Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Gizonezko bat atxilotu dute, droga trafikoa leporatuta
Blogak


Okil Beltzak
Mokoka eraikiz
Okil Beltzak
Gure Mendiak ez Ikutu! Uztailak 31 Fracking ez Gobeian eta Urbian


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Zumaya


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailean Pirinioetara


Edu Uribe
Mendi lasterketa
Edu Uribe
Hiru Handiak 2014


Gure Esku Dago
Gure Esku Dago!
Gure Esku Dago
Zorionak Elgoibar


Marimaistra

Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Iragarki Laburrak

BARRENen ikerketa


Publizitatea

Advertisement
Gizonezko bat atxilotu dute, droga trafikoa leporatuta PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-02-27 11:30
Klik haundi ikusteko
Ertzaintzak 26 urteko gizonezkoa atxilotu zuen zapatuan, droga trafikoa leporatuta. Atxilotu zuten unean speed-az beteriko hamabi poltsatxo, zazpi haxix zati, marihuana kukulu bat eta drogak manipulatzeko tresna bat atzeman zioten Ertzaintzako agenteek. Droga trafikoari aurre egiteko Debabarrenan egiten diharduten kanpainaren barruan egin zuten atxiloketa.
 
Banda handirik ezean, trafikatzaile txikien bila
 Ertzaintzako iturriek jakinarazitakoaren arabera, Debabarrena eskualdean “dagoeneko ez dago eskala handian substantzia estupefazienteak banatu edo saltzen dituen bandarik”. Hala eta guztiz, horrelako talde gehiago sor litezkeela-eta “erne” jarraitzen dutela ohartarazi dute. Orain, txikizkako salmentan jarri dute arreta, eta, horretarako, gazte eta helduen artean substantzia estupefazienteen txikizkako salmentari eta droga kontsumoari aurre egiteko kanpaina jarri dute abian, Debabarrenako herrietan. Hala, Ertzaintzako agenteek zaintza lanak egingo dituzte eskualdean, ikastetxeen inguruetan, batez ere, ikasleen artean droga salmenta eta kontsumoa kontrolatzeko.
Zaintza kanpainaren lehen fruituak
 Zaintza lan hori hasi da lehen fruituak ematen. Hala, Eibarko ertzain-etxeko agenteek 25 eta 50 urteko aita-semeak atxilotu zituzten, otsailaren 14an, Eibarren, droga-trafikoa egotzita. Agenteek, goiko argazkian ikus daitekeen moduan, hogei kilo haxix eta kokaina, eta marihuana kopuru txikiak konfiskatu zizkieten atxilotuei. (Informazio osoagoa hemen)
 Bigarren atxiloketa bat ere egin dute Ertzaintzako agenteek, kasu honetan Elgoibarren. Joan den zapatuan, otsailaren 25ean, atxilotu zuten 26 urteko gizonezkoa. Atxilotuari, ustez speed-a, haxixa eta marihuana harrapatu zioten poliziek. Atxilotuak aurrekariak dituela jakinarazi dute polizia iturriek.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Txiki BAZKARIA

Bideo eta argazkiak



Azken komentarioak


Irainduta!
Era honetako jaialdien kontra ez dudala inolako au...
(Asierz)

#1000 behi frantses
Frantziako sarean bolo bolo dabilen notizia da #10...
(OKIL BELTZAK)

Frackingaren gainbehera
Elgoibarko agintariak okerreko bidean (edo bide in...
(OKIL BELTZAK)

Urdaikoan ondareak
Arkeologoak, orain bistan dagoen soloan, ondare a...
(Sanroke)

2015 urtean Fracking zuloak eg...
Garak gazteleraz publikatu zuenaren arabera laiste...
(OKIL BELTZAK)

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

Albisteak ePostaz jasotzeko






Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan 3 bisitari