| Jasone Osororen ‘Jara bikiak eta bikoteak’ Elgoibar Ikastolako ikasleen libururik gustukoenen artean |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2007-04-24 12:28 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Haur eta Gazte Literaturan euskaraz argitaratutako liburuen eta ilustratzaileen hauteskundeak egin dituzte Elgoibar Ikastolako ikasleek. Hauteskunde hauek, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko urteko ekintzen artean kokatuta daude eta Euskal Herri osoko 10.800 ikaslek parte hartu dute beraietan.
Emaitzek diotenez, Jasone Osoro idazle eta kazetari elgoibartarraren "Jara, bikiak eta bikoteak"
liburua da Elgoibar Ikastolako LH 5 eta 6 mailetako ikasleen liburu
gustukoena. Euskal Herri mailan, berriz, bigarren liburu gustukoena da "Jara" aurrekoaren lehen zatia, adin tarte horretan.
Aurtengo edizio honetan Elgoibar Ikastolako ikasleek hautatu dituztenak hauexek izan dira:
“A” : Haur Hezkuntza “B” : Lehen Hezkuntza (1 - 2) “C” : Lehen Hezkuntza (3 - 4) “D” : Lehen Hezkuntza (5 - 6) “E” : Bigarren Hezkuntza “I” (Ilustratzailea) : Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza Bederatzigarren urtez jarraian, eta Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Eguna (Apirilak 23) ospakizun honetara gehituz, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu zituen apirilaren 19an. Aurtengo edizio honetan 10.800 ikasle inguru bozkatu eta parte hartu du ekintza honetan. Bidenabar, ikasleriak bozka prozesua ikasten du. Benetako partaide dira, izan ere, aukeraketa egiteaz gain, lehendakari, bokal eta idazkari lanetan eurek aritzen baitira. Kontuan izan, batzuk bi boto eman dituztela, bat liburuarentzako eta bestea ilustratzailearentzako. Beraz, partaidetzari dagokionez, oso altua izan dela baiezta daiteke ikasle, kategori ezberdinetan: A- Kategoria (Haur Hezkuntza): 2.133 B- Kategoria (LH 1. eta 2. maila): 2.071 C- Kategoria (LH 3. eta 4. maila): 2.315 D- Kategoria (LH 5. eta 6. maila): 2.327 E- Kategoria (DBH): 2.790 I- Kategoria (Ilustratzaile): 4.974 LIBURU HAUTATUENAK (Euskal Herriko eskolen artean)
Ilustratzaile bozkatuenak:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























