Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Publizitatea

Advertisement
Areto futbolak hartuko du asteburu honetan Madalako parkea PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2012-05-16 16:06
Klik haundi ikusteko
Gehituz jaialdiko antolatzaileak eta babesleak.
 
CD Debabarrena areto futbol klubak egitarau zabala antolatu du barixakuan (maiatzak 18 ) hasi eta domera arte, Sumandu-Gehituz lelopean egingo den jaialdiaren barruan. 240 lagunentzako lekua prestatu dute, eta jana eta edana ez da faltako Madalako karpapean. Bertan, herritarrek adin guztietarako antolatu diren kalitatezko jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute. (egitaraua dauka)


Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Bi helburu dauzka jaialdiak: batetik, helburu soziala. CD Debabarrena klubak 25 urte egingo ditu datorren denboraldian, eta herritarren artean zabaldu nahi dute. Herritarrak gehitu nahi dituzte klubera; jokatzera, laguntzera edota partidak ikustera. Bigarren helburua ekonomikoa da. CD Debabarrenak 160.000 euroko aurrekontua dauka, eta helburu horri aurre egiteko dirua bildu nahi dute asteburuko jaialdiarekin.
 Gehituz egitasmoaren lehenengo jaian adin eta gustu guztietako herritarren tamainarako egitaraua prestatu dute, areto futbolean denek daukatelako lekua. Elgoibarko udalaren, elkarteen eta eragileen laguntzaz, musika eta kirola uztartu dituzte egitarauan, ez dute-eta inor kanpoan laga nahi, eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte areto futbolera. Jose Ramon Iriartek eskerrak eman dizkie egitaraua prestatzen lagundu dieten guztiei, eta parte hartuko duten guztiei, musutruk jardungo dutelako lanean. Era berean, Danborradaren batzordeko kideek emandako aholkuak oso garrantzitsuak izan direla nabarmendu du.
  • Jaialdiko egitaraua ikusteko egin klik goiko taulan edo klikatu hemen

 


 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 11 bisitari