Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Kolore berriak Herriko Antzokiarentzat
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Kolore berriak Herriko Antzokiarentzat PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-14 09:59
Klik haundi ikusteko
Herriko Antzokiaren eraikuntzaren kanpoaldea margotzen ari dira egunotan. Kolore aldaketa ez da berrikuntza bakarra izango, fatxadan neonezko errotulu berriak jartzeko asmoa baitu Udalak. Eraikuntzaren atzealdean ere, ibaira ematen duen zatian, Herriko Antzokia hizkiak margotu dituzte, errepide nazionaletik antzokiaren kokalekua edonork ikusi ahal izateko moduan.



Klik haundi ikusteko
 
 
1981. urtean erosi zuen Udalak Kapitol zinema. 90. hamarkada hasieran eraberritze lanak egin ziren, eta zinema izatetik Antzoki izatera pasa zen 1994. urtean. Orain, itxura berritzeko garaia iritsi zaio Herriko Antzokiari. Cordon Vilarchaoko langileak ari dira margoketa lanetaz arduratzen. Antzoki gaineko bizilagunek ere Udalaren ekimenarekin bat egin eta eraikina margotu dute. 
 
 
 
 
Klik haundi ikusteko
Herriko Antzokiaren kolore berria
Klik haundi ikusteko
Fatxada margotzen dihardute
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

zorionak, zatarrago ezin zitekeen utzi!
ni 2007-05-14 11:25:01
helburua kalamuako puntatik ikusi ahal izatea bazen, benetan lortu duzue! zorionak! baina gauza bat ere esango dizuet, ezin zatarrago laga dituzue hitzok! batzuek ez dakit nun duzue gustoa.
kolore biziak.
Fellini 2007-05-14 11:45:38
Etxebizitzak al daude edifizio berean? Lotsa emango liake bertan bizitzea, ikaragarria...hauteskundeen ondorio.
Hau da kolore itsusia
Ni neu 2007-05-14 11:51:55
Asmoa ona izango zen, baina emaitza... En fin. Asmoekin bakarrik ezin gara geratu! Zeozer gehiago eskatu behar zaio hainbeste diru mugitzen duen Udal bati. 
Ez al dago koloreen ortzadarrean beige-a eta granateaz gain beste kolorerik? Gainera, alboko etxea granatea da, eta ez al gara enteratzen polita dena dela koloreen konbinazio bat? Zergatik ez duzue begiratzen Altzolako bainuetxearen eta alboko etxearen artean zer konbinazio polit egin duten (horia, urdina eta zuria)? Asturias aldera bueltatxo bat ematera gonbidatuko nuke Udaletxeko jendea: han, tonu bera duten kolore desberdineko konbinazioak egiten dira: urdina, berdea, horia, gorria, zuria... Eta oso polita geratzen da. Gurean, beti margotu izan ditugu oraintsu arte beige-z etxeak. Eta orain, (zer originalak garen) granatez.  
Garai batean izan ziren diru-laguntza batzuk ibai aldeko etxeak margotzeko, baina oso eskasak omen ziren, eta irizpide edo jarraibide estetikorik gabe eginak. Horrela ezin da edertu herria. 
Baina horiek txikikeriak edo tontakeriak direla esango dit politikari edo teknikari batek... Ba bale.
Benetan itxusia
itxaspe 2007-05-14 12:03:29
Benetan itxusia!!!  
 
Ez dut uste hori zenik bizilagunak aukeratako kolorea, ezta??  
 
En fin...
joeeeeeeeeeeeeeee
joeeeeeeeeeeeeeee 2007-05-14 12:13:40
puticlub "hiru claveles"
Gemma
Neri kolore alaiak gustatzen z 2007-05-14 12:20:15
Naiz eta batzuentzat zatarra eta itxusia izan, neri gustatzen zait... Etxetik ikusten det herriko antzokia eta, nahiko nuke herriko etxe guztiak kolorez eta ondo konbinatutako margoekin egotea.
Koloretsua
Olatz 2007-05-14 12:24:06
Bai etxetik, bai Kalamuatik eta agian Madriletik ere ikusteko modukua. 
Zatarra baina zatarragoa. 
Aspaldian etxe ugariri aurpegia aldatzen ari zaie eta dotore eta polit ikus ditzakegu, baina hau? 
En fin ...
Niri gustatzen zait
Lillo 2007-05-14 12:53:31
Zatarra? Niri gustatzen zait eta, egia esan, asko erakartzen nau: modernoa, deigarria eta ausarta. Horrelakoa izan behar du herriak, eta horrelakoa izan behar du herriko politikagintzak. Gainera, bikain betetzen du bere funtzioa. 
Etxeak barrutik horrela margotzen baditugu, zergatik ez kanpotik ere? 
Kolore zozoak eta pastelak hobeak al dira, ba?
niri ere bai
Txo 2007-05-14 14:21:49
Aurrekoakin adoz.
Herriko Antzokia
Lur 2007-05-14 16:47:30
Aldeko eta kontrako komentarioak irakurri ondoren, gaur eguerdian joan naiz Herriko Antzokiaren aurpegi berria ikustera. Eta oraindik lanak amaituta ez badaude ere, nik traza ona hartu diot. Madala inguruan dauden pastel/krema koloreko beste etxe batzuk baino dezente politagoa geratuko dela uste dut.
Ez da hainbesterako
Beste eritzi bat 2007-05-14 17:04:26
Hainbesterañoko kexak egiteko ez dela iristen zait neri behintzat... Ez al da izango batzuetan erabateko aldaketeei beldurra edo errespetua diegula eta nahiago izaten dugula betiko gauzekin, koloreekin jarraitzea? Ausartagoak izaten ikasi beharra daukagu askok (nik barne) eta akaso kolore biziekin etxeak margotzen hastea izan liteke modu bat, nahiz eta beste asko egon...
rodriguez
jose 2007-05-14 20:38:15
oso polita da
joxe
rodrigez 2007-05-14 20:40:23
oso oso oso polita da
niri bai
berrigorri 2007-05-14 20:45:31
aurreko baten pasatu nitzan eta lehenengo inpresioan asko gustatu xaten, eraikinari beste dimentsio bat ematen dio.
joddddddddddd dddddeeeeeee eeeeerrrrrrr
bat 2007-05-14 21:02:14
Joder!!` 
 
Elgoibarko: 
PUTICLUB HERRIKO ANTZOKI DA EDOOOO??? 
ez da zatarra baina puticlub-bat ematen du!!
enuen espero
beste elgoibartar bat 2007-05-15 12:54:36
lenguan kotxian nixen eta derrepentian zeoze arrarua ikusi naban, ze izango ta Herriko Antzokia bere karnabaletako koloriekin!!! 
Ez jatan asko gustau, ez oixe!
komentario flipanteak
Jon 2007-05-15 17:56:43
Horiek al dira moduak zuen iritziak adieratzeko? Etxe eta herriko zerbitzu bati deitu al zaio puti club?Gustu ezberdinak errespetatu behar dira eta hauekiko dugun iritzia errespetu berarekin eman. 
Horrenbesterako al da? Niri asko gustatu zait! Gainera, herria kolore biziz margotzekoaren aldekoa naiz.
Zatarraua
tolotolo 2007-05-15 19:41:42
hainbeste modernismo ia bilbokoak emuten dozue, han guggenheim ein euien ta zueik ez zarienez hainbestera allegetan ba holako TXAPUZAK eitxen ditxuzue. 
Ondorioa: ni ena elgoibarkua baña nire ustez pintxau ein biako zenduen berriz
Zatarra
Tom eta Jerry 2007-05-15 20:16:05
Ba neri ez jata bat ere gustau eman diuen itxuria! 
Esaten dezuen moduan, neri ere etxiak kolore ezberdinetakuak gustatzen jataz eta ondo ikusten dot madala eta inguruetako eraikinak pintxatzia arpeixa berrizteko. 
Baina ein deben kolore konbikatetia izugarri zatarra iruditzen jata eta gainera ez dau ondoko etxietako koloriekin batere pegatzen.
kuestiua
gaztia 2007-05-15 20:52:18
kuestionatu biharko litzake ia zein dan zatarra, herriko antzokixa edo alboko etxiak
...
... 2007-05-16 10:06:31
Bizilagunek aukeratutako kolorea izango da,ezta?
Lo bonito de lo feo.
Gorka 2007-05-16 16:58:21
Ze mania dana politikarekin nahazteko!! 
Udaletxe txapuzerua degu baina kolorea gusto kontua ez da ala. 
Gainera, herriko antzokia kultura eta ikuskizunaren etxea da, eta zer da ikuskizuna kolore bizirik gabe. 
Ibaietako etxe bakoitza holako kolore biziz pintxauko bagenu, zergatik ez Gironaren argazki tipikoa imitatu edota obetu. 
Eman zuen ideia koerenteak herria politagotzeko. 
Benetan zuen herria maite duzue politikaren gainetik ?
nahaztu?
kixkunen gemelua 2007-05-16 17:56:37
nahasteko esaten da, Gorka, ez nahazteko!
Lo bonito de lo feo
Gorka 2007-05-18 11:25:34
Barkatu nahastu egin naiz. 
Komentariorik ez kolorearen inguruan? 
Benga animatu. 
Makina bat gaztetxe (eta ez putetxe)ikusi ditut kolore horrez margotuak.
Beti berdin
E.E.A. 2007-05-24 14:17:46
Beti eta non nahi, jende inuxente eta faltsua. Edozer kritikatzeko prest. Ez dugu pentsatuko lehen hobeto zegoenik ezta? Niri asko gustatu zait. Askoz itxura nazkanteagoa zeuken aurreko gaztetxeak!
lehen gaizki, oiñ gaizkixao.
beste elgoibartar bat. 2007-05-26 23:37:13
Eztot esaten len gaizki ez zauanik, baña oiñ okerrao dao. Len kolore faltia zakan eta oiñ kolore geixegi, tarteko zeozer ez al da obe? 
Eta kritikatzeko jende asko dauala esaten dabanak eztau falta arrazaoirik, baña kritikau ere eiñ ein bihar!!! Bestela akabo ba!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari