Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Itziar Gurrutxaga eta Eli Ibarra Superligako txapeldun Athleticekin
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Itziar Gurrutxaga eta Eli Ibarra Superligako txapeldun Athleticekin PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-08 10:00
Klik haundi ikusteko
Emakumezkoen Athletic taldeak laugarren Superliga eskuratu du. San Mamesen, 30.000 ikusleren aurrean, jokatutako ligako azken partida berdintzea nahikoa izan zen Superliga eskuratzeko. Bi elgoibartar atera ziren San Mameseko berdegunera: Itziar Gurrutxaga (kapitaina) eta Eli Ibarra. Bientzat, irabazten duten laugarren Superliga izan da.



Azken partida berdindu arren, liga poltsikora
Torrejonen aurka domekan (maiatzak 4) San Mamesen jokatutako ligako azken partida husnako berdinketarekin amaitu eta gero irabazi dute txapelketa zuri-gorriek, Espanyol-ek, liga irabaz zezaken beste taldeak, Rayo Vallecanoren aurka etxean galdu (3 eta 5) baitzuen.

Asko sufritutako txapelketa
Klik haundi ikusteko
Eli Ibarra
Eli Ibarrak eta Itziar Gurrutxagak, Athleticeko kapitainak, partidaren amaieran egindako adierazpenetan (entzun hemen prentsaurrekoak), inoiz baino gehiago kosta zaiela Superliga hau irabaztea azaldu zuten, “sekula baino gehiago sufritu dugu”. Jendea gaizki ohitu dutela ere gaineratu zuen kapitainak, “Athleticeko neskek beti irabazten dutela liga uste dute askok, baina ez da batere erraza izan”.
Ligan parte hartzen duten taldeen kalitateak nabarmen egin duela gora argudiatu zuen Gurrutxagak, “jokalari eta taldeen maila gero eta hobeagoa eta parekatuagoa da. Orain zaila da hasierako denboraldietako goleadak ikustea. Partida guztietan sufritu behar da, orain, irabazteko. Eguneroko lanarekin atera behar dira partidak”.

Klik haundi ikusteko
San Mamesen eta 30.000 lagunen aurrean jokatzea zirraragarria dela aitortu zuten, “lehenago ere tokatu zaigu horrelakorik bizitzea, baina hala eta guztiz ere berezia da oso”. Irabazi duten laugarren Superliga izan den arren, "bakoitza ezberdina eta oso berezia" izan dela uste dute biek.

 
 
 
Itziar Gurrutxaga: San Mames betetzea nire kirol bizitzako unerik onenetakoa izan zen"

Klik haundi ikusteko
Itziar Gurrutxaga.
Ligako azken partida jokatu aurretik elcorreodigital webguneari eskainitako elkarrizketan, aurtengo denboraldian futbolarekin inoiz baino gehiago gozatzen ari dela aitortzen du Itziar Gurrutxagak. Lanean urtebeteko atsedenaldia hartu eta ia profesionalki futbolean aritu izanak badu zerikusirik. “Ezin nituen biak batera eraman; lana eta futbola. Goizeko 7:30ean ateratzen nintzen Elgoibartik Trapagaraneraino joateko. Lana amaitu eta korrika batean joaten nintzen entrenatzera, eta gero, 21:30-22:00 aldean etxera buelta. Hau astean zehar, eta asteburuetan, konpetizioa. Ezin nuen erritmo horretan bizitzen jarraitu. Niretzat eta ingurukoentzat denbora behar nuen". Dena dela, emakumezkoen futbolak ez du bizitzeko adina ematen eta hasia da lanen bat bilatzen, “ahal bada etxetik gertuago”.
Athletic moduko talde tradizional batean emakumezkoen taldearen booma ere gogoan du 30 urteko erdilariak, “San Mames betetzea nire kirol bizitzako unerik onenetakoa izan zen. Horren ezustekoa izan zen, oraindik ere nire buruari galdetzen diodala nola izan ginen gai San Mames betetzeko”. Garai hartan bazkide talde batek emakumeek katedralean jokatzea “sakrilegio bat” zela uste zutela ere akorduan dauka.
Zaletu fidelak lortu dituztela ere aipatzen du, “igandero 2.000 ikusle inguru joaten dira Lezamara, gehienak gazte jendea. Eta gero, salbuespenezko kasuetan, San Mames irekitzen denean, hor daude datuak”.
Emakumezkoen eta gizonezkoen taldeen artean egiten diren konparaketez aspertuta dagoela dio. “oso ezberdinak dira, ezin dira konparatu. Profesionalak dira beraiek, guretzat ‘hobby’ bat da hau”. Gauza batean, ordea, antzematen du antzekotasunik Gurrutxagak: “profesionalak ez garen arren, izango bagina moduan eskatzen zaigu. Guk lana eta futbola ahal dugun moduan uztartzen ditugun bitartean, entrenamendu saio bikoitza dutela-eta gizonezkoen taldekoak kexatzen direnean, adibidez, min egiten dizu. Zer egingo diogu baina? bizimodu horretara ohitu dira-eta”. 
 
Argazkiak: www.athletic-club.net
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak bikote!
Zorionak bikote! 2007-05-08 11:49:37
Zorionak bikote! ia hurrengo urtian beste bat ekartzen dozuen ta astero San Mames betetzeko moduan zeraten!!!1
Aupa neskak
iz 2007-05-08 12:38:40
Zorionak!! 
Aupa neskak, zuen lanarekin bultzatzen duzuela neskeen artean kirola egitea eta animatzea. 
Batez ere futbolean, beti gizonen arteko kirola izan eta dalako ospetsuena.
ZORIONAK, ZORIONAK
Emakumezko kirolari bat 2007-05-08 13:08:49
Zorionak neskak!!! mila kilo zorion!! lezio ederra eman diozue, ikusle matxista askori!! gizonak zulotik ezin burua atera eta zuek gora ezin joan!! Aupa zuek eta zuen modura egunerko, inongo diru ordain edo prestigio ordainik gabe, kirolean aritzen diren emakume guztioi!!
Panterak San Mamesen
Mai 2007-05-08 13:36:18
San Mamesen lehoiak desagertu eta panterak azaldu dira. Alde edarra!
Aupa neskak , zuek bai
itxaspe 2007-05-08 13:48:09
Kaixo ta zorionak! Ez dago hitzik egiten ari zerana deskribatzeko!! bai txapeldunak zuek!!!  
 
Hemen daukazue http://www.itxaspe.com/ItziarGurrutxaga -n web gunea, han ere animoak eta jartzeko.. ;)
Jon
Jon 2007-05-08 13:54:25
Nahiz eta ni errealekoa izan,zorionak ekipo guztiari eta zuei,elgoibartar jokalariei.
Zorionak
Jesus Mari 2007-05-09 12:57:35
Zorionak, benetan, neskak! 
Meritu demasa daukazue, gero! 
Zuen kirol-merituez gaiņ, baiņa, bada beste gauza bat asko estimatzen dotena: jator-jatorrak eta apalak zeratela. Seguru nago beste jende asko eta asko zuek lortutakuarekin harro-harro ibilliko zirala Elgoibarko kalietan. 
Segi horrela, bi alderdixetan!
aupa neskak
jon lopez 2007-05-09 16:11:27
aupa athletic ea horain mutilak salbatzen diren
txapeldunak
laguna 2007-05-10 08:40:43
Hori da meritua! Disfrutatu momentu hau merezi dezue eta !!! Txapeldunak !!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko