|
Debabarrenean dauden ia 1.900 langabetuetatik 1.198 emakumeak dira |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-05-09 08:53 |
1.198 emakume eta 680 gizon daude langabezian Debabarrena eskualdean.
Euskal Estatistika Erakundeak ( Eustat) egindako ikerketan jasotako
datuen arabera, 25 eta 44 urte artean dituzte
langabetuen ia erdiak (%46,3). Bestalde, lanik gabekoen artean, 1.070 lagunek zerbitzuen sektorean bilatzen dute lana eta 552
lagunek industria sektorean.
Langabetuak Debabarrenean
•
Guztira: 1.878
•
Emakumezkoak: 1.198
•
Gizonezkoak: 680
Langabetuak sektoreka
•
Zerbitzuen sektorean: 1.070 langabetu (%65,9)
•
Industria sektorean: 552 langabetu (%24,4)
•
Eraikuntzan: 87 langabetu
•
Nekazaritzan: 20 langabetu
•
Aurrez lanik egin gabeak: 149 langabetu
Langabetuak adinaren arabera
Emakumezko langabetuen artean 118 lagunek 25 urtez azpikoak dira; 579 emakume 25 eta 44 urteko adin tartean daude eta 501 lagunek 45 urtetik gora dituzte.
Gizonezkoen artean ere 25 eta 44 urte bitarteko adin mugan dago langabeturik gehien (291 langabetu). 25 urtetik azpiko 115 langabetu daude eta 274 langabetuk 45 urtetik gora dute.
|
langabetu hauetatik zenbat egon daiteke jakinmina 2007-05-09 17:24:22 Aspaldian esaka ari dira gure enpresetan jende falta dagoela. Orain dela gutxi elgoibarren.net-en ere aipatzen zen Debabarrena: oinarri industrialeko gizartea, arriskuan?? albistean. Beraz, aukera ona izango dute langabetu guzti hauek lana topatzeko. Baina entzun ere entzuten da jende asko gustora bizi dela langabezian! | eraikuntza sektorea berrigorri 2007-05-09 17:35:46 ezin dot sinistu langabetuak daudela sektore horretan...(sic) | HILDAKO LANGILE BAT langile 2007-05-10 09:58:45 Lan istripu bat eta gero langile bat hil da calman, empresan gaur goizian. | aurrekoari neu 2007-05-10 10:18:20 Barkatu nere ezjakintasuna, baina Elgoibarkoa al da "Calman" enpresa? non dago, zer egiten dute bertan? Eta ba al dakizu nola gertatu dan istripu tragiko hau? Eta zein danikan hildakua? mila esker | Berezko heriotza izan da elgoibarren.net (Asier Orbea) 2007-05-10 10:38:25 Atari honetan egin den komentario baten (“hildako langile bat”) arrastoa jarraituz, Albitxuriko industrigunean dagoen “Kalman” enpresara deitu dugu informazio eske. Enpresatik adierazi digutenez: “ez da lan istripua izan, berezko heriotza baizik”. Hildako langilea plaentxiarra ei da eta 61 urte zituen. Gure doluminak familia eta lankideei. | a Ivan 2007-05-16 11:10:15 goitianos |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |