Gaur (apirilak 23) goizean jarri da martxan Plaza Txikia eta
inguruetako aparkalekuak arautuko dituen doako OTA zerbitzua.
Aurrerantzean ordu eta erdiz (90 minutu) aparkatu ahal izango da
gehienez ingurune honetan eta autoan ikusgai jarri beharko den tiketa
ateratzea beharrezkoa izango da.
Tiket gutxi momentuz
90 minutuko aparkaldirako eskubidea ematen duen tiketak ematen dituen makina aspaldi jarri zuten bere lekuan, baina gaur jarri da martxan. Badirudi gidari guztiak ez direla ohartu edo ez dutela oso ondo ulertu nola funtzionatzen duen doako OTA zerbitzuak. Kontua da, tiket oso gutxi ikusi ditugula autoen barruan.
Txartelak eskuratzeko
Alde Zaharreko bizilagunentzat ez da txartel berezirik egongo. Hala eta guztiz, 90 minutu baino denbora luzeagoan aparkatzeko eskubidea ematen duen txartela eskuratu ahal izango da Udalean. Alkatetzan egin behar dira eskabide guztiak.
Zamalanak
Zamalanetarako gunea San Frantzisko iturriaren goialdean kokatu dute, oso erraz antzemateko moduan dago lurrean margoturik dauden marra nahaspilari esker.
Zamalanetarako ordutegia
Lanegunetan: 08:00 – 13:00 / 15:00 – 18:00
Larunbatetan: 08:00 – 13:00
Aparkaldi mugatua: 18:30 – 20:00
 Plaza Txikia lehen |
 Plaza Txikia orain |
|
zailagoa xx 2007-04-23 20:16:12 lehen zaila bazan herrixan aparkatzia, oin inposible! Plaza Txiki ingturua edi hutsik egon da gaur eta San roke, trenbide inguru hori a tope. Sigman ere askotan ez da lekurik egoten. Mision inposible! | OTA debalde? Parking-soon 2007-04-23 22:32:20 Ez dot entenditzen... OTA ipini debe, eta debaldekua da? Baiņa txartela atara egin bihar da, ezta? Orduan, autua aparkau, txartela debalde atara makiņan, txartela kotxian ipini eta ospa ordu eta erdirako? Eta tiketik ez dakan kotxiari zer egingo diue, multia ipini? | debalde? sousa 2007-04-24 01:25:42 Hemen debalde ez dao ezer, udalak aparkamentuak erostera bultzatu nahi gaitu edo zer? | noiz arte debalde? ni neu 2007-04-24 09:53:52 noiz arte iraungo du honek debalde? seguru laster ordaintzera behartuko gaituztela. Makina hoiek amortizatu beharko dituzte ta! | ideia ona eibartarra 2007-04-24 12:02:59 Neri ideia ona iruditzen jata duan jarraitzen daben bittartian. Herriaren bihotzian aparkalekuak rotatorioak izan bihar dira, eta ez kotxia bertan bi hillabeterako geldi uzteko. Mugimendu komertziala sustatzeko ona da, Eibarren be hobe leukie hori jartzia. | Ideia ona, batzuentzat Ander 2007-04-24 13:05:56 Gai behixenetan bezela, bi alderdi daude. Seguru errotazio horrek komertziueri on eingo dietela, baina herrixan parte horretan bizi dan jendiak nun laga bihar du kotxia? Basarten? Sigman? Agi dauana danontzako leku nahikorik ez dauala da eta, daozen lekuak banatzen baino, hobe genduke aparkaleku berrixak eitxen hasi. | eta daudenak aprobetxau Amaia 2007-04-24 13:07:55 Zein zentzu dauka kultur etxe ingurura sartu ezin izatiak? Lehen, nahasita bada ere, hogei bat kotxe sartzen zian han eta, oin, ez dakit zergatik, dana itxi dabe. Inork badaki zertarako? | Hobeto Ali 2007-04-25 08:08:10 Ba neretzat oin kultur-etxe ingurua primeran dao: dana oinezkuentzat. Ba zan ordua. Eta plaza txikiko OTAri dagokixonian ere, aizu ba atzo plaza mordoska zauden libre. Inoiz baino gehixao. Nere ustez hoberako izan da. | peatonalizatu Ala 2007-04-25 09:01:22 Herria kotxerik gabe ikustea izango litzateke onena, baina hori ez da konpontzen erditikan bat batean kenduaz. Kotxeak hor daude, denak ezin aparkatuta, eta jendea haserre, esaterako, San Roken, hara joan direlako kotxe piloa. Peatonalizatu baino lehenago baldintzak jarri behar direla uste dut, esaterako, azpiko parkiņak,ea. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |