Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Salmentak %70 gutxitu direla salatu dute merkadilloko saltzaileek
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2008

Gida komertziala

Salmentak %70 gutxitu direla salatu dute merkadilloko saltzaileek PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-03 12:41
Klik haundi ikusteko
Merkadilloko saltzaileak ez daude gustura Sigman. Salmentak %70 murriztu direla eta elgoibartarrak ez direla azokara joaten salatu dute, besteak beste. Udal Hauteskundeen atarian, hautagaiei euren egoeraren berri eman eta jarrera bat edo beste hartzeko eskatu diete gaur (maiatzak 3), azokan bertan egin duten prentsaurrekoan.



Prentsaurrekoan esandakoak

10 hilabete pasa dira merkadilloko saltzaileak Sigmako aparkalekura joan ginenetik. Hortaz, egoeraren balorazioa egiteko nahikoa denbora iragan dela uste dugu.
Hainbat arrazoi tarteko, merkadilloak egun duen kokapena ez dela egokiena, azaldu izan dugu behin eta berriz hasieratik. Bertan pasatako denborak eta esperientziak ez geundela oker frogatu digute: Salmentak %70 jaitsi dira. Alegia, Plazan geundenean baino irabazi gutxiago eramaten ditugu etxera, lehengo irabazien heren bat baino gutxiago, hain zuzen ere.

Klik haundi ikusteko
Elgoibartarrak apenas agertzen dira Sigmako merkadillora. Lehen hilabetean bai, lehen hilabetean tamainan agertu ziren erosleak; berrikuntzagatik, nola zegoen ikusteagatik edo kuriositatez. Bigarren hilabetetik aurrera, ordea, etortzeari laga zion jendeak. Eta etortzen diren apurrek esaten digutenenari kasu eginez gero, berriz, herritarrek ez dute Sigmara joan nahi, zerbait egin behar dugula eta horrela ezin dugula jarraitu esaten ei diete beraiei.
Zalantzarik ez zerbait egingo dugula, denok elkar hartuta, beti egin izan dugun moduan eta Elgoibarko herritarrek, gure bezeroek, esaten digutena aintzat hartuz.

Klik haundi ikusteko
Bestalde, hauteskundeen atarian gaudela aprobetxatuz, udal hautagaiei gure egoeraren berri eman eta arazo honen inguruan jarrera bat edo beste har dezatela eskatu nahi diegu. Horretarako, azken 10 hilabeteen balorazioa egiteaz batera gertatutakoaren errepaso txikia egin nahi dugu. 
 
 
Marivi Agirregomezkorta alkateari esan nahi diogu, bera dela egoera guzti honen erantzule nagusia, eta bere alderdiak alkatetzarako berriz hautatu ez izana, zerbait gaizki egingo zuelako izango da. Argi daukagu merkadilloaren leku aldaketa dela-eta sortutako gatazka, berak sortutako gatazka, eta kalkulu falta izan direla berriz ez errepikatzeko arrazoi nagusienetakoak.

Eusko Alkartasunari: zuek ere erantzukizuna daukazue sortu den egoeran, ez zarete-eta Udal Gobernuak hartutako erabakiei zentzutasuna gaineratzeko gai izan. Udal Hauteskundeetara bakarrik aurkezteko asmoa duzuenez, promestutako gauza guztiez berba egiteko zain gaituzue. Sigmako aparkalekura joateko, probatzeko eta gauzak gaizki bazihoazen, merkadilloa plazara berriz itzultzeko beraiek pertsonalki eskatzeko prest zeudela esan ziguten, aurrez probatu egin behar genuela, baina. Halaxe egin dugu: Sigmara joan gara, lekualdatu gara, probatu dugu kokaleku berria, baina ez dira azaldu gurekin berba egitera eta zer moduz gauden jakitera. Zer nolako deskalabrua den ikusi dute, bai, baina ez dute honetaz txintik ere esan. BARREN astekariko azken alean gauzak beste modu batean egin zitezkeela baieztatzen dute. Hala bada, gauden egoera konpontzeko zer egiteko prest dauden jakin nahi dugu. Jon Peli Uriguen-i zuzenean galde egin nahi diogu, ia zer egiteko prest dagoen, elgoibartarrek nori botua eman erabaki ahal izateko jakin beharreko kontua dela irizten baitiogu.

EAJ-PNVren alkategai berriari, Alfredo Etxeberriari, alkate hautatzen badute zer egiteko asmoa duen galde egin nahi diogu: arazoari konponbidea emango dio, ala bere horretan lagako du merkadilloa, desagertzen den arte?
Merkadilloa lekuz aldatzea ez zela erabaki ona izan konturatzeko nahikoa denbora pasa dela uste dugu. Marivi eta bere Udal Gobernuaren kalkuluak ez ziren zuzenak. Ezin da erabakirik hartu gainontzekoak, eta, batez ere, kaltetuak izango direnak kontutan hartu gabe, kasu honetan asko baikinen kaltetuak (saltzaileok eta bezeroak, hau da, Elgoibarko edozein herritar).
Hala eta guztiz, EAJko udal agintariek merkadilloa leku egoki eta erosoan kokatuta dagoela baieztatzen dute BARREN astekariko azken alean. Iritzi horiek ez datoz bat, ordea, elgoibartarren iritzi orokorrarekin. EAJren talde berriak aire berriak ekartzea espero dugu.

Klik haundi ikusteko
Gainerako alderdi politikoetako buruei ere zuzentzen gara, jarrera bat har dezaten eta esan diezagutela, bai saltzaileoi eta bai herritarrei ere, zer egiteko asmoa daukaten beraiek, hau da, zer egiteko prest dauden azken 10 hilabeteotan isilik, baina ez ahaztuta, egon den arazo hau behingoz konpontzeko. Elgoibartarrek eskubidea dute alderdietako hautagaiek gai honen inguruan pentsatzen dutena jakiteko, besteak beste.

Azkenik, Marivi eta bere Gobernu Taldeak Paquitoren aurka egindako mendekua publikoki salatu nahi dugu, honek merkadilloaren leku aldaketaren aurka erakutsitako inplikazioagatik. Alkateak, Paquitok lan egiten duen enpresa presionatu zuen lehenik, manifestazioetan parte hartzeari laga ziezaion eta kupoiak saltzeko etxetxoa plazatik kenduko ziola mehatxu egin zion. Azkenean hala egin du, Plaza Handian egin diren azken berrikuntza lanak aprobetxatuz, etxetxoa kendu du.


Elgoibarko merkadilloko langileen batzordea
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ze espero zuten ba?
Mai 2007-05-03 17:31:37
argi zegoen merkadilloarena, eta azkenean gertatu da. 
Jende kopurua jeitsi egin da.Ni sigman dagoenetik ez naiz joan
erantzunkizunak?
ni 2007-05-03 17:54:24
Nork konponduko ditu merkadilloko langilleek izandako galerak? Salmentak %70 jeitsi izana pasada bat da. Beste frogaren bat behar al du udalak hartutako erabakia txarra izan zela ikusteko? Nere ustez ere alderdi bakoitzak orain argitu beharko luke zer egingo lukeen merkadilloarekin alkatetza lortu ezkero, plazara bueltatu edo sigman utzi. Mariviren kapritxoa dela eta merkadilloko langileak beraien lana galtzeko zorian daude. Aski da.
espero zana
zu 2007-05-03 17:59:48
Espero zana gertatu da. Ni ere merkadillua Sigmara jun zanetik behin bakarrik pasatu naiz bertatik. Eta abuztuan izan zan, oporretan naualako. Len ostegunero lanetik etxera bazkaltzera juten nintzanian merkadillotik pasatzen nintzan, beste jende asko bezela. Oin Sigma oso urruti geratzen jata. Makiņa bat etxekoandrek ere jutiari lagako zion urrutiago daualako, hau da nere aman kasua beintzat. PNVk demaseko hankasartzia ein zaban gai hontan. Espero dot hankasartze hau auteskundetan igartzia.
Esan dezatela
Lur 2007-05-03 18:54:24
Bai, nere ustez ere alderdi bakoitzak esan egin behar du maiatzaren 27a baino lehen merkadilloarekin zer egiteko asmoa daukan (eta esaten duena bete, klaro). Eta batez ere PNVk argitu behar du. Nere inguruan bat baino gehiago dago informazio horren zain botoa zeini eman erabakitzeko. Lau urte pasa dira, baina jendea ez da ahaztu.
merkadilloa
lolo 2007-05-03 21:33:25
Egia al da oraingo PNVkoek esan dutela merkadilloa ondo dagoela dagoen tokian?  
Ziurtatuko didazue? Ezin dut sinetsi.
Gauzak zeuden modura!!!
Lukas 2007-05-04 02:43:38
Oraintxe laister itzuliko dira gauzak zeuden modura, beste alderdi bat gobernuan jartzen denean alegia. Merkatua berriro ere plazara, plaza txikiko ordaindu beharreko aparkalekuak kendu eta lur azpian eta gainean ganorazko aparkalekuak egin, usuako ur galtze tamalgarri hori kendu, etab...... MERKATUA PLAZARA ORAIN!!!
Ba ni pozik nago
Joseba 2007-05-04 08:17:33
Santana kalian bizi naiz. Etxe ondoan parkinga estalita daukat, eta faena bat izaten da ostegunetan merkadilluagatik kotxea hor ezin aparkatzea. Orain merkadilloa plazara itzultzea da nire nahia. HOrrela aste osoan izango dut nire parking estalia libre. Eta hori Maribiri esker lortuko dut, berak jarri zidalako etxe ondoan horrelako aterpe aproposa. Eskerrikasko Maribi!
ez horren pozik
jo 2007-05-04 08:33:13
Ez zaude ba horren pozik. Zu ere merkadilloa plazara itzultzea nahi dezu eta. Eta zeinen erruz daukazu ostegunetan aparkalekua okupaturik? Mariviri esker. Hemen ez gaude begiratzen aparkalekua ondo egiņa dagoen edo ez, merkadilloa leku egokian jarri den edo ez da gakoa.
berriz ere
oker 2007-05-04 08:58:26
ni pozik nago merkadilloaren leku berriarekin.elgoibarko denda baten jabe izanik aldaketa nabaria somatu degu dendariok. lehenengo momentuan udalaren aurka egin nuen , manifestazio batzuetan egon nintzen, baina demborak esan dit aldaketa ona izan dela , herriko giroa ez bait da bajatu ostegunetan, saldu gehiago egiten dugulako eta herriko giroa lasaiago dagoelako. badakit jende guztiaren ekonomia ez dela berdina eta batzuk ezinbestekoa dutela merkadilloan erostea, horren aurka ez nago, baina herriko dendariei kalte egiten digute merkeago dutelako, pagatzen dituzten zergak gureak baino askoz txikiagoak bait dira eta kompetentzia gustiz desleala egiten digutelako.gainera kontutan eduki behar da danak kampotarrak direla (Elgoibarkoak utzi egin dutelako) eta gure herria nahiko astindu zutela bere jarrerarekin eta nola ere udalak bere jarrerarekin, hau dela eta laga ditzagun gauzak dauden moduan eta norbaitek ere galde dezala elgoibarko dendariei zer pentsatzen degun
Dendarien iritzia?
Lur 2007-05-04 09:37:14
Garrantzitsua iruditzen zait dendariek gain honen gainean daukaten iritzia zein den jakitea. Azken finean, herriko merkataritza da, nere ustez, zaindu behar duguna (merkataritzarik gabeko herria herri hila da). Estimatuko nieke elgoiBARREN.net-ekoei Plaza inguruko denda eta tabernarien artean inkesta txiki bat egingo balute. Lan handia ez bada, informazio ona izan daiteke. Eskerrik asko.
okerrekin ados
maialen 2007-05-04 09:49:19
okerrekin gustiz ados nago. eta gehiago esango nuke, guk herriko merkatariok gustiz implikatuak gaude gure herriarekin eta hona adibide batzuk:gurean bai merkatarientzako proiektuan euskera bultzatzeko bai kurtso eta rotuloen aldaketa, korrika datorrenean laguntzaile, tamborradarekin ere bai, lagunak pilota erakundearenkin , sanlo eskubaloi taldearekin, urtean 2 feria txankakua erakundearekin ....... 
guk bai egiten dugu herriaren merkataritza eta euskeraren alde eta lur ez da galdetu behar plazako merkatariei soilik herri guztiko merkatariei eta batipat merkadilloan saltzen diren produktuak saltzen dituzten merkatariei. 
baita ere esango nuke ez dudala sinesten % 70 gitxiago fakturatzen dutela zeren eta hori horrela izan balitz herriko edozein dendak lehenengo hilabetean itxi beharko genduke derrigorrez. 
udal ez demokratiko honek gauzak gaizki egin dituelakoan nago baina kasu honetan ondo egina
Hori da, hori, "inplikaziua" Maialen
Ander 2007-05-04 11:13:38
Alde batetik herrixakin inplikauta zaoztela esaten dozue, baina ez jatzue inundik,inora inporta herritarrok erosketak askoz karuao ein biharra. Por supuesto, nahixao dozue zuen dendetan eta merkadiluan baino askoz karuao erosten baditxugu gauzak. 
 
Zuen konpetetitzaileak Sigmara bidaltzia ez al da "konpetentzia desleala"?
anderri
maialen 2007-05-04 11:32:32
nik ez det esan hori. 
nik ez det esaten merkadillo kendu behar denik ezta gutxiago ere, baina ados egongo zara nerekin kondizio berberetan ez dugula lanik egiten eta herriko merkatariei ikaragarri kostatzen jaku gure negozioak aurrera aterazteak. 
eta diru kontuan gure herrian gutxi erositako izango zera , jakingo zenukelako prezioetan desberdintasun haundiak ditugula eta denda garestiak daudela eta baita ere oso merkeak eta guk ere izango genituzke prezioak oraindik ere merkeago merkadillokoak pagatzen dituzten zergak pagatuko bagenitu, paga ditzatela gure mmoduan zergak eta orduan hitzegingo genuke. 
adibide bat: seguruenik zuk zaborraren zerga pagatzen duzula ezta? eta kontenedoretan sartzeko obligaziņoa dezula, zergatik orduan merkadillokoek ez dituzte bete behar horiek edukitzen . gogoratzen badezu plazan zeudenean alde egiten zutenean txerrikorta baten moduan geratzen zen plaza, hau da ez jaso zikiņa, ez pagatu zaborraren zerga eta horrez gain besteon diruarekin mankomunitateko langileak ipini lanean. 
nahikoa da guk merkatariok horela ibiliko bagina pentsa nola egongo litzake herria gure zikin guztiak kalean botata
maialeni
ni 2007-05-04 14:21:09
Zergak herritar guztiok pagatzen ditugu eta ez dendariek bakarrik. Eta argi geratu zenez herritarren gehiengoak merkadilloa plazan mantentzea nahi du. Merkadillokoek zerga gutxio pagatzea ez da beraien errua, udalarena baizik. Kexak luzatu udalera baņa soluzioa ez da merkadilloa herritik aldentzea. Niri normala iruditzen zait merkadillokoek zerga gutxiago ordaintzea. Hilabetean 4 egun besterik ez dira hemen egoten. Zu ordea hilabeteko 30 egunetan hemen bizi zara eta hemen egiten duzu lan. Merkadilloko langilleak astean 6 herri ezberdiņetan egoten badira 6etan ordaindu behar dituzte zergak. Azkenik ez det uste merkadilloak horrenbeste salmenta kenduko dizkizuenik. Merkadilloan bakeroak erosten dituenk ez ditu garaten erosiko merkadilloa sigman edo plazan egon. Prezio diferentzia ikusgarria delako. Eta bestela Zara-ra joango da. Eta arropa gehienarekin ere berdiņa gertatuko da (kirol arropak...). Merkadilloa plazan edokitzen ohitura oso polita zen. Horrela mantendu beharko zen.
Ez dot ondo azaldu
Ander 2007-05-04 14:56:49
Esan nahi izan dotena da alde batetik sekulako implikaziua daukazuela esaten dozula, baina gero, herrixan interesan aurretik, zuen (dendarixen) interes ekonomikua ipini dozula. 
 
Nik oso ondo ikusten dot zure interesak babestia (danok bezela), baina gero ez esan herrixan mesedetan danik. Elgoibarrek argi esan du merkadilua ez duala Sigman nahi.
Bestalde
Ander 2007-05-04 14:58:29
...bestalde, neri ere asko kostatzen jata lehen baino %70a gutxiao saltzen dabela sinistia.
nik
eli 2007-05-08 21:08:51
ba igual ni zinistuko dot baņa ez da Sigman daudelako, da zergaitik Elgoibarko merkadillua pentzatzen dute butik bat dela , ze preziuak dakate, beste herrrian beste gauzak eta merkeagoak dira eta ere dauden kampuan ez kegau hain breste kontxo etas bajau preziuak eta ikusiko duxue zelan aldauko diran gauzak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari