| Ba al dauzkazu galderarik alkategaiei egiteko? Idatzi gurera eta erantzungo dizute |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-05-10 13:04 | |
|
Alkategaiei zuen galdera, kezka eta proposamenak zuzenean helarazteko
aukera eskaini nahi dizuegu www.elgoibarren.net atari digitalean
prestatzen ari garen elkarrizketa digitaletan. Maiatzaren 27ko Udal
Hauteskundeetan Elgoibarren aurkeztuko diren alderdi guztietako
zerrendaburuekin, banan-banan txateatzea da gure asmoa.
Maiatzaren 14an
hasiko gara EB-Aralar koalizioko Unai Zulaikarekin, eta maiatzaren
25ean izango dugu azken gonbidatua, EAJ-PNVko zerrendaburua den Alfredo
Etxeberria, hain zuzen ere.
Esan bezala, Unai Zulaika izango da estreinako gonbidatua:
Unai Zulaikarekin txat-elkarrizketa:
* Eguna: Maiatzak 14 (astelehena) * Ordutegia: 17:30-18:30 * Txat-helbidea: www.elgoibarren.net * Galderak bidaltzeko:
• elgoibarren.net(abildua)elgoibarkoizarra.com
• Elkarrizketa digitalek ordubeteko iraupena izango dute.
TXAT-EGUNAK eta ORDUTEGIAK: ·• Maiatzak 14, astelehena: Unai Zulaika / EB-Aralar Ordutegia: 17:30-18:30 ·• Maiatzak 16, asteazkena: Jon Peli Uriguen / EA Ordutegia: 18:30-19:30 ·• Maiatzak 18, ostirala: Javier Nuñez / PP Ordutegia: 11:00-12:00 ·• Maiatzak 21, astelehena: Ovidio Campello / PSOE-EE Ordutegia: 18:00-19:00 ·• Maiatzak 23, asteazkena: Iñaki Odriozola / EZKER ABERTZALEA Ordutegia: (zehazteko) ·• Maiatzak 25, ostirala: Alfredo Etxeberria / PNV Ordutegia: (zehazteko)
Oharra: Ovidiorekin, Iñakirekin eta Alfredorekin izango ditugun txat-ordutegiak hurrengo egunetan jakinaraziko dizkizuegu.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























