Langabezia eta etxebizitza ei dira euskaldunen kezka nagusiak egungo gizartean. Etxebizitzari dagokionez, daukan prezioarekin ia ezinezkoa da etxebizitza bat erostea; eta alokairua, berriz, gero eta garestiago dago.
Baina, benetan ezinezkoa al da etxe bat erostea? Zergatik dihardute, orduan, etxeak egin
eta egin Elgoibarren? 772 etxebizitza berri eraiki dira 2002tik hona
(135 Babes Ofizialekoak). Nork erosten ditu? Nola erosten dira?
Ba al zenekiten 639 etxebizitza daudela hutsik gure herrian?
Etxebizitzaren arazoak, eta honen ondorio zuzen eta ez ez horren agerikoek, mahai gainean gai asko jartzeko aukera ematen du: espekulazioa, burbuila inmobiliarioa, korrupzioa, emantzipazioaren
atzerapena, ... Non dago zuen ustez arazo honen iturburua? Zergatik eta nola iritsi gara gauden egoeraraino? Eta are garrantzitsuagoa dena, ikusten al diozue
irtenbiderik etxebizitzen arazo larriari?
Botaink!
Gure herriari dagozkion hainbat datu bildu eta zuen eskura jarri ditugu. Hona hemen esanguratsuenak begitandu zaizkigunak:
◊ ETXEBIZITZA BERRIAK:
• 772 etxebizitza berri eraiki dira Elgoibarren (2002tik honako datuak)
* 135 Babes Ofizialeko Etxebizitzak izan dira.
◊ ETXEBIZITZA HUTSAK:
• 639 etxebizitza hutsik daude Elgoibarren (800 Jaurlaritzaren arabera)
◊ ETXEBIDEKO Zerrendak
•
403 lagunek eman dute izena Etxebiden Elgoibarren
◊
BIZI GUNE Programa
•
22 etxebizitza daude Bizigune programan alokatuta. Bestalde, 67 lagunek eman dute izena Bizigune programaren bitartez etxebizitza bat Elgoibarren alokatzeko.
*Iturriak: Elgoibarko Udala, Etxebide eta Eusko Jaurlaritza
Datu gehiago:
Euskadi (Etxebizitzaren prezioa m²-ko)
Probintzia Berria € Erabilia €
Araba 3,275.09 3,197.61
Gipuzkoa 3,920.00 3,625.04
Bizkaia 2,798.32 3,217.98
|
espropiatu gaztia 2007-04-17 13:33:33 espropiatu eta kitto, ia noiz konturatzen geran etxebizitza eskubide bat dala , eta ez pribilegio edo luxu bat | gobernua anttonio 2007-04-17 17:34:45 Gobernuak (eta gainerako botere politikoek) eskua sartu beharko lukeela beintxatzen jata muturreraino eruandako "laissez faire" hau behingoz amaitzeko. Eta noski, gobernuan daudenek bista beren poltsikotik at zabaltzea, herritarren onura bilatuz. Usain txarreko berkalifikazioak amaitu daitezela (azken aldian nahiko gertu tokatu zaigun moduan), lurraren prezioa gobernuak mugatzea... Hala ere neurririk egokiena, egun ezinezkoa den arren, lur pribatuaren desagerpena izango litzateke, oker ez banago etxebizitzen prezioaren %50 inguru lurra ordaintzeko baita. Alapues, ea gure ondasun garrantzitsuenak (ura, lurra, airea...) inoiz nazionalizatzea lortzen dugun. Bitartean, prezioak gora eta gora eta betikoak aberasten... | Etxeak egingo dituzte Mai 2007-04-18 16:49:34 600-800 etxe huts egon arren gure herrian, etxeak egiten segituko dute. Izan ere, etxeak ez dituzte behar direlako egiten; erosi egiten ditugulako egiten dituzte etxe berriak. Eta diru mordo bat irabazten dutelako. Etxe berriak ez direla behar esaten dugu, baina, gero, amaitu orduko saltzen dira denak. Kosta behar zaigu lokatzetatik irtetea! | Arazua? Batzuentzat bakarrik Ander 2007-04-19 16:53:10 Nere ustez ez dogu gaixa bere osotasunian ikusten. "Arazua" batzuk bakarrik daukagu. Etxiak erosi ezinezkuak balira, elirake berehala salduko eta, gehixenak behintzat, ein orduko salduta daude. Zenbat pareja gazteri entzun ote diot gai honi buruzko kristonak esan eta gero 45 eta 50 milioiko etxiak erosten (ala 30ekuetan 10eko obrak eitxen) eta, gainera, garajian 2 kotxie, oporrak karibian, altzarixak herriko denda karuenetan, erropak erosten diru mordua kastatzen... Esan ez dozuela holako inor ezautzen. Badakit arazua dauana eta, kasu askotan grabia, baina uste dot asko eta asko errazegi hasten gerala negarrez, soluziua gobernuek eman bihar dabela esaten. | beti bezela gutxi batzuk aberasten gaztia 2007-04-20 08:37:00 argi dago Elgoibarren azkenengo urtietan eman dan "boom inmobiliario" honen zergatixa. Etxebizitzen eskarixa oso altua izan da, Euriborra (hipotekak sinatzeko erabiltzen den interes tipoa) oso baxu egon dalako.Beti bezela gutxi batzuk atera dira guzti honetatik irabazten:udaletxia eta etxegileak.(Udaletxian diru iturri nagusienetariko bat da). Lotsagarrixa da etxebizitza berri batek bere balio erreala baino hiru aldiz gehixao balio izatia. Baina azken finian "en parte", herritrrek dakagu horren errua, prezio horietan erosteko prest gaudelako. Honek herri osoa etxe berriz bete du aisialdirako parke edota zelaiak egiteaz ahastuz.Bitartean 639 etxe inguru hutsik Elgoibarren.Udaletexeak diruan gutxiago pentsatu eta etxebizitza hauek nola bete daitezkeen petsatu beharko luke. Badirudi azken aldian etxebizitzen prezioak desazelerazio nabarmen bat izan duela. Ea hau egia den eta etxebizitza berriak era masiboan egiteari usten dioten. | tongo bat 2007-04-23 20:19:42 Batzuk VPO etxien zain eta gero Jakan etxia erosi. VPOko etxiak pagau ezin dutenentzat ziala uste naban, baina klaro, hemen ezin pagau, VPO tokau ta gero eskiatzera juteko etxia erosi. Edarto. GObernuak ez dakit noraino sartu leiken eskua, baina pixkat barrurao igual sartu biharko luke, ez? | VPO VPO 2007-04-24 11:50:19 Nork ez luke egingo goikoak aipatzen "jugada" ahal izanez gero? VPO baten zain egon eta eskiatzeko etxea erosi. Arazoa konpontzeko lehen pausoa, VPO ko etxeetarako baldintzak gogortzea izango litzateke, nere ustez | BOE gitxiegi Murray 2007-04-25 00:16:40 Zergaitxik ez ditxue BOE gehixaoeitxen? 772 etxe berritxik 135 bakarrik dia babes ofizialekuak, nere ustez gitxiegi dia eraiki dan guztirako. Baina klaro, BOE bat tokatzen bajaku eta eta gero Jakan ero beste tokienbaten etxia erosten badogu.... BOE gehixao baina neurrixak jarri biharko zian holakorik ez pasatzeko. | Jo ote du goia? Mai 2007-04-25 09:25:01 Atzo entzun nuen irratian eraikuntzaren sektoreak galera handiak izan dituela boltsan. Sektore honek beherako bidea hartu duela eta gero eta zailagoa dela etxeak saltzea. Pozten naiz! Ea behingoagatik etxeen kontu hau beharraren arabera antolatzen den eta ez den negozio bat izaten (gutxi batzuk aberastu eta beste mordo bat leporaino hipotekatzeko). | Murray eta Mairi Ander 2007-04-26 12:25:02 Ez nao zihur, baina uste dot eraikitzen dan BOE bakoitzak, etxebizitza libreen preziua igoarazten duala. Ez dakit zergatik. Inork badaki, azaldu mesedez. Hau hola bada, badao arrazoi bat BOE gehixegi ez eitxeko, ezta? Mai, askenaldixan igartzen da oin dala urte batzuk baino gehixao kostatzen dala etxiak saltzia. Ezagutzen dot etxia saldu ezin eta preziua bajau bihar izan dioten kasu pare bat. | Anderri erantzuna VPO 2007-04-26 17:17:25 Arrazoi duzu, Ander. BOEak merkeago dira, baina etxe hauetan jeisten den marjena Etxe libreei eransten zaie. Promotore eta konstruktoreak ez dira tontoak eta beraien irabaziak ez dituzte jeisten. Etxe libreak erosten ditugunok ordaintzen dugu BOE etxeei jeitsitakoak. Gu bai tontoak | Nire aitaren nomina Putz 2007-04-26 17:38:05 Korreo elektronikoan jasoa: Nire aitaren nomina (Forges-ek El Pais egunkarian argitaratua 2006ko ekainean) Nire aitaren nomina 38.000 pezetakoa zen 1979an. Eraikuntzako peoi gisa lan egiten zuen. Une hartan etxe bat erosteko aukera eskaini zioten. 500.000 pezeta eskatzen zizkioten etxeagatik. Ez arriskatzea eta alokairuan bizitzen jarraitzea erabaki zuen, hori bai, alokairuaren kondizioak oso onak ziren. Handik hilabete gutxira nire aita eta amak Bartzelonatik gertu dagoen herritxo batean lur jabetza bat erosi eta asko ahalegindu ondoren 120 m2ko etxea eraiki, eta ordaindu zuten, 5 urte baino gutxiagoko epean. 27 urte pasa dira. 2006. urtean gaude eta gurasoak bizi diren herrian, ezinezkoa da 35 milioi pezeta baino gutxiagoan 75 m2ko etxe xume bat topatzea, ezta herriaren kanpoaldean ere. Eta prezioarekin oso esku zabala izaten ari naiz. 1979an eraikuntzako peoi baten hileko 14 soldata behar ziren etxe bat erosteko: 38.000 pta./hileko x 14 hilabete = 532.000 pezeta. 2006an ingeniaritza informatikoan lizentziatu berri eta lan esperientziarik ez duen unibertsitario baten soldata ez da hileko 200.000 pezetetara iristen. 2006an etxe apal bat ordaintzeko ingeniari informatiko baten 175 hileko soldata (14 urteko soldata guztiak!!) behar dira: 200.000 pta./hileko x 175 hileko soldata = 35.000.000 pta. Egungo langileok hileko 2,5 milioi pezeta irabazi beharko genituzke 80. hamarkada hasieran etxe bat erosi zutenen parean egoteko: 2.500.000 pta./hileko x 14 hilabete = 35 milioi pezeta. 2,8 milioi pezeta balio behar lukete pisuek 2006an, gaur egungo gazteak 1979an bizi ziren gure gurasoen egoera eta kondizioekin parekatzeko: 200.000 pta./hileko x 14 hilabete = 2.800.000 pta. Nola adierazi hitzez, nola azaldu, zer adjektibo topa daiteke 2006. urteko ikuspegitik, nire aitak 1979an “arriskutsutzat” jo zuen hura ? Argi dago etxebizitzak ez direla, gauetik egunera, 30 aldiz gutxiago balio izatera pasako. Alegia, 35 milioiko balioa izatetik 3 milioi balio izatera. Nire lanagatik hileko 2,5 milioi pezeta kobratuko ez ditudala ere argi dago, berdin dio lan on bat topatu edo ikasketa mordoa baditut ere. Bati burura datorkion lehen gauza, gurasoen etxean bizitzen jarraitu eta datozen 14 urteetan soldataren %100 aurreztea da. Horrela, 2020. urtean (40 urteren bueltan ibiliko naiz ni orduan) etxebizitza bat erosteko gai izango naiz, betiere 2006an zuen balioan. Baina, noski, ez 2020an izango duen balioan. Agerikoa denez, edozein kalkulu egiten hasi aurretik baztertuko luke edonork burutazio hau. Fede oneko pertsona batek ahalegin itzela egunez 2,4 edo 6 milioi pezeta aurreztea lortzen badu ere, gauzak dauden moduan, sekula ezingo du honakoa eragotzi: 1) Bankuari 40 edo 50 urteko prestamua eskatzea (2,4 edo 6 milioi aurreztea lortuz gero, 35-45 urtetara jaitsi dezakezu prestamua pagatzeko hipotekaren epea, baina 5 urte deus ere ez da mende erdiko prestamu bat ordaintzeaz ari garenean). Demokrazioa batean beharrean diktadura batean bizi zarela ohartuko zara. Diktadorearen izena baina, ez da Francisco Franco edo Fidel Castro: La Caixa, BSCH, Banco Sabadell... edo orokorrean “bankua” baizik. Eraikitzaileak (Adreiluaren mafia) ahaztu gabe. Pentsatzen duzuna esateko askatasunik ere ez duzu izango. Zure ugazabari, esaterako, iturria itxiko dizun arriskua baitago eta horrela ezingo zenioke diktadoreari ordaindu. 2) Bizi guztian alokairua ordaintzea da bigarren aukera. Diktadorearen izena aldatzea besterik ez dugu lortuko. Kasu honetan, Juan Garcia, Jose Perez edo Pablo errentatzailea. Ez da lehen egoeran azaldutakoaren oso bestelakoa. Hausnarketa honen ostean, ez zaitez gazte bati bere arazoa ez duela aurrezten esatera ausartu. Zuretzako baliagarria izan zen hori 1979an, 1999ko gazte batzuentzat ere balekoa izan zen, baina ez 2006an. 2006an, gazteari ezintasun eta inpotentzia sentsazio gehiago bizkarreratzea besterik ez duzu lortuko. Gurasoen ahaleginak, merezi du gure mirespena, zalantzarik gabe, baina ez zen ahalegin antzua, inondik inora ere, etxebizitza bat jabetzan eskura zezaketen-eta 5 urteko epean. Ahalegin bera guk, semeok, eginez gero, aldiz, mende erdiko hipotekari 5 urte kentzeko bakarrik balioko liguke. Sekula ez da etxebizitza aberasteko objektu gisa hartu, bizitzeko behar bat moduan baizik. Izan ere, jabetza materialen artetik benetan behar dugun gauza bakarretakoa da. Merkatu librearen legeak nahi duen prezioa ezar diezaieke plasma telebistei, ... nik ez ditut erosiko. Hala eta guztiz, ez genion sekula laga behar lege horri etxebizitzen prezioak arautzen, denok behar baitugu etxe bat bizitzeko, baina denok ezin dugu ordaindu. Langileok, goi mailako ikasketak dituztenak barne, ezin dugu lehiatu. Datu interesgarriak: Urtea: 1980 2006 %Igoera Soldata 40.000 300.000 % 750 Menua 80 1.300 %1.625 Etxebizitza 1.350.000 40.000.000 %2.962,96 Bien bitartean politikariek zertan dihardute ? ezkertiarragoa ala eskuindarragoa zaren eztabaidan, Bush-ekin edo Chirac-ekin paktua egin... interes handiko kontuak gu guztiontzat. Bada ordua behingoz esan diezaiegun utz gaitzatela bakean, iruzur gehiagorik ez!. Ez zaizkigu axola interes handiko gai potoloak! Etxebizitza duin eta eskuragarri bat edukitzeko aukera da axola zaiguna. Bizitza erreala axola zaigu. Gauza bat da bizitza eta beste bat nola flipatzen duten politikariek. | borobil borobil 2007-04-26 19:38:23 borobila | Chapeau! Chapeau! 2007-04-26 22:10:11 Chapeau! | ALKILER SOZIALA anonimoa 2007-04-27 00:51:26 BOE gora eta BOE behera zabiztie, hortik eta neurrixak gogorrau jarri bihar diala eta dana!BOE-ko etxebizitzak gure eskubideak nola zozketatzen dituzten ikustea besterik ez da, eskubide bat gutxi batzuen luxu bihurtzeko beste bide bat besterik ez da. Gaur egun 600 etxebizitza huts ditugu Elgoibarren eta hainbat eta hainbat pertsona, batez ere gazte gurasoen etxebizitzatik irten ezinda dabiltza! Honek beraien etorkizuneko proiektua gauzatzeko ezintasuna ekarri eta kontsumismoaren erroberan murgiltzen ditu, karibean oporrak? Bai izan daiteke, hutsuneren bat betetzeko ez al da izango? Bien bitartean PNV,PSOE,UDALETXEAK, INMOBILIARIAK, ETA BANKETXEAK negozio honen kontura aberasten ari dira. Gure kontura aberasten ari dira. GORA SISTEMA KAPITALISTA! Horrela ez goaz inora, ez gara inoiz aske izango, ez a litzateke hobe alkiler soziala martxan jartzea? Hau da udaletxea etxe berriak eraikitzeri laga, etxe hutsak hartu eta etxebizitzaren beharra dutenen artean banatzea, gero etxebizitza hauetan bizi direnak bertako gastuak ordaindu, ALKILERRIK EZ! eta beraiek hil edo etxebizitza husterakoan berriro ere udaletxeak esku hartu eta beharra dutenen batzuei lagatzea? ZER IRUDITZEN ZAIZUE? POSIBLEA DA ETA GURE ESKU DAGO! | Demagun... Ander 2007-04-27 09:53:07 Demagun "alokairu sozial" hori martxan dauala. Nork "biharko" luke horrelako etxe bat benetan? Eta nork ez luke, benetako biharrik izan gabe, bat eskatuko? Soluzio utopikoak botatzen erretzak dira, baina praktikan jartzen oso zailak (ezinezkoak). Eta errudunak gu gera, beste inor ez. Eta hori etxe hoien jabien eskubidiez hitzegin gabe... | alkiler soziala? alkiler soziala 2007-04-27 10:17:33 Anonimio, zer diozu? etxe huts hoiek jabea izango dute... Nik bi etxebizitza izanda, hutsik dagoen hori ez nuke "okupatua" izaterik nahi. Nirea da! eta nahi dudana egingo dut berarekin! | Oso ideia ona Amaia 2007-04-27 11:01:54 Alkiler sozialana oso ideia ona da. Hola nere diruakin Jakan etxia erosiko dot eta, urtian zihar, zuetako baten etxian biziko naiz debalde. Mesedez... | "Nahi dudana egingo dut" Lur 2007-04-27 11:01:57 Horixe da, nere ustez, gai honen arazoetako bat: batzuek (dirua dutenek) nahi dutena egiten dutelako daude beste batzuek (dirurik ez daukatenak) behar dutena lortu ezinik. Bakoitzak nahi duena egiten badugu,zaila izango da denok behar duguna lortzea. Etxebizitza eskubide bat da, eta ez kapritxo bat. | Ados Ander 2007-04-27 12:52:41 Bai, etxebizitza eskubide bat da, baina propietate pribatua ere bai. Soluziua ez da etxe bi ditxunari bat kentzia beste bati debalde emateko. Nere ustez, hutsik dauden etxieri zerga berezi bat ipintzia ongo egongo litzake. Aurrera eruan leiken neurri bat da. Hala, espekulaziua ez zan horren negozio borobila izango żEzta? | etxebizitza gaztia 2007-04-27 16:04:51 Ezinezkoa dala estaen dozu alkiler sozialana, guk nahi ez dogulako. Orduan, ez da ezinezkua, ideiak pixkat aldatu ta kitxo. P.d. Ikusi dot bi pertsonak idazten dogula gaztia izenarekin. Ez al litzake egokixa izango, beste batzuk proposau deben moduan erregistratzia eskatzia? | Lur-i erantzuna alkiler soziala 2007-04-27 16:50:10 Zer diozu? batzuk dirua dutelako daudela beste batzuk etxea ezin erosita? Zer egin behar dugu orduan? soldataren zati bat obra sozialetara bideratu besteek etxea erosi dezaten? niri ez dit inork ere lagungu... | alkiler soziala anonimua 2007-04-28 02:41:58 Hortan datza ba alkiler sozialan historixia, jabego pribatua bertan behera gelditzia, ze hain arrarua iruditzen al jatzue? eo kapitalismuak burua jan dotzue? gauza ez da zeinek gehixo euki edo zeinena izan baizik eta denon eskubideak bermatuak izango diren gizarte eredua eraikitzea, sozialismoa akaso? eta alkiler soziala denok etxebizitza bat eduki eta horrela etxebizitza luxu izatetik eskubide gauzatua izatera pasako litzateke | anonimua-ri alkiler soziala 2007-04-28 10:26:09 Zuk planteatzen duzun gizarte modua ez da, akaso, komunismoa izango? etxebizitza edukitzea eskubidea denaren alde nago guztiz, baina hortarako daukanari kendu behar al zaio? | Zenbakiak zenbaki baina askotan areago j Anonimo 2007-04-29 21:33:48 Beno , zenbakiei bakarrik begira ezkero etxe asko daude hutsik baina zergatik daude etxe horiek huts ? Buruari galdera askotxo datozkit : Etxe kopuru horretatik zenbat dakate 40 urte baino gehio ? Zein da hauen egoera, bizitzeko prest ? Zergtik gazteek ez dituzte alokatzen ? Zergatik jabeek ez dituzte alokatzen ? Jabeari problemak dakartzalako alokairuen legeak . Legea tinkoegia da? Europa eta Ameriketan alokairua normala da oso . Zergatik ? Zer da ezberdin ? Kultura ? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |