| Elgoibarko eta Mendaroko GIDA KOMERTZIALA, paperean eta sarean |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-05-11 12:23 | |
|
2007ko Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertziala BARREN astekariarekin
batera jasoko duzue gaur (maiatzak 11) zuon etxeetan. Baina oraingoan
Gida ez da paperean bakarrik egongo, www.elgoibarren.net-en ere eskegi
dugu bi herriotako Gida Komertziala. Elgoibar eta Mendaroko dendak,
enpresak, lanbideak eta elkarteak bildu ditugu bertan (856, guztira).
Berrikuntzak On-line jarri dugun edizioaz aparte, beste berrikuntza batzuk ere badauzka aurtengo gidak:
•Orrialde guztiak koloretan argitaratu dira.
•Elgoibarko kaleen mapa dauka
•2007ko farmazien guardia egutegia.
•2007ko tren eta autobusen ordutegia.
- Bilaketak bi eratara egin ahalko dira:
*Lan-jardueren arabera.
*Sailkapen alfabetikoaren arabera. Gida Komertziala datutan:
•
115 lan jarduera
• 856 enpresa, zerbitzu eta elkarte: *575 denda *235 enpresa *81 elkarte |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























