Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Unai Arrieta: “Bada garaia etxetik kanpoko partidu bat irabazteko”
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2008ko inauteriak

Gida komertziala

Unai Arrieta: “Bada garaia etxetik kanpoko partidu bat irabazteko” PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-03 16:50
Klik haundi ikusteko
Bidasoa-Irun eskubaloi taldeko kapitaina, Unai Arrieta elgoibartarra, datorren urtean Asobal Ligan jarraituko dutela sinistuta dago; nahiz eta talde historikoa maila galtzeko ataka larrian dagoen.
Bestalde, kontratua aurten amaitzen zaion arren, taldearen egoera larria ikusirik bigarren mailara zokoratzen du bere egoera pertsonala.


Bidasoa-Irun-ek asteburu honetan Algecirasen jokatuko duen partida hil ala bizikoa izango da, Asobal Liga amaitzeko geratzen diren gainerako 4 partidak bezalaxe.
Sailkapeneko zuloan, azken postuan, aurkitzen dira Julian Ruizen mutilak eta ia partida guztiak irabaztera derrigortuta daude maila mantendu nahi badute. Lantegi zaila izanagatik, hegaleko jokalaria itxaropentsu agertu da DV egunkariari eginiko adierazpenetan: “Etxetik kanpora partida bat irabazteko ordua da. Etxean txukun aritu gara, gutxi gorabehera. Etxetik kanpo, aldiz, puntu bakarra lortu dugu irteera guztietan, ligako estreinako partidan Arrateren etxean, hain zuzen. Ezin dugu liga horrela amaitu”.
Gainera, arerio zuzena da Algeciras (13. sailkapenean). “Beraiek ere kinka larrian daude. Espero dut oraingoan lortuko dugula horrenbeste behar dugun garaipena”. Salbazioa posible dela uste du kapitainak, “ Badakigu oso zaila izango dela, baina aukerak hor daude. Algecirasen irabaztea izan daiteke giltza. Han galduz gero, oraindik ere aukerak genituzke, baina gehiegi arriskatzen ariko ginake”.
Klik haundi ikusteko
Dena ez dute alde bidasoatarrek, talde askorekin dituzten gol-average-ak ere aurka baitituzte.  “Partiduz-partidu joatea da onena. Lehenik irabazi, eta ondoren, gainerako aurkariek egin dutena ikusi”. Arrietaren ustez ezer ez dago erabakita, “dena asko alda daiteke, elkarrena urkako norgehiagoka asko daude-eta liga ondarrean”.
Algeciras, Torrevieja eta Logroño taldeen aurkako partidetan egongo da salbazioaren giltzarria.
 
Afizioaren babesa, sineztezina
BM Cantabriaren aurka joan zen asteburuan Artalekun irabazi zuten partidu erabakigarria ere gogoan du Arrietak, “Izugarria izan zen. Denbora zen Artaleku ez nuela horrela ikusten; publikoaren laguntza itzela izan zen. Hil ala biziko partida zela bagenekien eta horrenbeste porroten ondoren irabaztea askapen bat izan zen. Hala eta guztiz, irabaztea beste erremediorik ez genuen. Salbaziorako bidea hasi besterik ez genuen egin, hankak lurrean mantendu eta pausoz pauso joan behar dugu”. Bidasoa-Irun moduko talde historiko batek maila galtzeak zer ekarriko lukeen pentsatu ere ez du egin nahi, “badakigu gerta daitekeela, baina hobe da gaiari buelta larregi ez ematea, gure lanean zentratu ...eta kitto!”.

Kontratua denboraldi amaieran amaitzen zaio
Aurten amaitzen zaio Bidasoa-Irunekin duen kontratua eta ez daki jarraituko duen ala ez, “Taldea sailkapeneko egoera argitzeko zain dago. Kontratua amaitzen zait eta ez dakit zer pasako den. Nire etorkizunagatik kezkatuta nago, noski, baina sailkapenean dugun egoera ikusirik, nire egoera pertsonala bigarren maila batean dago”.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Aupa Unai!!!
Galder 2007-05-04 15:11:48
Bidasoa ez da nire talde gogokoena, baina Unai bertan egonda ni ere Bidasoan alde. Erakutsi zure kasta Unai eta izan zaitezela Bidasoak behar duen kapitain kementsua!! 
Aupa!!!
Ruiz kanpora
Jokalari 2007-05-04 15:15:11
Entrenatzaile harro eta maledukatu hori kaleratu beharko luke Bidasoak. Unai egon dadila lasai, zeguru fitxatzen duela ekipo on batek.
Jon
Jon 2007-05-08 13:56:57
ANIMO UNAI,EA IRTETZEN DEZUEN ZULOTIK,ANIMO.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari eta baimendutako 1