Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Iragarki Laburrak

BARRENen ikerketa


Publizitatea

Advertisement
Espainiako bandera “Elgoibartar gehienon nahiaren aurka” jarri dutela zehaztu du Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-04-16 14:02
Klik haundi ikusteko
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia betez, udaletxeko aurrealdean ipinita dago, joan den eguaztenetik, Espainiako bandera. Espainiakoaren ondoan, baina, Europakoa, Gipuzkoakoa, Elgoibarkoa eta ikurrina jarri dituzte. Era berean, Elgoibarko Udalak plaka bat jarriko du banderen ondoan, Espainiako bandera “zigorraren mehatxupean inposatuta” jartzera behartua izan dela azalduz.

 Auzitegi Nagusiak emandako epaiak udaletxearen aurrealdean eta Pleno aretoan Espainiako bandera jartzera behartu du Elgoibarko Udala. Estatuko ikurra jartzeaz gain, Elgoibarko Udalak plaka bat jarriko du. Plakan irakurri ahal izango den testua azken Osoko Bilkuran onartu zuten; EAJren eta Bilduren aldeko botoekin, PSE-EEren abstentzioarekin eta PPren aurkako botoarekin. Hona hemen plakan ageriko den testua:
Klik haundi ikusteko
“Espainiako Auzitegi Gorenak 6934/05 errekurtsoan emandako epaiaren bidez, Elgoibarko Udala Espainiako bandera jartzera behartu du, herritarren borondatearen aurka. Epaia betetzerakoan, Elgoibarko Udalak ondorengo adierazpena helarazi nahi die herritarrei:
Herri bat herri bihurtzen da, bere iragana eta etorkizuna kontuan izanik, herri hori osatzen duten pertsona gehienek hala sentitzen dutenean.  Ikur bat ikur bat baino ez da: logo bat, oihal zati bat, kolore batzuk. Gertatu ohi da ikurra herri baten ametsaren sinbolo bilakatzea. Orduan ikur horiek baliagarri bihurtzen dira, besterik gabe, gure identitatea pizten duten sentipen bilakatzen direlako.
 Era berean, gerta liteke ikurra herriaren ametsaren sinbolo ez izatea, baizik eta, indarraren legeak eta legearen indarrak inposatutakoa izatea. Orduan ere, ikurrek berez duten funtzioa betetzen dute, inposizioaren ikur bihurtzen baitira, bizikidetzaren gabeziak gogorarazten dizkiguten ikurrak, alegia.
 Bandera espainiarra zigorraren mehatxupean inposatutako sinboloa da gure erakundean. Elgoibartar gehienon nahiaren aurka eta horien ordezkarien erabakimenaren kontra jarria dago. Herritarren borondatearekiko errespetu falta da, askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena. Horra hor bandera, egoera honen ikurra, horrelakorik egin nahi ez duenak jarria, haizeak ironiaz darabilena”.
Frontoiko ikurriña
 Bestalde, Elgoibarko Udalak argi utzi nahi izan du zein izan den bere jarrera epai horren aurrean, eta, hala, Kalegoen plazako frontoian zegoen ikurrin zaharraren lekuan tamaina handiagoko ikurriña jarri du.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak

Zapalketaren ikurra udaletxean
Neu 2012-04-20 01:40:15
Lotsagarria da trapu espainiarra Elgoibarko udaletxean jartzea. Mingarria hor ikustea. Euskal Herriaren zapalketaren ikurra jarri duzue eta zuen aitzakiak gutxi balio dute. Ez duzue jakin aurre egiten frankistei.  
 
Zer zegoen jokoan ikur higuingarri hori ez jartzeagatik? Alkatearen inhabilitazioa? Prezio merkea eta ordaingarria herriaren sentimenduak ez zapaltzeagatik.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo eta argazkiak



Azken komentarioak


Aupa aitxa!
Besarkad haundi bat Argentinatik. Zorionak! Mikel
(Mielk)

Aupa aitxa!
Mutrikun izango gara eguaztenean, zure aitxaren sorlekuan. Harro egongo litzateke aitxitxa Patxi!
(Mielk)

Xahuketa
Bestalde ondo legoke jakitea zenbat diru xahutu den datu ezagun eta interesatu hauek lortzeko, ezta?
(mikelmikel)

Contador..
Contadorrek positibo eman zuen; ez dut entzun txis...
(eguzkilore)

Itziarko Armstrong
Eguzkilore jaun/andrea, kirol proba “amateur” bate...
(Armstrong)

Elkarrizketak


Jose Mari Agirretxe Porrotx

Albisteak ePostaz jasotzeko






Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan 27 bisitari