Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Javier Nuñez, PPko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2007ko Inauteriak

Gida komertziala

Javier Nuñez, PPko zerrenda-burua Udal Hauteskundeetarako PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-04-18 08:36
Klik haundi ikusteko
Azken ordua: Arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean eman duten prentsaurrekoan aurkeztu du Alderdi Popularrak Javier Nuñez, Udal Hauteskundeetan Elgoibarko Udalerako alkategaia. Regina Otaola, Gipuzkoako PPko bozeramaileak eta Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak lagundu du Nuñez bere aurkezpenean (argazkian). 
 
 
 
Javier Nuñez Alvarez eibartarra izango da Alderdi Popularrak (PP) maiatzaren 27ko Foru eta Udal Hauteskundeetara Elgoibarren aurkeztuko duen zerrenda-burua. Azken 8 urteetan (2 legegintzaldi) Soraluzeko Udalean zinegotzia izan da Javier Nuñez.

Elgoibar ezagutzen duen eibartarra

Klik haundi ikusteko
Eibartarra izan arren Elgoibar ondo ezagutzen duela eta gure herriarekin lotura estua duela azaldu du PPko hautagaiak. “Beste gazte asko moduan gaztetan sarritan etorri izan naiz Elgoibarrera. Familiakideak ere baditut bertan eta Elgoibarko enpresetan lanean aritutakoa naiz. Honez gain, La Salle ikastetxeko ikasleen entrenatzaile moduan ibilia naiz eta maiz etorri naiz Elgoibarrera bertako taldeen aurka jokatzera”.

 


Kasu hauetan ohikoak diren ilusioa eta lanerako gogoaz aparte, elgoibartarrentzako lan egiteko gogoarekin datorrela aurreratu zuen Nuñezek. Lanerako hiru ardatz nagusi aipatu zituen popularrak.
1-    Udala eta herritarren arteko erlazioa: Udala herritarrena da eta hauengandik gertuago behar du egon, eskurago. Hau dela-eta Udalaren webgunea tresna erabilgarriagoa izan daitekeela uste eta proposatzen dugu. Alegia, herritarren iritzi, kezka eta iradokizunak jasotzeko erreminta egokia izan daitekeela.

2-    Politika Soziala: etxebizitza, emakumeak eta batez ere zaharrengan daude lehentasunak. Ildo honetatik Zaharren Egoitza txikia geratu da eta berria beharrezkoa da. Proiektu errealak aurkeztuko ditugu Udalean, egin daitezkeenak. Hortaz, Udal Gobernuak ez du aurrera ez ateratzeko aitzakiarik izango.

3-    Bizikidetza eta askatasun gunea: Jendeak bere ideiak lasai eta beldurrik gabe adierazi ahal izateko markoa sortu nahi dugu, non guztiontzako askatasuna edukitzea izango den helburu nagusia. Jendea PPra beldurrik gabe hurbiltzeko deia ere luzatu nahi dugu.

 

PPren alkategaia 

Javier Nuñez Soraluzeko udaletxeko balkoian

 

•    Izena: Javier Nuñez Alvarez.
•    Adina: 34 urte.
•    Egoera zibila: ezkongabea.
•    Ikasketak: administraritza.

 

 

 

 

  

Elgoibarko Hauteskunde DATUAK (2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)

 

Klik haundi ikusteko
* EAJ-EA: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi

* Einbiou: 954 boto (%14) 
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

pp=faxistak
pp = faxistak 2007-04-18 10:48:00
Kanpotik etorri eta gainera agintzera, eta zer egin behar dugun esatera! frankistak kanpora!!! 
 
EUSKAL HERRIA AURRERA! 
GORA BATASUNA! 
GORA GU TA GUTARRAK! 
 
PP FAXISTA!! 
 
PP FAXISTA!
FRANKISTAK KANPORA
FRANKISTAK KANPORA 2007-04-18 10:49:53
Ez ditugu nahi frankistak elgoibarren, eta oraingoan beste bat! lehen pistola atera zuen PPko zinegotzi batek elgoibarren, oraingoan ze izango da? alde hemendik faxistak!!
ezagutzen dut
ni 2007-04-18 10:59:49
zoritxarrez gizon hau ezagutzeko aukera izan nuen eta esan beharra daukat "inpresentable" hutsa dela.
elgoibartarra
elgoibartarra 2007-04-18 12:04:12
Faxistak kanpora!
laaaaasai
urzainki 2007-04-18 12:20:57
Garrantzia duena ez da PPko zerranda burua egotea, PPk bi zinegotzi lortu zituela baizik.  
Eta horrelako jarrerak, euren biktimismoa eta polarizazio nahia indartzen du 
... bi zinegotzi horrek hiru bihurtzea nahi ala?
...
elgoibartarra 2007-04-18 13:23:59
Hemen idatzi diren komentario hauek ez al dira kentzeko modukoak? Zer gertatzen da elgoibarren.neteko arduradunek beraiei interesatzen zaizkion komentarioak bakarrik kentzen dituztela?
erokeri eroa
Gica Craioveanu 2007-04-18 14:18:53
Tipo hau ez da "los hombres de Paco" telesailean aritzen? 
Lasai, Markinan errumaniar bat dijoa EAJ-ko zerrendetan...nork esango luke.
Pp eta euskara.
Euskaltzaina 2007-04-18 14:28:48
Pp-k duen web orrialdean euskaraz klikatuz gero, gaztelaniera da nagusi.
PP
gaztia 2007-04-18 16:28:10
zuek lasai, hauek dakaten diskursuakin euskal herrixan ez dia urrutira ailegauko. Ez erori beraien tranpan, beraiek iseka egitea nahi dute, biktimen papela egiteko. 
 
HAla ere, ez nago ados diozueenean ez dugula nahi PPkorik elgoibarren. GUk ez dugu nahiko baina beste batzuk bai, haiek batasunakorik nahi ez duten moduan
gaztiarentzat
ez hain gaztia 2007-04-18 17:40:39
arrazoi duzu, ez dugula nahi pp-korik elgoibarren?...denok dakigun moduan 2 zinegotzi dute. Elgoibarko batzuk behintzat pp-koak dira. 
 
nik...jonpe alkate...
gica craioveanu
ay gica 2007-04-18 17:49:32
ez markinan bakarrik gica, zu ere getafen: 
 
El ex futbolista profesional rumano Gica Craioveanu será el número 2 de la candidatura del Partido Popular de Getafe que concurrirá a las próximas elecciones municipales, informaron hoy a Efe fuentes del PP local. El candidato a la alcaldía y portavoz del PP en Getafe, José Luis Moreno, confirmó a Efe "su inclusión en la lista en un puesto destacado, y casi seguro será el número 2". Craioveanu será el responsable del área deportiva del PP local.  
17-04-2007
pp
Moderatzailea 2007-04-20 12:18:30
Komentario honetan izenaren erabilpen desegokia egin da. Kaltetuak mezua ezabatzeko eskatu digu eta zuzena begitandu zaigu.
PP aurrera
Moderatzailea 2007-04-20 12:20:07
Komentario honetan izenaren erabilpen desegokia egin da. Kaltetuak mezua ezabatzeko eskatu digu eta zuzena begitandu zaigu.
Sinadurak
elgoibarren.net (moderatzailea 2007-04-19 10:51:29
Albiste honen komentarioetako batean, Nestor Fuentek sinatutako komentario bat ageri da “PP aurrera” izenburua daramana. Nestor Fuente gurekin harremanetan jarri da eta berak ez duela komentario hori inondik inora bidali ziurtatu digu. Beste pertsona baten izen eta abizenekin sinatzea, haren nortasuna ordezkatuz, onartezina iruditzen zaigu. Horrelakoak errepikatzen badira, hausnarketa egin beharko dugu eta neurriak hartzera behartuko gaituzue. Horrelakorik ez egiteko eskatu nahi dizuegu, guztion mesederako.  
Moderatzailea.
Moderatzaileari
Itxaso 2007-04-19 11:23:04
Horrelakorik ez gertatzeko, pentsatu duzue jendeari erregistratzea eskatzea? Foro askotan egiten da, ez du ahalegin berezirik eskatzen eta holakoak ekidin daitezke... uste dut. 
Bestaldetik, mezuetako bat erderaz dago, zazpi hitz kenduta. Ez dozu uste kopiatutako testu hori euskaratzea hobe izango zela?
itxasori
ay gica 2007-04-19 12:15:13
moderatzaileari edo niri eskatzen didazu itzulpena egitea? egia esateko arrazoia duzu, baina gauzak korrika egitearen ondorio bat besterik ez da 
albistea euskeratzea ummm,  
ba hor daukazu itxaso lan polita zuretzat, muxuak
Moderatzailerari
PAKITO 2007-04-19 12:19:07
Oraintxe bertan ikusten ari naiz aurretik idatzitakoa eta arritu egin nau hainbat irain ikusteak. 
Zeren zain zaude idatzi horiek kentzeko? 
Faxista mota desberdin asko daude.....alegia, Frankistak, Mussolinistak, "Hitleristak".... E.T.A.ristak, Bokassaristak e.a. 
ondo izan
Moderatzailerari
PAKITO 2007-04-19 12:19:55
Oraintxe bertan ikusten ari naiz aurretik idatzitakoa eta arritu egin nau hainbat irain ikusteak. 
Zeren zain zaude idatzi horiek kentzeko? 
Faxista mota desberdin asko daude.....alegia, Frankistak, Mussolinistak, "Hitleristak".... E.T.A.ristak, Bokassaristak e.a. 
ondo izan
beste baten izena
elgoibartar 2007-04-19 12:37:51
beste baten izenarekin norberan ideiak idazteak erakusten digu anonimo horrek duen lotsa gutxi eta koldarkeria.
Hau da elgoibarrenen.net-en neutraltasun
Neu 2007-04-19 12:38:11
Lehenengo komentarixuetan agertzen dianak ez dia irainak ala? Ala batzuek baimena daukate nahi dabena idatzi eta eta foro hontako lehen bi araueri kasorik ez eitxeko? 
 
Webgune honen zuzendarixari plumerua ikusten jako? 
 
Kendu komentarixuok ala, mesedez, azaldu lagatzian zergatixa.
zentsura
bat 2007-04-19 12:47:03
Aurrekoekin ados nago erabat. Ezker Abertzalekoi faxista deitu zitzaienean berehala kendu ziren mezu haiek, baina PPkoei esaten bazaie ez da ezer gertatzen. Webgune honek usain txarra dauka, moderatzaileari plumerua ikusten jako. Nun geratzen da medioen objektibotasuna? Badakigu ziharo neutrala izatia ezinezkua dala, baina...
Plumero
plumerito plumerito 2007-04-19 12:52:25
Ze plumero eta ze letxe! Moderatzaileak lana ahalik eta hoberen egiten saiatzen direnaren inguruko dudarik ez daukat. Ezabatu behar direla? Beraiek ikusiko dute. 
 
Halere, PP-koei faxista deitzea muturreko ezkertiarrei komunista deitzea bezain iraingarria da, hau da, ez da batere irangarria, ez baitute oraindik Frankismoa kondenatu. 
 
PP-koentzat, nik uste, iraingarriagoa dela komunista deitzea faxista baino, baina bueno...
Bat-i
Mai 2007-04-19 13:01:17
"Ezker abertzalekoei faxista deitu zitzainenean berehala kendu ziren mezu haiek" diozu, Bat. Seguru al zaude hau horrela izan zela? Zuk diozuna egia bada, bat egiten dut zure kexarekin, baina nik ez daukat horrelakorik gogoan.
Ay gica-ri
Itxaso 2007-04-19 13:12:58
Zure galderari erantzunez, nire ustez zeuk itzuli beharko zenuke, zeuk erabaki dozulako testu hori sartzea. Ez dut uste moderatzailearen lana testuak erderatik euskarara itzultzea denik. Eta nirea ere ez :)
Mai-ri
Pakito 2007-04-19 13:38:31
Arrazoi oso duzu Mai. Aldizkari honen erredakzio bulegoa, alderdi baten Mahi Nazionalaren bulegoa ematen du. 
 
Ondo izan
faxista
bat 2007-04-19 15:19:22
Faxista hitzarekin asaldutako komentarioren bat kendu zan bezte albiste baten. Orainguan zergatik ez? hori da nire galdera. Igual ez zan ezker abertzalian kontra izango baina hori nakan buruan. Gaizki esan badot barkau. Eta moderatzailiak por supuesto ahalik eta hobetuen eingo dabala lan, baina horrek ez du esan nahi ondo ein dabanik. Danok sartzen dogu hankia noizbait, ala?
hankasartzeak
jaungoikoa 2007-04-19 15:23:33
Ni perfektua naiz eta ez dot hankia inoiz sartu. Ja, ja... baina gainotzekuak hankia sartzia normala da, ni bakarrik libratzen naiz. Jaun txit agurgarria...
araudia
ni 2007-04-19 15:30:57
Auraudixa irakurritxa nik ere uste dot pare bat komentarico kentzeko modukuak diala. Zeba ez diazen kendu moderatzailiek jakingo dabe, eukiko debe arrazoiren bat. Hori bai, neri ere gustauko jatan arrazoia jakitzia, asko eskatzeik ez bada, behintzat.  
Jaungoiko zuk ez dozula inoiz hankia sartu? hasiko bagina elizatik tiraka urtengo zan hanksartzen bat, je, je..
Faxista gehiegi mundu honetan...
Bat 2007-04-19 15:43:41
Ni naiz aurrekoan ezker abertzalekoei (ez denei, noski) faxista deitu ziena eta arrazoiarekin. PP-ri ere Frankismoa edo edozein ikuspuntu antidemokratiko totalitario aldarrikatzen jarraitzen badu berdina deituko nieke, naiz eta orain arte ez dudan hori ezker abertzalearekin bezain argi ikusi. Batzutan bai, espainiako nazioari buruz etabar aritzen direnean estremismo irrazionalistengana hurbiltzen dira. Eta baita ere badakigu jarraitzaile bezela "Torrente" asko dituztela hor zehar... Baina instituzio bezela. ez dakit... Adibidez alderdi faxista guztiak historian zehar agintera heldu eta sistema demokratikoa kendu ohi izan dute. "Ansar" han egon zen (8 urte?), eta gero elekzioak galdu eta ZP-ri agintea bueltatu zion... (nekez, eta trikimailuak eta gezurrak erabiliz baina beno...) HB-k berdina egingo luke? Nere ustez erabili dituzten metodoak kontutan hartuta, agintean geratzeko edozer gauza egiteko prest egongo liratekela argi dago. Estatuko poliziaren agintea edukita... ze beldurra! 
 
*** 
 
Faxistei erraz igartzen zaie. Nazio hitzarekin ahoa betetzen zaie, banderak eta sinboloak gehiegi maite dituzte, beraiekin ados ez daudenak arerio bezala hartzen dituzte, mehatxuak, biktimismoa, arrazismoa etabar luze bat. Eta hori edozein koloretan. Bandera espainolen inguruan edota ikurrinen inguruan pertsona mota bedinak biltzen dira. Beraien artean "fatxa" edo "terrorista" deituko dira konturatu gabe ideologi antzerakoak jarraitzen dituztela. 
 
*** 
 
Moderatzailearenari buruz, aurrekoan komentarioak zergatik desagertu zitzaizkidan inork ez zuen azaldu. "Robot" bat al dago, hitz debekatuak dituzten komentarioak automatikoki ezabatzeko? Irakurtzen bazaudete mesedez erantzun.
...
elgoibartarra 2007-04-19 16:44:04
Moderatzaileei honako hau komentatu nahi nieke: 
· Lehenik eta behin gai honetan irain ugari irakurri ahal izan ditudala (atzotik hortxe daude) eta beraiek ez dutela ezer ere egin. Lotsagabea benetan. 
· Anonimoak eta beste pertsona baten izenarekin idaztearen arazoa beraiena (moderatzaileena) da. Zuek blog honetan horrela idazteko aukera eman duzue. Beste modu asko daude baian hu aukeratu duzue eta dakizuenez interneten horrelako gauza ugari geratzen dira. Atzo jaioak al zarete?
Bat-i
Mai 2007-04-19 16:55:08
Bat, zure komentarioak, nik dakidala, ez dituzte inoiz kendu. Segi Arnaldo atxilotu zuteneko albistera, adibidez, (Politika; 2007-03-21) eta ikusiko duzu batasunari alderdi faxista deitzen diozula. Eta hor daude komentarioak; ez dituzte kendu. Gero, zeuk ondo zenion moduan, "paranoia" bat izan zenuen komentarioak desagertzen zitzaizkizulako.
Mairi
bat 2007-04-19 17:02:16
Mai, hemen "bat" bat baino gehixo gaoz. Hor goixan "bat" izenaz sinatzen duten danak ez naiz ni izan. Izenan asunto honekin arazo bat daukagu. Zein da zein?
Bat-i
Mai 2007-04-19 17:08:11
Bai, arrazoia daukazu; Mai ezizenarekin ere pare bat lagun gabiltzala uste dot. Anonimotasunaren alde nago, baina bakoitzak ezizen bat hartu beharko dogu.
Zein da zein?
Juan Lopez 2007-04-19 17:08:45
Zein da zein? (jokua moduan) 
Izenekin arazo bat daukazula "bat"? ba hasteko zergatik ez duzu zurea ematen. Hori da arazoa anonimatoak berba egiteko beste askatasun bat ematen duela, ezta?
bozkatu PP
Moderatzailea 2007-04-20 12:14:29
Komentario honetan izenaren erabilpen desegokia egin da. Kaltetuak mezua ezabatzeko eskatu digu eta zuzena begitandu zaigu.
kupoiak
Pakito Txokolatari 2007-04-19 22:15:14
kupoiak ditut salgai ugari.... nork jipoitu nau?
Hausnarketa bat.....
PAKITO 2007-04-19 22:48:41
Ez dakit noiz zortu zen BARREN aldizkaria.. Nik uste, orain dela 14 urte gutxi-gora behera. Agian gehiago. 
Arduratu naiz, aldizkariaren fundaziozko 
arauak irakurtzen eta.......lotsa ematen dizkit nola aldatu diren garai arteko "borondateak". 
BATASUNA alderdiaren megafonoa bihurtu da!! 
Badakizue, udalak, zenbat diru publikoa gastatzen duen panfleto horretan?? 
Milioi pila bat! . Baina klaro, aldizkari horren kontra dijoana, "EUSKARAREN KONTRA DOA". jojojojo. 
Ez dakit maiatzaren hauteskundearen ondoren zer gertatuko den baina, nik, "eskua" zartuko nuke aldizkari horretan. 
Badakit, nire hausnarketa tira-birak zor daitezkeela baina, nire iritzia da. 
Dagokionari galdera bat; Nork aukeratzen du BARREN aldizkariaren zuzendaria?. 
Nola ipini daiteke profil hori daukan pertsona bat? 
Eskerrak BARERN aldizkaria dohan dela, bestela........ 
ondo izan
Pakito
Txema 2007-04-19 22:52:03
ikastak Euskeraz idazten, fabore edarra egingo iokek eure buruari.
PP-ren zerrendaburua
Kurutz Castrillejo 2007-04-19 22:58:19
Javier Nuñez ez da euskalduna, Vasco-a da!!
TXEMARI
PAKITO 2007-04-19 23:00:43
fabore ez- mesede bai, edarra ez-ederra bai, eure ez-hire bai!! ikasi zuk artaburu hori!!!!!!!
Txemari
Pakito 2007-04-19 23:11:41
Agian zuk irakatziko didazu, ezta?? 
Ni, agian artaburua izango naiz baina, ZU? zer zara zu? 
ondo izan gilipolllllllllin (zu hazi zara irauntzen eh?) 
ondo izan
Itxasori
ay gica 2007-04-19 23:59:31
Itxaso maitea, ziur nago zuk askoz hobeto egingo zenuela, ni saiatu naiz: 
 
"Gica Craioveanu, futbolari profesional oia, datozen udal hauteskundeetan Getafeko herri-alderdiaren (partido popular ere itzuli behar al da?) hautagai zerrendako bigarrena izango da, gaur Eferi herri-alderdiaren :) iturri lokalak adierazi diotenez. Getafen alkatetzarako hautagai eta Herri-Alderdiaren :) bozeramailea den Jose Luis Morenok (ostras hau telebistakoa izango da????...makaaaario) Eferi baieztatu dio “ toki nabarmen baten egongo da eta ziurrenik 2.tokian”. Craioveanu Herri-Alderdi lokalaren kirol arloko arduraduna izango da." 
 
zure miresle sutsuenaren partez  
muxutxus
lotura
txesk 2007-04-20 00:08:58
pp-ko tipo honek elgoibarrekin lotura handia duela dio !!!!!!!!!!!!!!!!: 
 
1- mozkortzera etortzen zelako zapatutan? 
2- bi bidar etorri dalako entrenatzaile moduan elgoibarko ikastetxeren batera???? 
 
aurpegi makala honek...
Pakito
Txema 2007-04-20 07:40:24
oha kupiak saltzera hire motortxoan
Txemari....
Pakito 2007-04-20 08:53:24
Ez daukat motorrik, beraz ezin izango det zure mandatua bete. 
Beste gauza bat;"kupia". , hitza, ez da azaltzen hiztegian. 
Esango zenidake hitzaren esanaia? 
Ondo izan
...
elgoibartarra 2007-04-20 09:18:16
Gai honen ematen hari diren erantzuna ugari lekutik kanpo daude eta moderatzaileek ez dute ezer egiten. Ziur al zaudete Pakito moduan sinatzen duena herrian Pakito moduan ezagutzen duguna dela? Harrigarriak eta gaiztoak diren erantzun asko eman eta esan dira pertsona konkretu honen inguruan eta zerbait egin beharko litzatekeela uste dut. 
 
Bestalde, aldizkariaren partidismoa edo neutraltasun eza gero eta gehiago nabari da. Orain dela hilabete batzuk esan nuen bezela penagarria iruditzen zait. Anonimotasunetik aldentzeko eskatzen zaio jendeari baina gai honen inguruan alderdi bateko pertsonek bakarrik sinatu dezakete bere benetako izenarekin. Zer gertatuko litzateke herritar batek bere benetako izenarekin PPko zinegotzia txalotuko balu? 
 
Berriro diot: Moderatzaileek esku sartu beharko lukete hainbat erantzunetan, ez erderaz idatzita daudenetan bakarrik.
Oharra
Moderatzailea 2007-04-20 12:04:20
Azken komentarioak irakurri eta gero, web orri honen moderatzailea naizen partetik, garrantzitsua iruditu zait hainbat hausnarketa mahaiaren gainean jartzea: 
 
1.- Nik ez dut inolako mezurik ezabatu nahi. Mezuaren edukiaren eta adierazpen askatasunaren arteko etengabeko lehia horretan, bigarrenaren alde egin nahi dut: adierazpen askatasunaren alde, alegia. Nire lana gaizki egin behar badut, nahiago dut adierazpen askatasunari leku “gehiegi” eman, mezu bat ezabatu baino.  
 
2.- Mezu bat ezabatzea, azken erabakia izan behar da. Ezabatu ditugun azken bi mezuak elgoiBARREN.net-ek onartutako barne arautegia ez betetzeagatik ezabatu dira: lehenengoa, alderdi politiko baten nagusiari mafioso eta hiltzailea deitzeagatik kendu genuen; bigarren kasuan, berriz, arrazismoaren apologia hutsa egiteagatik. Horrelako mezuak ezabatu egingo ditugu aurrerantzean ere.  
 
3.- Erabat injustua iruditzen zait BARRENeko kazetari eta langileen inpartzialtasuna kolokan jartzea. Kritika asko jaso ditugu alde guztietatik, eta bitxia bada ere, batzuentzat Udalaren “morroiak” garen bitartean, beste batzuentzat Ezker Abertzalearen “bozeramaileak” gara. 
 
4.- Pertsona batzuek izen-abizen faltsuak erabili dituzte komentarioak egiteko. Hau benetan larria begitantzen zaigu. Azken bi egunotan dei telefonikoak eta bisita pertsonalak izan ditugu arazo honen gaineko kezka eta amorrua azaltzeko. Berez aurreikusita geneukan egoera hau, eta, berandu baino lehen, neurri zehatzak hartu beharko ditugu horrelakorik berriz gerta ez dadin. Lehendabizikoa, mezu faltsuak ezabatzea izango da. 
 
5.- Foro honen helburu nagusietako bat herritarron parte hartzea bultzatzea da. Eta moderatzaileak askotan parte hartu behar badu, gaizki gabiltzan seinalea da. Onena moderatzaile beharrik ez izatea izango litzateke, parte hartzaileok moderatzea foroa, baina gutxi batzuen jarrera ikusita, moderatzaileak orain arte baino parte hartze zuzenagoa eta gogorrago izan beharko du aurrerantzean, zoritxarrez.
Barkatu
Pakito 2007-04-20 12:32:01
Egunon!!! 
 
Nere atzoko komentarioak direla eta, barkameta eskatzea nahi dut. Izan ere, aspadian medikamentuak hartzen nabil eta nortasuna erabat aldatzen dit horrek hartu eta ondorengo orduetan.
moderatzaileari
Moderatzailea 2007-04-20 13:21:28
Komentario honetan izenaren erabilpen desegokia egin da. Kaltetuak mezua ezabatzeko eskatu digu eta zuzena begitandu zaigu.
Kaixo moderatzaile.
Bat 2007-04-20 12:40:00
1 eta 2. Ez didazu erantzun. Arnaldoren atxiloketaren berrian, (http://www.elgoibarren.net/content/view/285/11/) hiru bat aldiz idatzi behar izan nuen azkeneko komentario bat, ("Lau-ri erantzuna") desagertu egiten zelako, batzutan oso azkar eta beste behin albistearen orrian agertu eta gutxira. Zergatik? 
 
3. Neri ere gaixki iruditzen zait impartzialtasuna dudan jartzea daturik eman gabe. Kritikatzea ondo dago, baina datuak eman, mesedez, ze albistetan parzialtasuna erakutsi konkretatu... 
 
4 ta 5. Arazo asko badaude errejistratu egin beharko gara. Hala ere (hasieran behintzat) "fitxa polizial"-ik ez bete behar izatea eskatzen dizuet, e-maila eta listo. (Erabiltzaileak blokeatzeko aukera ematen du eta arazo asko konpondu, anonimitate politx hau hautsi gabe) 
 
Bestalde, batzuk proposatu dugun bezela komentarioak guztiz ezabatu beharrean arrastoren bat uztea bidezkoa iruditzen zait.
moderatzaileari
Moderatzailea 2007-04-20 13:22:36
Komentario honetan izenaren erabilpen desegokia egin da. Kaltetuak mezua ezabatzeko eskatu digu eta zuzena begitandu zaigu
Eta irainak?
Jon 2007-04-20 13:17:18
Adierazpen askatasuna ondo dago, baina goratxuao bi irain argi eta garbi irakurri ditxut eta, moderatzailiak gero idatzi duanez, harek ere irakurriko zitxuala pentsatzen dot. "Faxista" iraina ez bada, "Artaburu" eta "gilipollin" noiztik ez dia irainak? 
 
Berriz diot: foro honetako lehenengo arau bixak zertarako daude?
Faxismoa iraina edo ez
Bat 2007-04-20 15:00:32
Faxismoa irain bat edo ideologia politiko baten izena izan daiteke. Nere komentarioetan bigarren erabilera hori neukan buruan. 
 
Moderatzaileari: Eskerrik asko komentarioa ezabatzean notatxoa uztearena gogoratzeagatik!!! Naiz eta ez dagoen oso argi zer ezabatu den eta zergatik... 
 
Baina aurreko galderaren erantzunaren zain nago. Pentsatzen hasia naiz arrazoi gabe ezabatuak izan zirela komentario haiek... gustatzen ez zitzaizkizulako edo... ze pentsatuko det bestela? Hiru aldiz galdetu eta erantzunik ez...
Arridura
bostekoa 2007-04-20 15:08:13
Lhenengo aldiz sartu naiz gaur eta etzait gehiegi gustatu errepasoa eginez irakurri dudana, iritziak iritzi, esaten dena ondo jakinda eta benetako datuak erabilliz azaltzea komeniko litzake , inoren aurka egin gabe, nere ustez horrek ez baitu ezer onik ekartzen. Barren dela, PP dela, lotsagabexamarrak iruditu zaizkit aleak. Elkarren ideiak , gogoak, nahiak eta abar idatziz denok aberasteko toki politta izan liteke, gure aldetik ahalegin txiki bat eginez. Animo!
Moderazioa (?)
Itxaso 2007-04-20 17:53:26
Mezuak ezabatzearena ez da gustoko kontua izango, baina uste dut batzuetan beste erremediorik ez dagoela. Gaur kasualitatez prentsan albiste bat irakurri dot; eztabaida sortu da blogosferan erabili beharreko jokabideei buruz, eta araudi bat sortzea proposatu da. Blog honekin akordatu naiz. Gehien gustatu zaidan araua hau izan da: "Ez esan Interneten bidez aurpegira esango ez zenukeena".
PP aurrera
TXISkola 2007-04-20 18:39:46
Barrenen zentsura totalitarioa ikusirik ez dut uste nire iritziak asko iraungo duenik, baina hau borratu arte behintzat norbaitek irakurtzen badu konformatuko naiz! 
aurrera alderdi popularra! Javier Nuñezi onena opa diot, ea aurten 3 zinegotzi lortzen ditugun!bozka dezagun gaur egun dagoen alderdi demokratikoena!!!
Txiskolari
Lur 2007-04-20 19:00:40
"BARRENen zentsura totalitarioa"??!! Zelako merkea diren funtsik gabeko kritikak! Lasai, Txiskola, komentario hori astelehenean ere hor izango da eta.
botaka
Josep 2007-04-22 21:30:46
botaka eder bat egiteko gogoa daukat. ZE NASKA !
pp
jose 2007-04-22 22:07:18
aurrera partido popular! baskongadasetako kultura apurtu. españako kultura bultzatu! 
españa bakarra eta elkar!
Hori dok hori kulturia
Ander 2007-04-23 11:59:51
Jose, argi laga dozu zure kulturia euskalduna baino askoz aurreratuaua dauala.
sinestezina
munduko bat 2007-04-23 14:00:20
Eztot ulertzen zela leiken gaztia (interneten dabilena), euskaraz idazten dabana eta horrelako komentarixuak eitxen. Euskalduna izatia ez da hemen bizitzia edo euskara jakitia, kultura baten konzientzia eukitzia baino gehixao da, sentimendu bat ta politikatik askotan urrun gelditzen dana. Baina euskaldun eta nazionalista izatiak eztau esan nahi hiltzearen alde egotia. Josek desde luego eztau merezi Euskadin bizitzia ezbaita konturau zenbait balio daban "baskongadasetako kulturak". Entenditzen dot botaka gogua eukitzia, hala ere, eznaiz izango ni hilko dotena, bakar bakarrik akatuko da ta. (ezin dot sinistu esaten debena pentsatzen debela!!!! eta Elgoibarren bizi diala)
Zenbat txorrada. ("Hausnarketa" bat)
Bat 2007-04-23 14:52:17
"Euskal kultura" eta "Espainiako kultura"... ia berdin´-berdinak dira barren! Nahiz eta batek "vino" ta bestiak "ardua" esan, gauza berdinari buruz ari dira. Gaur egun kultura globalizatuaren parte gara denok. Eta espaldi? Baita ere! Gure kontzeptu, ideia, teknologia ia ia guztiak atzerritik etorriak dira... kultura unibertsalaren parte... 
Zerbait al dago guztiz eta soilik "euskalduna" dena?  
 
Beti ezberdintasunen bila egon beharrean, antzerakotasunetan ere fijatu beharko ginateke...
globalizazioa
munduko bat 2007-04-24 13:50:11
globalizazioa ez da norberaren identitatea galtzea. Badago zerbait euskalduna, "euskaldunak"(nahiz eta ikusten dudanez gutxi).
Identitateak
Bat 2007-04-24 15:26:41
Globalizazioa beti existitu dela nioen. Euskal kultura deritzon hori ez da hain berezia, izatez. Kontzeptu, ideia, arte forma, gastronomia, den dena inguruko kulturekin guztiz erlazionatua dago, eta kultura unibertsalarekin batera aztertzeak bakarrik du zentzua. 
 
Euskal nazioaren identitatea politikari batzuen interesak mantentzeko irudikeria edo "espejismoa" bsterik ez da. (Kontzeptu nahiko berria da, gainera Europan zehar aldi berean agertu zena, herrialde gehienetan). Jendearen sentimendu "tribalak" astintzea oso erraza delako, ideologia razionalak azaltzea baino askoz errazago.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari eta baimendutako 1