Margo lan batekin apaindu du Udalak Bernardo Ezenarro eta Trenbide
kaleetatik San Roke auzora igotzeko errepidea eraikitzearen ondorioz
sortutako horma. Udazkeneko kolore-tonuak nagusi diren basoa irudikatu
du Tht-Design, Getxoko bi gaztek (argazkian) sortu berri duten enpresak.
Bi astetan amaitu dute
Margolanaren egileek adierazi digutenez, santiamen batean amaitu dute lana, “aldamioak jarri zirenetik kentzera arte bi aste bakarrik pasa dira. Denbora tarte oso laburra honelako lan batek eskatzen duenerako ”. Bi lagunen artean egin dute lan guztia eta besoak neka-neka eginda bukatu dute. “Batez ere, paretaren kontra dauden zutabeek aldamiotik lan egitea oztopatzen zigutelako eta besoak asko luzatu behar genituelako”.
Baso bat udazkenean
Murala margotzen hasi aurretik udalari proposamen edo irudi batzuk aurkeztu zizkiotela azaldu digute bi gazteek eta bi aldeen artean aukeratu zuten tokirako aproposena iruditu zitzaiena.
700.000 brotxakada eta 50 litro pintura
Datu bitxi baten berri ere eman digute. Margolana amaitzeko 700.000 brotxakada! eman behar izan dituztela kalkuluak atera baitituzte. Izan ere, udazkenaren tonalitate guztiak lortzeko zuhaitzen hostoak banan-banan margotzea izan ei da konplikatuena. Guztira 50 litro pintura akriliko erabili dituzte.
Lekeitioko murala ere egin zuten
Duela gutxi sortu den Tht-design enpresaren lanak Erandio, Berango, Lekeitio eta orain Elgoibarren ikus daitezke, momentuz. Lekeition, Eusebio Maria de Azkue kalean dagoen muralean, sareetatik arrainak batuz ari diren emakume taldea irudikatu dute, zuri-beltzean.
|
barkatu nerea 2007-04-18 14:39:03 askotan atal honetan kexak azaltzeko besterik erabiltzen ez dela ematen du, baina oraingoan, eta horrela sentitzen dudalako, esan beharra daukat ez zaidala batere gustatzen nola gelditu den orma hau. askoz politagoa egongo litzateke harri hutsean edota kolore diskretu batez (gris argiz) margotu izan balitz. honekin ez dut bi mutil hauek tatxatu nahi, izan ere lana oso ona iruditzen zait, baina ez litzateke orma horretan egin beharko, beste leku batean baizik. | !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1 zozo beltz 2007-04-18 14:41:29 Neri ez jata bat ere guztau zelan geratu dan, bukatu barik alde in dabela uste naban, azerratu balira moduan edo. Baina guztau edo ez guztau, nik uste dot kaleetako muralak kaleko gendiak in bihar ditxula ta ez kapotik datozen "profeionalek". Gainera "beren zera hori" itxeko, bertan zeuden landare eder danak kendu dituzte, ta azpimarratu nahi det landare hauek ez zitsun inongo empresak ez udaletxek landau, bertako bizilagunen batek jarritakuak zian. Zoriondu nahi det landareak jarri zitxun bizilagun anonimo hori ta belarritik tira harek kendu ditxunari (berriz landatuko balitu obe). | ez da zatarra gaztia 2007-04-18 16:25:14 neri ez zait hain zatarra iruditzen,baina egixa da beste tokiren batian ein zeikela . Ematen dau elgoibarren arbolak eta belarra hormetan bakarrik ikusi daittezkela, ze kalian ez dao berdegunerik | edarra Ander 2007-04-18 21:00:19 oin arte txoko iluna zan parke bat alaitzeko balio dabala uste dot. Kolore argixak eta gai neutral batekin (natura) lan edarra in dabe. Beste lekuetan margotzeko nunbaitxetik hasi bihar da ta horretarko aukera ona da. Elgoibarren artista asko daude lan hori itxeko. Jaixetako kartelekin itxen daben konkurso moduko bat ondo egongo litzateke! | egoki mp 2007-04-19 09:39:26 hauen lana, bikaina iruditu jata. Ez naiz artean iaioa, baina baina irudi atsegina eta teknika aldetik bikaina. (Elgoibarko artistek egin zezaketela,? ...agian. Ia hurrengoan. Eta San Roke kaleko LORATEGI JAPONIARRAri buruzko komentariori? | ano ano 2007-04-19 10:32:05 bueno... | zoragarria anoni 2007-04-19 10:34:21 oso polita geratu da.kalea alaitzen du. | e d 2007-04-19 18:27:06 ai amaaa bñ, ez zakagun nahikua kinkoneko ikaruakin eta batez ere... KARAKOLAKIN?? enee |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |