Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow 'Lojantzi' eskubaloi taldea igoera lortzetik gol bakar batzutara geratu da
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

'Lojantzi' eskubaloi taldea igoera lortzetik gol bakar batzutara geratu da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-04-23 09:51
Klik haundi ikusteko
Senior nesken Lojantzi eskubaloi taldeak ezin izan du Espainiako Lehenengo mailara igo asteburu honetan Barañainen jokatu den Igoera Fasean. Sartutako eta jasotako gol kopuruen diferentziak erabaki du igoera lortu duen taldea: Lagunak talde nafarra.
 
 
 
Jokatutako 3 partidetatik 2 irabazi zituzten elgoibartarrek, alabaina, Lagunak talde nafarraren aurka galdu zuten estreinako partida erabakigarria izan zen. Nafarrek, nolanahi ere, sartutako eta jasotako gol diferentziagatik lortu zuten igoera.

Lojantziren partidetako emaitzak:
Lagunak (Nafarroa) 24 – Lojantzi 22
Lojantzi 23 – Siero (Asturias) 18
Chapela (Galizia) 23 – Lojantzi 24

Azken fase orekatua eta emozioz betea
Hiru taldek (Lagunak, Lojantzi eta Chapela) bina partida irabazi dituzte Barañainen (Nafarroa) jokatutako Igoera Fasea estuan. Azkenean, etxekoek, Lagunak taldeko jokalariek lortu zuten igoera. Izerdi franko bota ondoren, ordea. Talde guztiak indarrez parean iritsi ziren Igoera Fasera eta berdintasun eta emozio handiko partidak ikusi ahal izan dira. Sanlo Klubetik adierazi digutenez, “etxeko taldearen aurka galdutako lehen partidan egon zen gakoa ” behin atzera begiratuz gero, “irabazteko moduko partida” izan zela uste dute, baina "urduritasunak tarteko", 2 goleko aldeagatik galdu zuten. Sieroko asturiarrei irabazi ondoren Chapela talde galiziarrari 3 goleko aldeaz irabazi behar zion, nahita nahiez, Lojantzik igotzeko aukerak bizirik mantendu nahi bazituen. Gol bakarreko aldeaz, ozta-ozta, irabazi zieten, ordea, galiziarrei. Bigarren urtez jarraian igoera lortu gabe geratu da Lojantzi.

Nafarrak txapeldun
Igoera, hortaz, bi talderen (Lagunak eta Chapela) arteko lehia bilakatu zen. Nafarrek Sieroren aurka jokatzen zuten azken partida eta 6 goleko aldeaz irabaztera derrigortuta zeuden galiziarrei txapela eskuetatik kentzeko. Azken segundoan sartu zuten horrenbeste desio eta behar zuten gola. Partida 36 eta 30 amaitu zenean hasi ziren nafarren ospakizunak eta demaseko poza.
 
Mutilen txanda datorren asteburuan
Klik haundi ikusteko
Euskadiko txapeldun geratu ondorengo poza
Tecnifuelle senior mutilen taldeak bi aste barru (maiatzak 4-5-6) edukiko du neskek lortu ezin izan dutena lortzeko aukera. Senior mailako Igoera Fasea Colindresen (Kantabria) jokatuko baita. Sanlo EKT saiatu zen igoera fasea Elgoibarren antolatzeko gestioak egiteaz, baina Espainiako Eskubaloi Federazioak Kantabriara eraman du txapelketa.
 
 
 
Elgoibartarren aurkariak:
* Colindres (Kantabriako txapeldunak)
* Seis Do Nadal (Galiziako txapeldunordeak)
* Casalancio (Errioxako txapeldunak)
* Tecnifuelle (Euskadiko Txapeldunak)
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

meritua!
Zurito. 2007-04-23 13:02:18
Aupa Liza eta bere neskak!!
Aupa Neskak!!
Zalia 2007-04-23 14:34:32
Ez da makala izan ein dozuen lana, ba! Pena izan da aurten ere lortu ez izana, baina lasai! hurrengo urtian lortuko dozuela! 
 
Elgoibarren zain izan gaituzue asko ta asko partiduak irabazi o galtzen zenitxuzten jakiteko. Lortu ez dezuen (degun) arren ez da gauza erreza bigarren urtez jarraian "txapelketa" hau jokatzia eta parte hortatik ZORIONAK ematia baino eztezue merezi. 
 
Elgoibarko eskubaloia sasoian daola ikusten da, lagunarteko giruan eskubaloiaz gozatzeko aukera paregabia ematen duan kluba da eta hori emaitzetan ikusten dala uste dot: senior neska zein mutilen taldea igoera fasea jokatzen, infantil nesken taldeak jokatzen ari diren txapelketetako lehen postuan sailkatu dira, klubeko talde ezberdinetan ari diren jokalarien presentzia euskal selekzioetan... 
 
Zorionak entrenatzaile eta laguntzaile guztie. Jarrai dezagun Elgoibarren eskubaloia bultzatzen, entzun dadila elgoibartarron oihartzuna estatu guztian!!!!! 
 
AUPA ELGOIBARKO SANLO E.K.T. 
 
Ez al dezue uste kriston lana itxen ai diala??
ZORIONAK ETA SUERTE BESTIEI!!
Lorea 2007-04-23 16:23:27
ZORIONAK bene-benetan. Kriston tenporadia in dezue berriz ere, urtetik urtera mantentzen dezue maila berdiņa, eta hori zaila da benetan! 2 urte jarraian 1mailara igotzeko aukeria ez du edozeiņek eukitzen!! aber 3garrenian lortzen degun! eta ala ere, azkenengo partidurarte borrokan jarritxu dezue!! zorionak BENE-BENETAN!! 
 
Orain Senior mutilei tokatzen zaile fasia jolastia Colindres-en! seguru zuek ere maila ona erakutziko dezuela!! 
 
Eta Infantil neskei (OLALSA ETA ATERPE), ba suerte haundixa opa diet beraien semifinal (maiatzak 5)eta finaletan(maiatzak 12)!! (aber gu ere kanpora irtetzen geran!! e neskak!!)(espero det baietz!!) Animo azken tramua bakarrikan falta da ta!! 
 
gauzak ondo itxen dianian eta giro ona dauanian irtetzen diaz aurtengo moduko emaitzak! ZORIONAK ETA BERDIN JARRAI DEZAGULA hurrengo urtietan!!
Zorionak!!!!
Santzongua 2007-04-23 18:08:07
Zorionak neska talde honi,ta bereziki Igor Lizarralderi urte guzti hauetan egiten ari den lanagatik.A ze kurrikuluma osatzen ari den "gazte" hau entrenatzaile bezela,benetan txalogarria. 
 
AUPA ELGOIBAR TA AUPA LIZA!!!segi aurrera!!! 
 
JO TA KE!!!
aupa lojantzi
gaztia 2007-04-23 19:35:33
Aurten ixa-ixa , baina datorren urtian seguro baietz .
merezitakua
jokalarixa 2007-04-28 15:24:47
merezi izan zuan Baraņain aldera urreratziak. 
 
zorionak Igor Ariane ta konpaņiari bene benetan. ia guk suerte gehitxuo dakagun. 
 
aupa sanlo
ZORIONAK NESKEI ETA....
zaletu 1 2007-05-04 14:49:31
Japa mutilak!!Atzaldian hor izango nauzue topera animatzen!! Errioxarrei egurra!!
Tecnifuelle Igo da!!!
Zaletu 2 2007-05-06 21:58:52
Zorionak taldeari!! 
Zorionak Colindresera gerturatu garen guztioi!  
Tecnifuelle txapeldun!!
Elgoibarren harrera bikain izan zuten!!
Mauxitxa Txaranga 2007-05-06 23:53:45
Zorionak bene-benetan Tecnifuelle senior mailako Elgoibarko eskubaloi jokalariei. Liga aparta egiteaz gain, igoera fasean ere oso ondo ibili zarete eta gainera igoera lortu duzue. Zorionak jokalari eta ekipoko guztieri eta nola ez, talde honen atzetik mugitu diren zaletu, guraso edota lagun guztieri. ZORIONAK!!! 
 
Baita ere, aipatzekoa da gaur zenbat jende egon den plaza handian talde osoaren zai. Oso harrera ona izan dute eta txarangak ez du hutsik egin, espero zen bezala. Besterik gabe, disfrutatu ezazue lorpen hau eta animo!! 
 
Agur bat.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari