Hatz-markak irakurtzen dituen sistema berritzailea jarriko du Udal
Kirol Patronatuak, Olaizaga Kiroldegiko erdiko kantxara azkarrago sartu
ahal izateko.
Hatz markak grabatu behar dira aurrez
Sartzeko sistema berria, hatz marken bidezkoa, erabili ahal izateko, aldez aurretik, euren hatz-markak grabatu beharko dituzte erabiltzaileek. Hortik aurrera, erdiko kantxara sartu ahal izateko, nahikoa izango da atzamarra tornuko irakurgailuaren gainean jartzearekin.
“Sistema berria, eta orain arte, kantxara sartu eta bertatik irteteko erabiltzen den txartel bidezko sistema osagarriak izango dira; eta ondorioz, biak erabili ahal izango dira” adierazi du Ramon Mujika, Kirol Patronatuko zuzendariak. “Txartela ahazten dutenentzat edo presaka dabiltzanentzat, klubetako jokalari eta horrelakoentzat, aproposa izan daiteke hatz marka bidezko sistema hau”.
Maiatza erdirako martxan
Patronatuko zuzendariak aurreratu digunez, “maiatzaren erdialderako” sistema berria martxan izatea espero dute. Inguruko herrietako kiroldegietan: Bergara, Arrasate, Oñate, Zarautz... sistema hau jadanik jarrita dutela ere azaldu digu Mujikak.
◊ OHARRAK:
• Igerilekua itxita zapatu honetan
Datorren zapatuan (apirilak 21) Igeriketa Eguna egingo dela-eta, igerilekua erabiltzaileentzako itxita egongo da goizean. Igeriketa Eguna goizeko 9:30ean hasiko da.
• Adina eta ordutegia:
* 6 eta 9 urte bitartean (10:30ean)
* 10 eta 14 urte bitartean (9:30ean)
Ikusi ahal izateko 1go solairuan dagoen gimnasioko leihoetatik edo igeriketa tokitik (txankletak behar dira) jarraitu daitezke probak.
• Emakumezkoen saunak berrituko dituzte
Bestalde, gizonezkoen saunekin egin zuten moduan, emakumezkoen saunak berritzen hasi da Kirol Patronatua. Obrak irauten duten bitartean emakumeek gizonen saunak erabili ahal izango dituzte.
|
Aia ama... Mai 2007-04-19 16:45:33 faltza zana, orain modernidade hauekin!!Hobe izango zan kiroldegi berri bat jartzea eta ez tontakeri hauek egitea.... | Ondo ikusten dot Ander 2007-04-19 16:57:15 Ba nik ondo ikusten dot. Txarteltxuakin aurrera ta atzera ibili bihar hori peņazo bat da eta bestalde, txartelik gabeko inork ezingo du gainontzekuok ordaindutako ekipamendurik erabili. Hori bai, kiroldegixa ziharo zaharkituta eta txiki aspaldi geratu jakun. Badakit ez dala ez erretza eta ez merkia izango berrixa eitxia, baina badao biharra . | kiroldegi berria kiroldegi berria 2007-04-20 12:11:19 horrelako modernidadeak sartu biarrian, ez alda hobeto kiroldegi berria eraikitzea, bere gastuekin batera, etorizunera begira inbertsio bat izango baita. ala ez? gainera aldagelak egoera desegokian daude, eta askotan zer pentsatu ematen du bertara sartzean. ala ez? etorkizunera begiratu, orain hobekuntzak egiten ihardun beharrean gero naitaez kiroldegi berria eraiki beharko dugu eta. zer iruditzen? | Ados aurrekoarekin Mikel 2007-04-20 14:21:39 guztiz nago aurrekoak esandakoarekin.Modernidade gutxiago egin dezatela eta kiroldegi berri bat egin dezatela behingoz!!!! | Eta bitxartian? Ander 2007-04-20 14:36:52 Argi dao kiroldegi berrixa eitxia dana onena, baina holakuak ez dia egun batetik bestera eitxen eta, bitxartian, ez al da komeni dauana hobetzia? Hori bai, kiroldegi berrixa ikuspuntuan eukita. | Kiroldegi berrixa! Elgoibartar bat 2007-04-22 21:13:43 Ez dia egun batetik bestera ingo baina kriston beharra dauala egixa da.kiroldegi berrixaz aparte aparkamento ganorazko bat itxeko ere.kotxiakin jun eta beste puntan aparkau biar dezu. Aber espabilatzen gean! | noraino helduko geraŋ falta zana 2007-04-22 21:26:38 kiroldegixa berriztu biarrian gauza hauek jartzen dirua botatzia... lotsagarrixa iruditzen zait, gure herrixak ez ditxu biar halako modernizaziorik gauzak hobetzia baizik: aparkamentu gehio, parkiak(berdeguneak).... | kiroldegixa ni neu 2007-04-23 10:32:06 Neri demaseko "pijada" iruditzen jata hatz marken asunto hau. Hobe izango zan beste gauza batzutan inbertitzea. Behin baņo gehixotan aipatu dot aldageletako beruan arazoa. Bertan dutxatu eta irten aurretik izerditan zaude berriro, demaseko berua eitxen dau!! (piszinetako aldageletan batez ere). Behin baņo gehixotan aipatu dot gai hau. Ramon Mujikak ere irakurriko zuen nire kexa hau baņa sekula ez du honen inguruan azalpenik ematen! | Aurrekoari erantzunez Ramon Mugica 2007-04-23 11:18:04 Erabiltzaileeri komodidade handiagoa ematea niri ez zait bat ere pijada iruditzen. Kiroldegira sartzeko derrigorrezkoa da txartela erabiltzea eta jendeak askotan ahaztu egiten du berakin eramate. Gauzak errazteko asmoarekin pentsatu dugu aukera berri hori ematea. Hala ere txartela erabiltzen jarraitu nahi duenak orain bezala jarraitu ahal izango du. Horrela egiten ari dira kiroldegi gehienetan. Aplikazio edo sistema horrek beste abantaila batzuk ere baditu. Igerilekuko aldagelen asuntua: humedadea da (%75 baino altuagoa) jendeari bero sentsazioa ematen diona eta Igerilekuko Euskal Arautegiak horrela egiera behartzen gaitu. Hala ere, temperatura eta humedade portzentaia horretatik jeisten garenean jendea hotzez kexatzen da. Eta barkatu komentario eta galdera guztieri erantzun ezina oso noizean behin bakarrik sartzen bait naiz hemen. | Ramoni bost 2007-04-23 14:45:59 Aldagelen asuntoan arrazoia du haurrekoak. Eta hau ez da igerilekutako aldageletan bakarrik gertatzen. Sauna pareko aldageletan ere berdiņa gertatzen da. Dutxatu eta jantzi orduko berriz ere izerditan zaude. Ez da normala tenperatura hori! Aurreko batean igerilekuko aldageletara sartu nintzen aldatzera ondoren korrika egitera irtetzeko asmoz. Zegoen beroa ikusita kantxetako aldageletara joan behar izan nuen aldatzera. Sauna bat zirudien!Kantxako aldageletako tenperatura hobeto dago, baņa jende pixkat biltzen denean ere(eskubaloi, futbito...taldeak)beroa jasaneziņa egiten da. 20-22štan egon beharko lirateke aldagelak. Gai hau konpontzeko zerbait egin beharko zenuke Ramon. | Ondo dago sistema berria Pijo bat 2007-04-23 15:57:50 Pijadak esaten dozue.... Ba neri beste "pijada" bat iruditzen zait "eske izardituta ateratzen gera kiroldegitik" protestaka ibiltzea; "26 gradutik 22 gradura bajatu behar da" eskean ibiltziak ere, pijoena dirudi. Jendiak sortzen dau berotasun hori, eta ez da erraza eskatzen ari zerana lortzia. Elgoibarko tabernetan ere kriston berotasuna egoten da, baina gustora egoten gera danok barruan... Neri arazo bat soluzionatuko die, txartela askotan ahazten zitzaidan-eta. Orain arazorik gabe sartuko gera danok, trabarik gabe, txartela ateratzen eta sartzen ibili gabe. Beraz, aurrera guaz eta sistema berrixa onerako da. Punto pelota. Batek ez dau bestia kentzen. Nik beste kezka bat dakat: eskalatzen ibiltzen geranok askotan atzaparretako markak matxakauta eukitzen doguz... Ondo kaptauko dau makiņiak? Hori eitxen badau, ez da makala! | bost Aurrekoari 2007-04-23 16:32:02 Aurrekoari erantzunez: Bat, elgoibarko tabernetan kriston berotasuna dauanian ni enaiz gustora egoten. Kiroldegiko aldageletan dutxatu ta gero izerditan nagoenean gustora ez nagoen bezela. Bi, eskalatzen asko ibiltzen zarenez, gehinetan kantxako aldageletan aldatu eta dutxatuko zera,hau da tenperatura onena duen aldagelan. Hiru, zuri hatz marken sistemak arazo bat konponduko dizun bezela, nere beroaren arazoa konpontzea eskatzen dut nik ere. Lau, txartela kiroldegira eramaten duzun motxilan sartu erabili eta gero eta horrela ez zaizu ahaztuko (zaila e?). Bost, nire kexak ez gaizki hartu mesedez Ramon. Azken fiņean kexa bat opari bat baita. Zure zerbitzua hobetzeko aukera ematen dizulako . Txarrago da kexatzen ez dena, baņa bezero izateari usten diona. | Mintxetan? erabiltzailea 2007-04-23 16:32:46 Epa! neri ere hatzaparrana ondo iruditzen jata. Mintxetako igerilekuetan jartzeko asmorik ba al dago? neri hara juten naizenian bai ahazten jatala, askotan toailia bakarrik hartzen dot, motxilarik gabe juten naiz, eta klaro... behin apuntau ninduten eta sartzen laga ziaten, baina berriz pasau ezkero ez ziatela sartzen utziko esan ziaten. Arazo bat konponduko litzake hatzaparran asunto honekin. | Pistinetan ere ipini Ander 2007-04-24 13:13:24 Egixa esateko nik ez dot kiroldegixa gehixegi erabiltzen, baina Mintxetara sarri juten naiz eta igerilekuetara traste gutxikin jutia nahixao dot (badaezpada ere). Baņadore askok ez dabe poltsikorik eukitzen eta txartela eruateko motxilia eruatia absurdua da (eta karteria bakarrik eruanez gero, baņatzerakuan toaila ganian lagatzia peligrosua da oso). Ba al dao asmorik han ere ipintzeko? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |