Argazkian ikus dezakezuen kartelak iragarriko du aurtengo nagusien danborrada.
Jose Manuel Esnal elgoibartarra da kartel irabazlearen egilea.
Guztira 8 kartel aurkeztu dira Danborradako II. Kartel Lehiaketara eta epaimahaiaren iritziz Esnalen lana izan da onena.
Danborrada trinitateetan
Ekainaren 2tik 3ra bitartean (gaueko 24:00etan hasiko da) egingo da aurten nagusien danborrada, Trinitate jaietan. Antolatzaileak, Elgoibarko danborradaren batzordeko kideak, jo ta sua ari dira danborrada prestatzen eta ezusteko bat baino gehiago egongo dela ere iragarri dute, zein izango diren zehazterik nahi ez badute ere, oraingoz.
Sardina jana hilaren 19an
Danborrada egunean bakarrik ez aurretik ere giroa berotzen joateko asmoa dute danorradako batzordekoek. Diogunaren adibide, maiatzaren 19rako (zapatua) antolatu duten sardina jana. Ekintza bitxia eta ezhokikoa paraje hauetan. Eguerdiko 12:00etatik 15:00etara izango da, Nafarroa plazan (euria bada, Sigmako aparkalekuan)
Hasi dira entseguekin
Joan zen apirilaren 24an hasi ziren aurtengo danborradarako entseguak. Ohitura dutenez, merkatu plazako goiko solairuan elkartuko dira martitzenero.
|
Berriz ere! Ai ama! 2007-05-05 14:54:40 Lan honek ez du komentariorik merezi. Aupa epaimahaia, zuek bai lan zaila... Eskerrak onena aukeratu dezuen... zelakuak izango dia bestiak? | kritika erraza benetan ere ai ama 2007-05-05 17:51:14 berriz ere mota honetako komentario bat. Zuk ez al dakizu olatu guztiak direla ezberdinak? denok ez gera artalde berdineko ardiak eta guztiok ditugu gustu ezberdinak. Gustora ikusiko nuke zuk egindako edo aukeratutako kartel bat | ... elgoibartarra 2007-05-06 01:56:36 Diseinu grafikoaren asuntoa ez da gusto pertsonaletan oinarritzen. Diseinu grafikoaren funtzioa bisualki informatzean datza. Eta honek bisualki ez du ezer komunikatzen edo informatzen. Paintean dago eginda? Mierda mierda! Zeina egon da epaimahai moduan? Pa-te-ti-ko, ku-tre. Herri honek daukana merezi dau. | joe ni 2007-05-07 08:12:00 Ume batek paint-ean egindako marrazkixa ematen dau ta! | besete elgoibartar bat Ze demontre? 2007-05-07 09:44:11 baina ze demontre da hau?zeinek ein dau holako astakeri hau?hau al zan aurkeztutako lanik onena?zein egon da epaimaian?lan hori burutzeko kapazidadia zeukaten? gero eta lan txarraguak irabazten dute kartel eta logotipo lehiaketak | Kexak, kexak eta kexak Aiastiatik 2007-05-07 09:54:44 Blog honetan kartelak ipiņi diran guztietan askoren kejak ikusi ditugu!! baina aurkeztu al zarete alternatibaren bat aurkezteko?? ziur ezetz, kejatzea erreza da baina alternatibak proposatzea, ez hainbeste!! hurrengoan zuen kartel proposamenak bidali demontre!! | Kartela Pakito 2007-05-07 10:12:19 Niri asko gustatu egin zait. Originala iruditu zait. Hobeto egongo legoke, aukera izango bagenu, lehian parte artu dituzten kartel guztiak ikusiko bagenitu. | Marrazkia gontzal 2007-05-07 16:23:50 Ume baten marrazkia dela esaten dutenei, ideia bat: esan zuen seme-alabei marrazkiak egiteko eta konkurtsoetara joan. Irabaziko duzue!! Beste batzuk ere esaten zuten Joan Miro-ren marrazkiak umekeriak zirela eta begira non daude orain. Ez dago beste argudiorik? | zeatik ez? ainhoa 2007-05-08 11:45:49 ba neri asko gustau jata. politxa beittentzen jata, alaixa, eta tanborradarako modokua. ez dala konplikaua? ba ez. eta paintian ein leikela? ba baitta. eta igual zuentzat ume batek ein dabala? bueno, ulertu neike. baina eta ze? zeatik izen biha da konplikaua, edo programa zail eta ezezagun batekin eindakua, eta ze txar daka ume batek eindakua ematiak? nik umiek eindako marrazkixak ditxut kuartuan pegauta. eta ez dakizue ze politxak geratzen dian!! | kartela ni 2007-05-08 11:48:48 arrazonamendu horrekin ezingo dezu iņoiz esan kartel zatarrik aukeratu dutenik. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |