|
Jose Gurrutxaga, Euskadiko sprinter beteranorik azkarrena 85 urterekin |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-05-10 09:57 |
Jose Gurrutxaga 85 urteko elgoibartarrak 100 eta 200 metrotako probak irabazi
ditu Gipuzkoako eta Euskadiko Atletismo Txapelketetan, hurrenez hurren,
beteranoen mailan. Espainiako txapelketa izango da atleta
nekaezinaren hurrengo erronka, ekainaren 22tik 24ra bitartean, Murtzian.
Gipuzkoako txapeldun
Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako Anoeta estadioan jokatu zen. 100 metroko proban 19.61 izan zen Gurrutxagaren denbora eta 200 metroko proban, berriz, 43.70.
Euskadiko txapeldun
Euskadiko Atletismo Txapelketa Durangon jokatu zen. 100 metroko proban 19.87 izan zen elgoibartarraren denbora eta 44.90, berriz, 200 metroko proban ezarri zuen denbora.
Espainiako txapelketa Murtzian izango da
Aguilas (Murtzia) herrian jokatuko da Espainiako Atletismo Txapelketa ekainaren 22, 23 eta 24an. Erronka guzti hauei aurre egiteko astean birritan entrenatzen du Jose Gurrutxagak Mintxetako instalazioetan. Atleta eredugarria.
|
Aupa JOXE!! elgoibartarra 2007-05-10 11:43:40 Gizon fina, leihala, langilea eta KIROLARIA!!. Zu bai zarela gazteentzat eredua. Pasa dira urte asko baina, oraindik oroitzen naiz zuk emandako aholkuak, Lerunen entrenatzen ari ginela. Ez pentsa athletismoa egiten nuela, ez, futbola baizik!!! mila esker Jose | Bejondeizula, Jose! Abel 2007-05-10 12:19:57 Zorionak, Jose! Ez zera makala... Eutsi sasoi horri eta umore horri urte askuan. Nik ere holaxe zahartu nahi neuke, espiritu gazte horrekin. Suerte on bat Espainiako txapelketarako. | Ikusgarria Joxe! atletismo zalia 2007-05-11 08:53:07 zu bai zeala eredu gu guztiontzat. Asko pozten gaitu zeure zaletasuna ta daukazun indarra. Ikusgarria da benetan ta mila aldiz txalotxekoa. Zu ere beti atletismoa bihotzean. Eskerrik asko Joxe gure kirola elgoibartar guztioi erakustearren. | Meritu haundixa Antxitxiketalaria 2007-05-11 15:55:47 Aupa, Joxe! Zorionak eta segi horrela ahal dozun arte. Murtzian ere astinduko dittuzu iztarrak. Ondo segi eta zorte on | Aupa joxe!!! Angel Mari Lopez 2007-05-18 21:42:42 Aupa Joxe, zu bai korrikalari bikaina aber espainiako txapelketa irabasten dezun! Seguru baitez!!!! | Gora Jose!!!!!!!! Mikel Anakabe 2007-05-20 21:55:10 Zegi horrela Jose, eta irabazi Espainiako txapelketia. AUPA JOSE! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |