| Jose Maria Soroaren kantaldia San Lazaro egoitzan |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-04-27 11:14 | ||
|
Jose Maria Soroa abeslari donostiarraren saioak gaztaroko garaietara
itzularazi zituen San Lazaro egoitzan adi-adi izan zituen entzuleak.
Nagusilanek antolatuta, ordubete pasatxoko saioa eskaini zuen
Gipuzkoako Zaharren Egoitza eta ospitaletan kantaldiak eskaintzen
dituen gizon alai honek. (Bideoa eta argazkiak dauzka)
220 emanalditik gora eskaini dituela jadanik azaldu zuen Jose Mari Soroa berak. Honakoa San Lazaro egoitzara zetorren bigarren aldia zen.
Ahots lodi eta sarkorraren jabe, segituan lortu zuen publikoarengana iristea. Abestitik abestira tartekatu zituen txisteek eta jatortasunak ere lagundu zuten, eta eskaini zuen errepertorioak ere izango zuen zerikusirik: boleroak, pasodobleak, rantxerak, ...denek ezagutzen zituzten letrak eta entzuleek koru lanak egin zituzten. Egun gogoangarria San Lazaro egoitzako bizilagunentzat.
◊ BIDEOA
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























