|
Elgoibarko pilotaririk gabe jokatuko dira San Anton txapelketako finalak |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2012-01-20 10:22 |
|
Gaur (urtarrilak 20) gauean jokatuko dituzte Lagunak pilota eskolak antolatzen duen San Anton pilota txapelketako
finalak Ikastolako frontoian. Joan zen barixakuan jokatu zituzten bigarren finalerdiak, eta pilotari elgoibartarrek
galdu egin zuten, bakoitzak bere kategorian. Hortaz, Elgoibarko
pilotaririk gabe jokatuko dira finalak.
Nagusien kategoriako bigarren finalerdian, 15-2 galtzen joan ziren Arribillaga elgoibartarra eta Bolinaga. Markagailuari buelta eman zioten baina garaipenaren atarian geratu ziren, 22-21 galdu baitzuten Andreu eta Irustaren kontra. Promesetan, bestalde, Lizarralde elgoibartarrak eta Galartzak 22-16 galdu zuten Etxaniz eta Aizpururen kontra.
Finalak gaur gauean jokatuko dituzte, 22:00etatik aurrera, Ikastolan. Promesetan, Etxaniz eta Aizpurua, Arrieta eta Rezustaren kontra arituko dira, eta nagusietan, Andreu eta Iruretak, Yoldi eta Diazek osatutako bikotea izangp dute aurrez aurre.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |