Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow CD Elgoibarko emakumeen taldeak eskura du Kopa Txapelketa

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
CD Elgoibarko emakumeen taldeak eskura du Kopa Txapelketa PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-05-08 18:54
Klik haundi ikusteko
Kopa Txapelketa izango du jokoan Klub Deportibo Elgoibarko emakumeen taldeak zapatu honetan (maiatzak 12) Urola taldearen aurka Mintxetan jokatuko duen norgehiagokan. Titulua eskuratzeko berdinketarekin nahikoa dute elgoibartarrek. Zaleen babesa ezinbestekoa izango dutela-eta, Mintxetako harmailak betetzeko deia egin diete jokalariek herritarrei.

 Liga txapelketan aurreneko postuetatik kanpo geratzen diren taldeek jokatzen dute Kopa Txapelketa eta Klub Deportiboko emakumeen taldeak denboraldiaren bigarren zati aparta egin du. Jokatutako partida guztiak irabazi dituzte, bi izan ezik: etxean berdindu zuten partida bat; eta, hain justu, zapatuan aurkari izango duten Urola taldearen aurka, joaneko partidan, Zumarragan galdu zuten partida da izan duten porrot bakarra.
 Gauzak horrela, Kopa Txapelketako lidergoan ailegatu dira azken jardunaldira, baina, kirolaren kontuak, lehen postua ken diezaieketen talde bakarraren aurka jokatuko dute azken partida erabakigarrira, bi puntura sailkatuta dago-eta Urola taldea. Lidergoari eutsi eta titulua eskuratzeko berdinketarekin nahikoa dute elgoibartarrek.

  Azken asteetan Olaizaga kiroldegian eskubaloiarekin gertatu den moduan, Mintxetako harmailak jendez gainezka ikustea gustatuko litzaiekeela esan dute jokalariek eta Mintxetara animoak ematera igotzeko dei egin diete zaleei.
Urolaren aurkako partida 18:15ean hasiko da.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
San Bartolomeak 2012

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari