Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow EAJk Udal Hauteskundeetarako zerrendagaiak aurkeztu ditu
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

EAJk Udal Hauteskundeetarako zerrendagaiak aurkeztu ditu PDF Inprimatu ePosta
elgoibaren.net   
2007-04-24 08:56
Klik haundi ikusteko
EAJ-PNV alderdiak Udal Hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du. 20 lagunek osatzen dute zerrenda (argazkian), hauetako 11 emakumeak. Aurreratu genizuen moduan, Alfredo Etxeberria izango da zerrendako aurrena, eta hortaz, alkatetzarako alderdiak proposatzen duena. Egun EAJ-EA koalizioak Udalean dituen 12 zinegotzietatik bi bakarrik ageri dira hautagaien zerrendan.
 
 

EAJren hautagaiak:

  1. Alfredo Etxeberria Murua
  2. Bittori Zabala Fernandez
  3. Jon Zubiaurre Urbieta
  4. Ricardo Garate Zubiaurre
  5. Eloisa Zubiaurre Ansola
  6. Manu Astray Portos
  7. Alberto Iriondo Elustondo
  8. Maritxu Loiola Ugarteburu
  9. Ane Beitia Arriola
  10. Marisa Larrañaga Lizarralde
  11. Ana Fernandez Martinez
  12. Jon Galarraga Aranguren
  13. Cristina Santolaya Gorostiza
  14. Elisabete Amesti Bergaretxe
  15. Iñaki Beristain Perez
  16. Amaia Arrieta Vallejo
  17. Jose Mari Kortaberria Azkue
  18. Susana Azpilikueta Gurrutxaga
  19. Juan Iturbe Zarandona
  20. Gloria Barrutia Mugerza
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

argazkixa
ni 2007-04-24 10:06:32
Argazki hau Photosho-ean eginda dago ezta?
ANIMO!!
Pedro 2007-04-24 10:10:47
Ea emaitzak onak ateratzen dituzuen 27ko hauteskundeetan! 
Nire botoa badaukazue.
Fotoxop a tope!
Fotoxopeitor 2007-04-24 10:29:21
Jejejeje parre pixkat ein deu bai!! Ez dakitx montajia zeinek ingo zaban baina pixkat kantaua da. Hautesgaien planua eta aubixako portalana ez dia igualak, tamaina ere ez da erreala eta itzalak pixkat gaizki disimulauta daoz. 
 
Espero det hurrengo legegintzaldian argazki honetan baino ganora gehixao eukitzia!
Potochop
Ander 2007-04-24 10:40:52
Gainera batzuek ez daukate itzalik.
pototxop...
txikipark 2007-04-24 10:42:58
jajajjaajjjajajajjajajaaa...
arraru
katta 2007-04-24 12:53:09
aurpegixan koloria ez da iguala, buruen tamainua erez.... 
 
Igual teknologia berrixak gazte geixon botua lortzeko erabili ditxue!jeje 
 
Bueno baina ez jatzue arrarua in 12 zinegotzitatik 2 bakarrik egotia juan zan urtekuak? Neri behintzat bai
hau aldaketa!
arrara 2007-04-24 13:07:05
Jende berria bakarrik ez, DV-n irakurri naban, eta programa einbiou-ren plagioa da. Bidegorria San lorentzon, Zaharren residentzia...
Zeinek kopixau dio zeini?
Ander 2007-04-24 13:17:01
Herrixan bihar haundixenak zeintzuk dian alderdi gehixenek jakingo dabela uste dot eta, heuretako biren programetan koinzidentziak egotiagatik "plagiua" dauala esatia txorrada bat beitantzen jata. 
 
Bestalde, benetan plagiau badabe, zorioneko Einbiou, EAJk heurek nahi dabena eingo ei dabe eta!
Programa
Bat 2007-04-24 15:30:34
Programa horren "linka" norbaitek ba al du?
programa
Ander 2007-04-24 15:45:15
igandeko DV
Pograma
Bat 2007-04-24 15:48:45
Eskerrikasko baina ez nuen erosi. Hala ere 2007 urtean programa hori interneten ez jartzea....
Hau montajia!!
Eneeee!! 2007-04-24 15:52:09
Atzeko berdedun emakumiak fantasma bat ematen du, ez beagatikan eh!! argazkian montaje txarragatikan!! ez al zeon argazki lan hoberik iterik!! Manu horrek urte asko udaletxian ala???
atzeko 7 hautesle fantasmak
fantasmagorikoa 2007-04-24 16:00:58
Atzeko 7 hautesle fantasmak benetan ikusgarrixak, jajajajaja! PNV, holakorik ez dala eitxen, seitxuan igartzen dala!!!! Osasunakuak posterrerako ikurrinak kendu ta igarri, errege ta erreginan argazkixan montajia in ta igarri ta uaindik ez dozue ikasi? 
 
Hurrengorako jarri: Argazkian falta direnak... institutuko anuarixuan eitxen dan moduan ta laga hautesle fantasmak bakian. 
 
danetan onena ordia argazki batzuk nitiduak ta bestiak borrosuak diala da, inork de hole pelikula ikusi al du?
Argazkirako elkartu ezin...
11 ikusteko!! 2007-04-24 16:13:38
Argazkirako elkartu ezin badia, nola gobernau nahiko gaitxue... programia jakin zeinek in daban, danon artian ez behintzat!!
photoshop
Ainara 2007-04-24 20:56:37
Kriston jende inportantea izan biharko da hau, denak elkartu biharrian, photoshop-a bihar badabe..... Berdina eingo dabe udaletxian elkartu bihar dianian?
eskasa
abertzale 2007-04-25 08:55:49
ni EAJeko botantea naiz, eta uste nuen herrian egin den aldaketa hoberako izango zela, EAJ abertzaleago izateko. Baina hautagai hauek ikusita kandidatura eskasa, oso eskasa, iruditzen zait. eta abertzaletasunaren aldetik hutsala. Oraingoan EAri begira nago.
Zerrendagaiak
Elgoibartar 2007-04-25 09:56:21
Nik galdera bat Elgoibarko EAJrentzat, ze prestaketa maila daukate zerrenda honetako pertsonek ? 
Lizenziatuak dira, batxilerrak ... bistaz ezagutzen ditugu gehienak, baina ze prestaketa duten pertsonak dira herria gobernatzeko asmoa duten hauek? 
 
Suposatzen dut gogoa eukiko dutela, baina kasu honetan gogoa baino gehiago eskatu behar dela deritzot.
EAJ
Elgoibartarra 2007-04-25 10:35:24
Nik usteot aurten behintzat herri hontako alkatetza EAJ-k hartzen badau ez dala izango kandidatura ona ta Herrigintzarako jende aproposena dutelako, euren partiduan siglengatik baizik.  
Trixtea!!!
Per sekula sekulorum
betirako 2007-04-25 10:46:15
Aurten ez badegu PNV boteretik kentzen, uste det ez degula sekula kenduko... reala moduan, aurten ez bada jaixeten ez da sekula jeitsiko... 
 
Alapues, benga danok botatzera, Herriko honek aldaketa biharra daka ta! Gora Aisiakin!
aurtegoa bai
Moderatzailea 2007-04-25 13:36:51
Foro honetan ez dugu irainik onartzen. Mezu hau araudia betetzen ez zuelako kendu behar izan dugu.
pnv
ni neu 2007-04-25 12:19:36
Herri hontan PNVk jendeari buru gaņean kaka eginda ere berriro aukeratuak irtengo dia. Eztakitx zelan jendiak ez ditxuan begixak zabaltzen.
aurtengoa bairi
Moderatzailea 2007-04-25 13:36:07
Foro honetan ez dugu irainik onartzen. Mezu hau araudia betetzen ez zuelako kendu egin dugu.
Moderatzailareari
Pedro 2007-04-25 14:24:24
arrazoi osoa duzu baina, nire mezua berehala kendu duzu eta bestea, P.N.V.ri mafioso deitzen ziona, denbora gehiago itxaron duzu. Nik erantzun arte, ez duzu ezer egin. 
Mila esker
Pertsonak gara
Ander 2007-04-25 14:32:38
Pedro, moderatzailea, danok moduan, pertsona bat da eta ez makina bat: ezin leike egun guztia mezuei begira egon desegokixak 10 segundotan kentzeko.
Ander-i
Pedro 2007-04-25 15:29:37
Zihur asko arrazoia daukazula. 
Agian, mamu asko ikusten ditut.
Galdera bat?
Santa Klara 2007-04-26 10:50:06
Zeintzu dira argazkiko horiek? 
 
Eta erdi-erdikoa... Elgoibarkoa al da? Nork ezagutzen du? 
 
Partido Naziolatista Vasco-k ez al du ezer hoberik herri honi eskeintzeko? 
 
Ea oker nabilen eta guzak orainarte ez bezala giten hasten diren, hau da ondo.
Santa Klarari
Miren 2007-04-26 11:14:17
Erdi erdikua? ez dakit Elgoibarren jaioa dan, baina hamen bizi da orain dala, gutxienez, 40 bat urte. Seme alaba hazixak dauzka, elgoibarkuak "de toda la vida"
Arratsaldeon Miren
Santa Klara 2007-04-26 16:22:23
Erdi-erdikoa diodanean lehen filan jarrita dagoen alkategaiari buruz ari naiz. 
 
Beste hautagaiak ( Aralar+Ezker batua, EA,... ) ondo kritatuak izan dira, ea zeintzu diren eta orainarte Elgoibarren alde zer egin duten galderei erantzun behar izan diete. 
 
Hautagai honek ere galera berdiņak erantzun beharko lituzke. Orainarte behintzat, nik ez dakit gizon hau zein den ezta Elgoibarren alde zer egin duen, edo egin nahi izan duen. Bere etxetik bere lanera zebideln gizon bat dela iruditzen zitzaidan.  
Ea ohiturak aldatu eta besteen alde lan egiteko gai den. 
Alkatearen lana hori bait da
ni neu
alkategaia 2007-04-26 17:53:58
Nik ere ez dakitx herriaren alde ezer asko eingo zaban edo ez. Momentuz aurten tamborradara apuntatu da. Tanborrada berriro jotzen hasi giņenetik nik ez det jotzen ikusi....kasualidadiak? kanpaņa pixkat eitxen hasi dala ematen dau ez?
Alfredo Etxeberria
pnv-ko alkategaia 2007-04-26 17:59:23
Alfredo Etxeberria hau Santa Klarakoa da eta bere aita betidanik izan da PNVra afiliatutakoa. Agian horregaitik lortuko zuten Santa Klaran aparkamentu gabeko tanatorio bat zabaltzea (Funeraria Etxeberria) . Orain egunero jasaten ditugu bertako auzokideok aparkatzeko arazoak.Gehienbat hiladakoren bat dagoenean. Normala al da bezeroentzako aparkamenturik ez duen tanatorio bat zabaltzeko lizentzia ematea?? badirudi PNVkoa izan ezkero posible dela....
Noski
M.A. 2007-04-26 21:42:07
Noski PNV-koa izanda dena dela posible. Non bizi zara ba? 
 
Baina esaten dezuna zer da, susmo bat bakarrik ala frogaren bat daukazu?
Merkadiloa
Azkena dantzalekua 2007-04-27 13:56:45
Kandidatura "berri" honen atzean, ba al dago kasualitatez merkadiloa berriro herrirantza hurbiltzeko asmorik? ala "fatxada" da soilik berria? Ziur bere momentuan kexatzen ibilitako jendeak ahaztuta duela kontu hau, beste askoren artean.
Frogak?
M.A. 2007-04-27 14:25:48
-Santa Klaratik buelta bat ematea besterik ez daukazu! ondoren esaiguzu danoi zenbat aparkamentu dituen tanatorioak. Erantzuna erreztuko dizut:0.
tanatorioko aparkalekuak
Miren 2007-04-27 17:00:14
Tanatorio berriak irekitzeko aparkalekua eduki behar dutela esaten duen legerik ba al dago?
kutre
Josep 2007-04-27 20:40:44
Eta kutre hauek dira gure botoa hartu behar dutenak ? ufffffff... Zer egingo dute udaletxean, aurkezteko argazkia egiteko orduan ez ba dira kapaz ondo egiteko...
Miren-i
Santa Klara 2007-04-28 20:56:06
Ez dakit legeak zer dioen tanotoriek parkina izan behar duten edo ez, baina sentido komunak dio, aparkatzea zaila den toki batean halako negozio bat ireki behar bada, parkin moduko bat egon beharkolitzatekela, tanatoriora dijoazenentzat edo eta azuko bizilagunentzat. 
Zu ez zara Partido Nazionalista Vasco-koa izango ezta? 
Ondo dau zuerien alde itxia, baina arrazorik ez dakazuen tokixan ez guri adarrik jo.
Batere gustokoa
Ni neu 2007-05-03 12:04:17
Ez zait zerrenda ezer gustatzen... egia esan gaur egun ditugunak, faltan botako ditugula argi eta garbi dago...
pnv
pnv 2007-05-03 14:16:31
ordua da PNVren alkatea ez den beste norbait izatea! beti berdinarekin aspertuta gaude, beraz orain da garaia!! gazteok ezker abertzalea bozkatzera eta zaharrak bebai!! 
ezker abertzalea aurrera! jo eta ke!
merkadilloa
lolo 2007-05-03 15:35:18
Egia al da oraingo PNVkoek esan dutela merkadilloa ondo dagoela dagoen tokian? 
Ziurtatuko didazue? Ezin dut sinetsi.
SANTA KLARAKO APARKALEKUAK
SKE 2007-05-06 16:43:37
Ez dut uste Santa Klarako aparkalekuen falta tanatorioarena denik. Askotan ez da hildakorik egoten tanatorioan eta arazoa berdina izaten da, aparkaleku falta. Geminiseko tailerra bota zutenetik etxeak egiteko, aparkaleku falta handia igarri da, lehen bertan aparkatzen zuten auzoko askok, eta orain aparkaleku horiek faltan botatzen ditugu. Lehen plaza txikian denbora luzerako aparkatzen zutenak, orain inguruko auzoteta jo dute kotxea ustera, horietako auzo bat Santa Klara.  
Etxe berrien eraiketak, aparkalekuak kendu ditu. Beharra aparkalekuena da, ez etxe berriena.
SKEri
ni 2007-05-07 16:24:03
Arrazoi dezu, berez dago aparkamentu arazoa, orduan imagiņa ezazu hildako bat dagoenean! eta hori ia egunero izaten da. Santa Klaran aparkamentu pilla kendu ditu udalak eta jarri bat ere ez. Lotsagarria.
Betikoa!!
Aitor 2007-05-07 23:14:07
Badirudi tanatoriokoa dela eta jendeak dudak dituela eaj-koa izateak ateak zabaltzen dituela!!! 
 
Zenbat diru irabazi ote du azken urteotan errosario kaleko liburu-denda batek udaletxetik?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari