Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Botaink! arrow Gustura al zaude daukazun lanarekin?
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Gustura al zaude daukazun lanarekin? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-02 17:21
Klik haundi ikusteko
Atzo (maiatzak 1) izan zen Langilearen Nazioarteko Eguna. Eta urtero bezela, langileen aldeko aldarrikapenak entzun ziren han eta hemen. Izan ere, lan munduan, askotan, gehiago dira zalantzak eta kezkak argi uneak baino: lan istripuen lakra; sindikatuen arteko ezin ulertua; lan baldintza duinen eta langileen eskubideen aldeko etengabeko borroka; deslokalizazioa; emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun eza; soldata baxuak; ordu extrak, e.a. Hauek eta beste batzuk dira sindikatuek behin eta berriz aldarrikatu eta prentsak jasotzen dituen arazo eta kezka nagusiak. 
 
Gure bizitzako heren bat lanean pasatzen dugula jakinik, begibistako da lanak daukan pisua gutariko bakoitzaren bizitzan. Horregatik jakin nahi dugu ea gustura joaten zareten lanera. Lan baldintza onetan jarduten duzuen jakin nahiko genuke, zuek kontatzeko prest baldin bazaudete, behintzat. 
 
Beraz, animatzen bazara, BOTAINK!: Gustura al zaude daukazun lanarekin? 
Kontatuko al dizkiguzu zure laneko alde on eta txarrak?
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Gustura juten naiz
Lillo 2007-05-03 22:07:24
Gustora juten naiz lanera eta neure eguneroko lanak asko motibatzen nau. Suertia dakatela esaten die askok. 
Hala ere, inguruan jende asko (eta gazte asko) ikusten dot lanakin zihero petralduta eta disgustora. Normala ere bada hainbat pertsona ez egotia gustura daukan lanakin... Baiņa, kejatzen diranak, kasu askotan, erosokerixan erortzen dirala uste dot. Kejatzia ondo dago (batez ere lan-baldintzak onak ez diranian), baina norberak ere topau egin bihar dau "suertia", suertiaren billa jun egin bihar da, "suertia" landu egin bihar da, eta ezin da egon "suertiak" etxeko aldabia jotzeko zain.
Lillokin ados
Ander 2007-05-04 11:19:27
Ni ere lanera gustora etortzen naiz. Nere lanbidia gustuen arabera aukeratu naban, nahiz eta, beste lanen batekin (ala beste lekuren batetan), askoz diru gehixao irabazteko aukeria izan. 
 
Esa bezela, suertia, ein haundi batetan, bilau ein bihar da.
ALEGRATZEN NAIZ
IZAS 2007-05-07 15:28:52
Dana positiboa irakurtzea eskertzen da. Beti gaude kejatan eta.... 
Egia da ordu asko sartzen degula, diru juxtu irabazteko, baina hala ere inguruko jendea gustokoa edukitzea ez da makala.
Lana
gontzal 2007-05-07 16:26:37
Pozten naiz jendea ongi dabilela irakurtzerakoan baina... 
 
Zenbat jende dabil lan ta lan eta ezin helbu hilabetearen bukaerara? 
 
Zenbat jende dabil bizitza arriskuan jartzen soldata miserablea exteratzeko? 
 
Zenbat jende gaztek onartu behar du edozein kontratua poltsikuan zeozer euki nahi badu? 
 
Zenbat emakume ari dira gizonezkoak baino askoz gehiago irabazten? 
 
Zenbat etorkin ari dira miseria bateagatik edozein lana egiten? 
 
Pozten naiz hau irakurtzen baina bizitza (lan bizitza) ez da arrosa.
gontzal-i eta gehiago
berrigorri 2007-05-09 02:53:24
gontzal, galdera lartxo ez? gogoratu botaink! berez, galdera dala, beste galdera batekin erantzutia? agian, baina aportatuz gero, ba danontzat hobe. 
 
dana dalako ni ados arazoak dituen jendea badagola, baina horretan eta euskal herrixan gaur egun, banan banan aztertzeko modukoa dala uste dot, hau da, orokorrean ondo bizi garela, baina kasuren batzuk egon daitezkela denon ardurakoak eta udaletxeak eskua sartu beharrekoak. 
 
gustora lanakin? baina galdera berdina arlo guztietan ez? hau da, gustora kotxiakin? gustora herrixakin? gustora lagunekin? hasieran dena dugu gustoko, lortu behar duguna inkietudeak lortzea egiten dugun guztiarekin, eta gauza berrixak lortzeko griņa atera. nola? ba saiatuz, bestela ez dogula lortuko argi dago. eta hortan nonbait irakurri dudana azken egunetan, suertia familiako herentzi bat jasotzea dala. ba hori atera deika datozen gauzak, gutxi. 
 
ni gustora nere lanakin, beti egin dot lana gustatu izan doten gaixan, informatika eta formazioa, hortan inongo kejarik, suertia bilatu dot beti eta saiatu ostian, izan ere izan dot. 
 
eta ez hori bakarrik, askori lana egiteko aukera eman ere bai, eta argi daukadana ia mundu guztiakin zera da, ingurua prest badago, talde horretako pertsona bakoitza, lan egiteko eta berea emateko dagoela. 
 
lan bizitza arrosa ezta, baina benetan esango dotsut, disfrutatu disfrutatzen dogula eta dabiela asko eta askok, eta ez bakarrik materialki geixao eukiteagatik..
Ni gustora nao
Ander 2007-05-09 12:32:29
Nik, gustora nauala esan dot. Ez dot esan mundu guztia gustora egon bihar danik. 
 
Noski jende asko ez dala gustora egongo, baina, horreri daneri, galdera pare bat eingo nieke? Nahi zenudezen lanak lortzeko zer egin dozue; saiatu al zerate? Eta oingo lana laga eta beste hobe bat lortzen saiatu zerate? 
 
Badakit dana ez dauala norberan eskuan, baina zati bat bai eta, horri kolpe ein arte, kejatzia ez dot ondo ikusten. 
 
Eskertuko nuke, benetan, gustora ez dauanen batek bere buruari galdera hoiek ein eta hemen idatziko balitxu.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko