Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Bi elgoibartar Chamonix-Zermatt eski trabesian
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Bi elgoibartar Chamonix-Zermatt eski trabesian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-04-13 11:06
Arkaitz Irureta, ezkerretik lehena eta Joseba Elustondo (erdian).
Joseba Elustondo eta Arkaitz Irureta elgoibartarrek Alpinismoaren bi hiriburuak (Chamonix eta Zermatt) lotzen dituen mendi ibilbide ikusgarria egin dute Aste Santuko oporrak aprobetxatuz. Mont Blanc eta Cervino mendi erraldoi eta mitikoak batzen dituen bidea 1903. urteko urtarrilean egin zen estreinakoz mendiko eskiekin. Bi elgoibartarrek 4 egunetan osatu zuten 70 kilometroko zeharkaldia. (Argazkiak eta elkarrizketa ditu)


Glaziar amaigabeak, bailara zabalak eta 2.000 metrotik gorako jaitsierak aurkitu dituzte Elustondo eta Iruretak zeharkaldian. Izatez, 90 km-ko zeharkaldia den arren, 70 kilometro egitearekin konformatu behar izan zuten bi gazteek, izan ere, lehen etapa (Argentiere-Trient aterpea) autoz egin behar izan zuten eguraldiak lagundu ez zielako. Lau saiotan osatu zuten bidea:
1. zatia: Bourg St Pierre-Valsorey aterpea (5 ordu)
2. zatia: Valsorey aterpea-Sonadon gaina-Charrion aterpea (7 ordu)
3. zatia: Charrion aterpea-Portons gaina-Arolla tontorra-Vignettes aterpea (9 ordu)
4. zatia: Vignettes aterpea-Eveque gaina-Valpelline gaina-Zermatt (8-9 ordu)
 
Lotura interesgarriak
• Muntanya.net (Chamonix-Zermatt: historia, ibilbidea, beharrezko materiala e.a.)
Chamonix-Zermatt (2005ean trabesia egin zuten eskiatzaileen esperientzia)
 
ELKARRIZKETA
 
Alpeetan bizi izandakoaz elkarrizketa laburra egin diogu Arkaitz Iruretari.
 
-Zer izan da Chamonix-Zermatt trabesia klasikoa egitetik zailena?

Erraza izan da. Gainera gutako batek (Gillermo Olanok) aurreko urtean egin zuen beste bi anaiekin batera, eta mapa atara beharrik ere ez dugu eduki! Eguraldia ere lehenengo egunean izan ezik alde eduki dugu. Azken egunean goizean behe laino pixka bat zegoen, baina jende pila bat geundenez Zermatt-era iristeko desiratzen abantatu ginen. Gero, gainera, eguraldia altxa zuen eta primeran!

-Norbaiti gomendatu behar izango bazenio, zergatik gomendatuko zeniuke ibilaldi hau?

Ez dakit gomendatuko nukeen hau bera! klasiko bat da, eta igual horregatik gomendatu liteke, baina jendez lepo egoten da!! gomendatzekotan barianteren bat gomendatuko nuke, agian Italia aldetik gehiago egiten duen bideren bat.

-Bizi zenuten momenturik onena?

Neretzat zalantza gabe Valpellineko gainera iritsi eta parean Matterhorn (Cervino) ikustea, eta ondorengo Zermatt-era jaitsiera!
Sonadoneko jaitsierako elur hautsa ere izugarria, demaseko gozatua.

-Edonork egiteko modukoa da ala eskiatzaile trebea izatea ezinbestekoa da? Arriskutsua al da?

Eskiatzen jakitea beharrezkoa da, bai. Arriskuari buruz, aurkitu ditugun elurraren eta eguraldiaren kondizioak oso onak izan dira, 2-ko elur jausi arriskua eta eguraldi oso ona. Hori bai, lainoa sartuz gero, izorratuta zaude.

-Jende asko topatu al duzue Chamonix Zermatt egiten?

Chamonix-Zermatt ibilbide osoan ez, bai, ordea, zati batzuetan eta zer esanik ez azken etapan, jende andana izugarriak.

-Bidea, aterpetxeak... dena ondo antolatuta egongo da suitzarrengandik espero litekeen moduan, ezta?

Ba... ez pentsa dezepzioren bate do beste hartu dugu, Charrionen esaterako: urik ez, afaldu exkax, gosaria ere ez oso fuertea... ostantzean ondo, gabian lo egiteko bero gehiegi aukeran. Gehien gustatu jatana Valsorey izan da. Aterpetxerik txikiena, baina familiarteko giroa nagusi. Aterpetxerik handienean (Vignettes), berriz,  lekurik ere ez geneukan, baina nola edo ahala konpondu ginen bertakoekin. 
 
 
Argazkiak:
 
Klik haundi ikusteko
Elgoibartarren lehen etapa Valsorey-ra bidean.
Klik haundi ikusteko
Col Sonadon-era igotzen.
 
 
Klik haundi ikusteko
Grand Combin mendiaren gailurretik gertu, Mont Velan. Atzean Gran Paraiso, etab.
 
Klik haundi ikusteko
Cervino mendia
 
Klik haundi ikusteko
Cervino mendia
 
Klik haundi ikusteko
Valsorey-n eguna argitzen, Monte Bianco atzean.
 
Klik haundi ikusteko
Ilunabarra Valsorey aterpetxean. (Ezkerretik hasita: Monte Bianco (Mont Blanc Italiatik) Jorasse-ak, Mt. Maudit, Tacul, Aiguille du Midi, Chamonix-eko orratzak, Argentiere, Col du Chardonet. Mendien atzean Chamonix herria egongo litzateke.
 
Klik haundi ikusteko
Arkaitz Irureta, ezkerretik lehena eta Joseba Elustondo (erdian).
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

mila esker
munduko bat 2007-04-13 13:56:11
Hain paisaje ederrak ikusteko aukera ematen diguzuen guztioi mila esker. Seguraski inoiz ere iritsiko ez geran arren badaudela dakigu ta.
inbirixa
Ander 2007-04-14 18:59:29
Nere pisukidiak eskiatzen egon diaz alpetan ta bidixo edarra ekarri dabe, Barrenen sartu ta hau! 
Juuuee, hau inbirixa!
makinak
aupa i 2007-04-17 17:58:37
aupa gaztiak! zuek bai zaretela txapeldunak! segi horrela!
hljlwkadvp98
Mundiala 2007-04-17 21:28:00
Leku ederretan ibili zarete, ez zarete makalak.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari