Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Mailaz igotzea lortu du 'Tecnifuelle' eskubaloi taldeak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-07 09:10
Klik haundi ikusteko
Joseba Sagastak azken segundoan sartutako gol bati esker lortu du Tecnifuelle, senior mutilen eskubaloi taldeak, Nazional Mailako lehen mailara igotzea. Colindresen (Kantabria) jokatutako Igoera Faseko talderik onena izan da Tecnifuelle.
Zaletuek demaseko harrera egin zieten atzo (maiatzak 6) jokalari eta teknikoei Plaza Handian. (Bideoak eta argazkiak ditu)




Klik haundi ikusteko
Tecnifuelleko mutilak udaletxeko balkoian
Lehen partida irabazi (barixakuan) eta bigarrena berdindu (zapatuan) ondoren, domeka goizean (maiatzak 6) jokatu zuen Tecnifuellek Igoera Faseko partida erabakigarria: Seis Do Nadal talde galiziarrari irabaziz gero, Nazional Mailara igotzea eskura zuen. 8 segunduren faltan, baina, 24na berdintzea lortu zuten galiziarrek. Hurrengo jokaldian, Joseba Sagasta jokalariaren gol batek zoramena piztu zuen Colindresera hurbildu ziren 150 zaletuen artean. Jaia Elgoibarreraino luzatu zen, asko izan baitziren Plaza Handian bildu ziren zaletuak taldeari harrera egiteko.
 
Igoera Fasea, pausoz-pauso
 
Klik haundi ikusteko
Igoera Faseko talde guztiak elkarrekin
 

Barixakua (maiatzak 4)
Tecnifuelle 26
• Calansancio 20

Elgoibartarrek nahiko erraz hartu zituzten mendean Errioxarrak. Konfiantza hartzen joateko partida aproposa. Beste partiduan, etxeko taldeak (Colindres) eta Seis Do Nadal talde galiziarrek berdinduta amaitu zuten euren arteko norgehiagoka. Partida gogorra, nekagarria, jokatu zuten eta polemikaz zipriztindua, galiziarrek arbitroek etxekoen alde egin zutela salatu baitzuten.


Zapatua (maiatzak 5)
• Colindres 24
Tecnifuelle 24

Partida oso gogorra eta orekatua, edozeinek irabaz zezakeena, baina berdinduta amaitu zena. Atsedenaldian ere 11na berdinduta joan ziren aldageletara. Harmailetan elgoibartarren aldeko animoak nagusi, 100 bat lagun joan baitziren Elgoibartik. Gainera, galiziarren animoak ere elgoibartarrentzat, hauei ere Tecnifuellek irabazteak komeni zitzaien-eta, mailaz igotzeko aukerak bizirik mantentzeko.

Domekia (maiatzak 6)
Tecnifuelle 25
• Seis Do Nadal 24

Hil ala biziko partida. Irabazten zuenak Nazional Mailan jokatzeko txartela eskuratzen zuen. Tecnifuelleko jokalari asko larri-larri ailegatu ziren zapatuko partida gogorraren ostean, baina gogo betez. Galiziarrak, berriz, freskoago ailegatu dira, partida erosoagoa izan baitzuten errioxarren aurka. Atsedenaldian 14 eta 11 irabazten zuten galiziarrek. Tecnifuelleren erreakzioa 2. zatian iritsi zen. Oraingoan ere zaletuen babesa jaso zuten elgoibartarrek, 150 herrikide inguru joan baitzen Colindres aldera. Azkenean, Joseba Sagastak azken segundoan sartutako golak eman zion garaipena eta igoera Tecnifuelleri.
 


Demaseko harrera, txaranga eta guzti
Zaletu eta herritarrek merezitako harrera egin zioten taldeari arratsaldeko 18:45ean Plaza Handira iritsi zirenean. Autobusetik jaitsi eta animo eta besarkada artean udaletxeko balkoira igo ziren jokalari, tekniko eta Sanlo klubeko agintariak. Mausitxa txarangaren doinu artean agurtu zituzten jokalariek herritarrak balkoitik. Handik jaitsi ondoren, udaletxeko arkupeek Txiki Egunean izan ohi duten itxura berreskuratu zuten, batez ere, Mausitxa trarangaren doinuei esker. Jokalariek dantza eta algara artean eskertu zuten zaletuen babesa eta harro erakutsi zuten Colindresen eskuratu zuten oroigarria. 
 
◊    BIDEOAK 
•     Ikus hemen Tecnifuelle taldeko jokalariak Mausitxa txarangaren doinuak dantzatuz udaletxeko arkupeetan
•     Ikus hemen Tecnifuelle taldeko jokalarien poza, barrutik, udaleko balkoian
 
 
◊    ARGAZKIAK
Elgoibarko eskubaloi talde batek sekula lortu duen lorpenik handiena izan da honakoa.  
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
 

 
Errifako zenbaki sarituak
Sanlo EKTk salgai jarri zituen errifaren zozketa egin da eta honako hau da zenbaki sariduna:
• Zenbaki sariduna: 3.380 zba.
*Erreserbakoa: 6122 zenbakia
Saria: Tenerifera bidaia 2 pertsonentzat
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

animo ta zorionak
animo ta zorionak! 2007-05-07 10:31:08
animo ta zorionak
Oso ona bidixua
jokalari ohia 2007-05-07 11:23:20
Ia partidoko azkeneko momentu hoiek ere bateonbatek ipintzen ditxuan... 
 
Zorionak TecniFUERTE!!!
Demasa
Delegator 2007-05-07 12:29:46
Demasa in dozue! 
Zorionak!!
Eskubaloia Elgoibarren
Lur 2007-05-07 12:32:09
Aspaldi esan zidan lagun batek denborarekin eskubaloia futbolaren parera iritsiko zela Elgoibarren. Ez dakit dagoeneko ailegatu den, baina bistan da bide zuzena hartu zutela. ZORIONAK eta segi berdin; guraso eta entrenatzaileok lanean, eta eskubaloiaz eta lagunarteaz disfrutatzen gazteok.
mailak
Informatzione 2007-05-07 12:39:37
Tecnifuelle 1.mailara igo da. 
 
Honen gainetik "Division de Honor B" eta ASOBAL liga daude. 
 
Beraz goraipatzekoa da lortu dutena! 
 
Aupa mutilak! Hurrengo urtian, batez ere ikasi, disfrutatu ta ahal bada mailari eustera!!
Aupa!!!!
Xanti 2007-05-07 15:57:03
Aupa Tecnifuelle!!!! 
 
Ederra espektakulua eman diguzena Colindresen astebukaeran izan garenoi. Sekulakoak izan dira partiduak, emozioz beterikoak. 
 
Zaletuok oso ondo pasa dugu partido guztietan eta ekipoaren zati bat gehiago izan garela somatu dut askotan... eskertzekoa da eman diguzuena zuek gure animoak eskertu dituzuen bezela. 
 
Segi holaxe! Hurrengo urtean partidoro izango gaituzue, ni bezelaxe beste herritar asko!!! 
 
Aupa Tecnifuelle 
 
Gora SANLO E.K.T.
zorionak
gaztia 2007-05-07 17:08:57
zorionak, eta oin lortutakuaz disfrutatzerrr
.,
zorionak txapeldunak!! 2007-05-07 17:46:43
zorionak tecnifuelle!!! eta eskerrikasko!! 
kriston emoziua bizi arazi gintuzuelako, demasakua izan zialako hiru egunak eta hiru partiduak!!! 
onenak zeate eta merezi dozue!!
Afizion
zazaza 2007-05-07 17:56:14
Esker mila Colindresera jun zian afizionatu guztiei. Zuen animuak ez bagenitxun eukiko ez gendun lortuko fasia. Eskerrikasko benetan!!!
ZORIONAK MUTILAK!!!
ingenierosbilbao 2007-05-07 18:07:22
Zorionak ekipo!earki merezitxa dakazue aurten lortu dezuen dana.Partido onak eta txarrak euki ditxuzue joku aldetik,baina aurten jarri ditxuzuen potruak ikusgarrixak izan dia ta gaizki jokau ditxuzuen partiduan ere kasta piskatekin aurrera atera ditxuzue.JArraitxu hola datorren urtian seguru kategorixia mantentzia lortuko dezuela eta hola ez bada ere(espero ez jeistia)jakin dakazuen afiziua naiz ta piskat ixila izan,hemendik aurrera colindreseko espirituakin zuen gainian egongo gerala. 
Bukatzeko eskertu Colindresen gurekin euki dezuen jarrera,garaipenaren partaide in gaitxuzuelako ta ekipoko beste bat bagina bezela sentiduarazi gaitxuzuelako. 
 
PD:Peņa,jakin gure iritziz zu zeala ekipoko metrosexualena,el hombre del 3000!
Atzerrian nauan arren oilo narrua daukat
Bob 2007-05-07 18:26:36
Urte asko eman ditxut ekipuakin ta ekipuan, ta demontre! aurtengo denporaldixak bazaukan halako amaiera merezitzeko itxuria!! La ostia, lortu dozue!!! 
Ez nao gaur egun zuekin, baina zuekin banengo bezela bizi izan naban atzoko garaipena ta noski kategoriaz igotzia! Atzerrian egonda ere oilo narrua atara zian notiziak!!! 
Ia suertia daukaun guk, ta datorren urtian alkarren kontra jokatzeko modua daukaun!! 
 
Zorionak Elgoibarko Eskubaloiari eta eskubaloi zaletu guztiei!!!
Eskerrak jokalarien partez
6 2007-05-07 19:50:16
Eskerrik asko Colindresera hurbildu zeraten guraso, familiar , lagun eta jarraitzaileei. Benetan kriston anbiente ona jarri dezuela. 3 egun hauek jokalarientzat bereziki ahaztezinak izango dira, lortu degunagatik eta zuen animuei esker. Ezin da hitzez azaldu bizi izan degun guztia. Zorionak Tecnifuelle. Eta eskerrik asko denoi bihotzez.
gora i!!!!!!!!!!!!!
ruperta 2007-05-07 22:00:57
suerte apur bet bear senuten bai
Zorionak!!!
Olagarro 1 2007-05-07 22:15:08
Zorionak mutilak!benetan handia lortu dezuena,segi aurrera!!! 
Chapeau!!
MILA ESKER Denori
SANLO EKT 2007-05-07 23:22:41
MILA ESKER LAGUNDU ETA ANIMATU DIGUTEN DENERI. 
 
Ekipo honek erakutsi duen maila eta emaitzak Elgoibarko SANLO EKT inguruan gabiltzan eta aurreko urtietan ibili diren guztiei esker lortu dira (jokalariak, teknikoak, TECNIFUELLE eta beste babesle eta laguntzaileak, Udal Kirol Patronatua, gurasoak, herriko kazetariak eta Elgoibarko zale guztiak) 
Ezin degu ahastu LOJANTZI Senior neskak eta beste ekipoak lortu eta lortzen ari diiren emaitzak (OLALSA infantil neskak, TECNOMECA kadete mutilak, ATERPE infantil neskak, IMH kadete neskak, COMETEL jubenil neskak, PNEUMAX jubenil mutilak eta HOTEL TXARRIDUNA infantil mutilak) 
AUPA Elgoibarko Eskubaloia.
PATXI ETA JOXEAN
Jokalari bat 2007-05-08 09:26:49
Garaipen hau PATXI ARANBERRI eta JOXEAN HIDALGO-ri dedikatu nahi nieke baita ere. Jakin dezazuela gogoan zaituztegula!! Zuek izan zineten eskubaloi munduan sartu gintuztenak. Urte pilla bat jokatzen daramatzagunok benetan eskertzen dizuegu zuen ahalegina, garaipen hau zuena ere bada. 
Besarkada handi bat biontzat!!!
Zorionak!
Aupa Elgoibar 2007-05-08 10:52:12
Zorionak Beasindik! HEmen ere jarraitzen zaituztegu eta
ZORIONAK TEKNIFUELLE EKIPOKOEI!!
"Sufridore" 2007-05-08 2007-05-08 12:13:29
Nik zoriondu nahi ditut banan-banan Teknifuelle ekipoko jokalari denak: Mos, Azkue eta E.Jimenez (atezainak)  
Beņat Leibar, Haritz Kruzelegi, Xabi Peņaranda,Joseba Sagasta, Gorka Garate, Iker Zubiaurre, J.Barrutia, Aitor Hernandez, Jorge Santos, Jokin Alberdi, Jorge Puente, Mikel Larraņaga eta Andoni (nahiz eta honek ezin izanduen jotu) 
Entrenatzailea: J.A.Ruiz
Aupa Joxean ta Patxi!
beste 1 2007-05-08 13:00:52
Jokalari 1ek esandakoarekin guztiz ados. AMEN
aupa sanloko tecnifuelle
eibartar bat 2007-05-08 13:01:42
zorionak
Jon
Jon 2007-05-08 13:51:40
ZORIONAK,JOKALARI ETA ENTRENATZAILEERI
ZORIONAK!!!
Lorea 2007-05-08 15:13:51
ZORIONAK danori!! bene-benetan!! kristona in dezue, uste det gendia oindiokan eztala konturau noraiņo eldu dan Elgoibarko Eskubaloia!! Zorionak ekipo osuari!! 
Aber Infantilok suerte berdiņa dakaun Carboneras-en (Almerian)Espaņako txapelketan!!. Bueno eta aste hontan beste bi kopa etxera e neskak!! Finalak irabaztera! 
Eta IMH kadetiak ea kopia irabazten deun e!! 
 
AUPA ELGOIBARKO SANLO E.K.T. 
Horrela jarrai dezagun urte geixotan!!
Zorionak Beasaindik
. 2007-05-08 18:57:20
Zorionak benetan elgoibarko eskubaloi jokalari, direktiba eta zaletuie. Ta aupa Larratarrak, Mikel eta Asier, anai hauek urrutia iritsiko dittuk!!
Aupa Tencifuelle!
Jubenil 1 2007-05-08 19:25:07
Zorionik beruenak bai jokalarixei eta bai entrenatzailiari! Lan oso ona in dezue ta! Denboraldi haiseratik antzematen zan aurtengo ekipuak zeoze berezixa lortuko zabala, eta hola izan da. Zorionak berriz ta segi hola!
Aupa Tecnifuelle barkatu jeje
Jubenil 1 2007-05-08 19:26:39
ZORIONAK
APA ZUEK!!!!!!!
ezaguna 2007-05-08 21:52:47
Bazan ordua elgoibarko kirol nagusia eskubaloia dala erakusteko eta ez futbolaaa!!!!!. oin aber ateratzen dan nazionalian ibiltzeko dirutza ori (ortan nere uztez udaletxiak badaka laguntzia)ZORIONAK!!!!!!!!
ETA ORAIN ZER?
Gurasua 2007-05-09 08:51:21
ZER GERTATUKO DA BEHAR BESTE DIRU LORTZEN EZ BADA? ORAIN ARTEKO DENAK EZ DU EZERTARAKO BALIO? IZUGARRIZKO PENA HARTUKO LUKETE, BATEZ ERE JOKALARIAK! EA BA PATROZINADORE ON BAT LORTZEN DAN!!! ANIMO ETA SEGI GOGOR ELGOIBARKO ESKUBALOIA GOIAN MANTENTZEN!!
patrozinadorea
zaletua 2007-05-09 10:18:26
Elgoibarren dauden empresa indartsuekin zaila egiten zait, pentsatzea sikiera, eztagoela bakar bat proiektu hau interesatzen zaiona. Fatronik, Danobat, ojmar,...ta beste hainbat eta hainbat. 
 
Ia zeoze lortzen daben,lastima izango baitzan 1.mailarako merezitako txartel hori saldu beharra eukitzia. Eztabe holakorik merezi.
PATROZINADORIA
Ikusle bat 2007-05-09 17:27:31
Ba bai pena izango litzateke patrozinadorerik ez lortzea. Asunto guzti honekin TECNIFUELLE empresari eman zaion ospea ikeragarria izan da, aho ahotan dabil bai egunkari zein irratietan. Empresei ez zaie holakorik interesatzen???
infantil neskak txapeldun
rufino eta bartolo 2007-05-13 04:10:50
zorionak Aterpe eta Olalsa 
gipuzkoako txapeldunak 
AUPA LAS VENENO
aupa infantil neskak
pepita 2007-05-14 17:21:46
aupa elgoibarko infantil neskak! 
almerian topera e! kopa etxera ekarriko dozue eta! 
animo!
aupa neskak
elgoibartarra 2007-05-15 10:30:10
Zorionak OLALSAkoei: 
Zuriņe, Aintzane, Kristina, Ainhoa, Amaya Astigarraga, Maite, Estibaliz, Ane Urain, Amaya Belza, Izaskun, Maria eta Ane Iņiguez 
eta baita ere ATERPEkoei: 
Ane Kortaberria, Lore, Bidane, Nerea, Enara, Ainhitze, Maria, Nagore, Miriam, Elena, Maialen, Ane Astiazaran eta Garazi.
Tecnifuelle
Zale1 2007-05-16 00:01:18
Lortu al da azkenean mailari aurre egiteko laguntzarik?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari