Egun Eibar eta Ermua artean dagoen tranbia zerbitzua Elgoibarreraino
luzatuko da 2009ko erdialderako. Hala aurreratu du Javier Carlos de
Bergara, Euskal Trenbide Sarea (ETS), erakunde publikoko
lehendakariordeak. Tranbia zerbitzuari esker 15 minuturo aterako dira
trenak.
Tranbia, maiztasun handiko trenen zerbitzua da.
Eibar eta Ermua arteko tranbia zerbitzua duela 10 bat urte jarri zen martxan eta ehunka pertsonek erabiltzen dute egunero; lanera zein ikastetxeetara joateko. ETSko arduradunak oso gustura daude zerbitzu honen emaitzekin eta horregatik erabaki dute Elgoibarreraino luzatzea. Baliteke, gainera, aurrerago Mendaroraino ere iristea tranbia zerbitzu hau.
Eusko Tren XXI Plan Estrategikoaren baitan egingo da tranbia zerbitzuaren zabalkundea. Carlos de Bergara ETSko lehendakariordeak “Euskotren tranbiaren funtzionamenduarekin gustura” dagoela azaldu du Ser irratiari eginiko adierazpenetan. Honekin batera, tranbia zerbitzua hobetzeko asmoa dutela gaineratu zuen “ dela trenen maiztasunean, zein zerbitzuaren kalitatean ”.
Egin beharreko lanak
Tranbia zerbitzua Elgoibarreraino luzatu aurretik hainbat aldaketa eta hobekuntza egin beharko dira. Hala nola, Eibarko Ardantza geralekuaren birmoldaketa (geltoki estali berria eraikiko dute), nasa gehiago eraiki eta trenak gurutzatu ahal izateko errailen desdoblamendua: Karakate mendiaren magalean eta San Lorentzo-Unibertsitate (Eibar eta Ermua arteko mugan) inguruetan.
10 kilometro inguruko trenbide zatian egingo lirateke hobekuntza lanak.
De Bergararen berbetan, “trenen maiztasun handia dela-eta, gurutzatu ahal izan daitezen bi noranzko trenbideak eraiki beharra izango da lanik handiena”.
|
sujerentzi bat Lorea 2007-04-13 10:48:00 Nere ustez pertsona gehienok egongo garela tren zerbitzuaren hobekuntzaren alde, eta hobetzeko sujerentzia bat egin nahi diot Carlos de Bergara jaunari: Posible ahal da trenetan jartzea komun bat?. Askotan ikusi izan dut trenatik jaitsi orduko estazio kalean, kotxea artea, jende nagusia bere beharrak egitea. Eskerrik asko. | Transporte publikoa ...erdipurdikoa! Txu-txu 2007-04-13 11:33:35 Eusko Treneko erreklamazio orrietan honako hau idatziko nuke (edo idatziko dut, berotzen banaiz). Ia inork nik moduan pentsatzen duen. 1-BIDAIEN IRAUPENA: Lotsagarria da Elgoibartik Bilbo edo Donostiara (bietara 60 km. autoz) ordu eta erdi behar izatea trenak. Bilbotik Donostiara joan behar duenak 3 ordu pasatxo!! (120 km. autopistaz = ordu 1 autoz +/-). Madrilera autoz joateko behar den denbora da ia. Komentarioak soberan... Gertuko (Cercanias) tren bat izan arren, distantzia luzeko trenen denboretan dabil. 2-EROSOTASUNA: Ez dakit nork diseinatu dituen Euskotreneko bagoiak barrutik, baina pare bat kontu esango nizkioke alu horri aurrez aurre. Ez baitut uste berak bere lana probatu zuenik. 10-20 minutuko bidaiatxoa egiteko ez dago aitzakiarik, baina bidaia luzeagoa bada, akabo! jarlekuak oso deserosoak dira: gogorrak, ipurdia labaintzen da eta bizkarreko respaldoa baxuegia da. Logurea sartuz gero (gauza oso normala tren batean (tra-tra-tra... ta lo) Kovacevicec baino burukada gehiago botako ditugu airera edo txarrenean aldamenekoari. Bizkarreko eta lepoko minak ziurtatuta. Bidaien iraupenak oso luzeak direla kontutan hartuz, bidaiariok eroso joan ahal izatea guztiz zilegia eta exigigarria iruditzen zait. Bestalde, lau pertsona justu-justu kabitzen dira jarlekuak kokatuta dauden moduan. Badago jarleku komodoagoak dituen tren bat, baina gehienetan eserosoena tokatzen zait niri, behintzat. Dena txarra ere ez da, trenak garbi eta txukun daudela aitortu behar da. Gehienetan. 3-ZARATA: Trenak ateratzen duen zarata jasangaitza da. Aurikularretatik ezin da musikarik entzun trenak ateratzen duen zaratarekin eta irakurtzeko ere ezin kontzentratu. Trenbidea pasatzen ari zen txerri bat harrapatu dugula ematen du batzuetan, eta hori, motel motel goazela... ez naiz exageratzen ari, benetan. Joan eta probatu! Esan behar ordutegiak eta trenen maiztasuna nahiko onak direla eta tranvia hori jartzen badute hobeto. Transporte publikoaren alde nago, erabili nahi dut, baina horrela ezin da. Eusko treneko trenetan joatea auto bat erosteko publizitaterik onena da. Hauez gain, Durangoz izugarrizko estazio zentrala eraikitzeko asmoa dutela uste dut, kristoren diseinu modernoarekin egin nahi dute gainera, Guggenheimaren pare. Espero dut trenak berritu eta zerbitzua hobetzeko diru pixka bat geratuko zaiela. Abiadura handiko trena egin baino lehen linea zaharrok hobetu beharko lituzketela uste dut. Urolako tren zaharra, kea botatzen zuen hura, Azpeitiako museoan dagoena, justuan ezagutu nuen, baina ordutik gauzak ez direla gehiegi aldatu (hobetu) ematen du. Donostia eta Bilbo arteko trenen: abiadura, maiztasuna, erosotasuna (komodidadea eta zaratak) hobetuz gero oso baleko zerbitzu publikoa izango litzatekeela pentsatzen dut. Ez dakit zuek? | Ados aurrekoarekin Mikel.A. 2007-04-13 11:56:31 Aurrekoak idatzitakoarekin bat nator. Nik ere oso maiz hartzen ditut trenak eta egia esan oso motelak dira, Donostiara joan beharra daukat astean 3 egunetan, eta ez dakizue zer aspergarria izan daiteekeen, eta hori ez da garrantzitsuena. jasanezina dena zarata da, oso zaratatsua da trena, eta Eusko treneko jentuzak pentsatu al dute ingurugiroa zenbat kutsatu dzakegun? gainera orain maizago nahi dituztela jarri, eta biztanleria kontutan hartzen al dute? herri batetik pasatzerakoan zarata horrek ez al du inor mintzen?Tranbia zaratatsuerik ez, bestela pentsatu dezatela gainontzeko herrietan ere Durangom egin behar dutena egitea. | Euskotren Pakito 2007-04-13 12:51:31 Euskotrenek zerbitzu onak eskeintzen ditu, baina nire ustez denok adoz egongo gara abiadura gutxikoak direla eta hiriburu batetik bestera joateko izugarrizko denbora behar duzula. Ordutegi aldetik, uste dut eskaintza ona dela. Baina aurrekoak esan duten bezelaze, asko kutzatzen du trenak eta zarata asko egiten dute batez ere herri barruan pasatzen direnean, ni santa ana kalean bizi naiz eta trena asko entxuten dut nire etzetik ez zitxaidan gustatuko tranbia bat jartzea zeren eta zarata handiagotu egingo zen, orduan beste era batera planteatu ahal daiteke, herri barruan doanean lur aspitik joatea,zer pentzatzen duzue? | Trena Imanol 2007-04-13 13:02:33 Nik oso-oso gitxi erabiltzen dot trena, baiña, Txu-txuren komentarixua irakurri dotenian, nere neska-lagunaren kexak etorri jataz akordura. Bilbon bizi da, eta trena hartzia baiño nahixao izaten deu oiñez etortzia. Ordubete eta hogei minutu bihar izaten dittu trenez Bilbotik Elgoibarrera allatzeko, eta, azkenerako, ipurdixa nun eta zelan ipini asmatu eziñik allatzen da estaziora. Tren bat ei dago komodo xamarra, baiña berari ere ez omen jako sekula parian tokatzen. | Eusko trenbideak Lur 2007-04-13 13:17:11 AHT-ari hainbeste buelta emateari lagako bazioten eta Eusko trenbideei garrantzia gehiago emango bazieten, hobe izango litzake.Horrela tren erosoak, azkarrak eta ixilak eukiko genituzke, eta herriko biztanleak ez ziren enteratuko lur azpitik joango bazen trena. Baina tira, hobe da dirua AHT-an gastatzea gobernuaren ustez. | Trena Euskotrenen erabiltzailia 2007-04-15 18:28:54 Nik astelehenetik ostiralera Donostiara juteko erabiltzen dot trena eta hemen indako komentarixuekin guztiz ados nao, deserosuak dia, zaratatsuak,neguan lehio hoietatik hotza sartzen da eta gainera polikixak. Hemen esan dan bezela badaude komodo batzuk, baina hoietan barruan egoten dan berua jasanezina izaten da askotan ta arnas hartzia ere kostau itxen da. Horrez gain gehitxu nahiko nuke askotan tren estaziuan langiliak ez diala egoten eta batez ere jende nagusixak arazuak eukitzen ditxunian makina ta txartelekin inor ez daola laguntzeko, ta lotsagarrixa iruditzen zait. Gainera makinak ez dia perfektuak ta zer esanik ez sarrerako ate automatiko hoiek ze askotan txartela irakurtzeko arazuak izaten dia ta ez baldin badao langilerik ze in bihar degu, trena galdu ta ezin sartuta geratu? | Trena Mai 2007-04-15 21:25:20 Ados aurreko komentario guztiekin, baina nere galdera da: ez al dago beste modurik trena herri barruetan pasatzen denean lur azpitik joateko? Ia norbait erantxun ahal didan. | komunak tren erabiltzaile bat 2007-04-16 11:55:07 Harritxu in jata komentario guztietan komun ezari buruzko bat ere ez irakurtzea. Oso geizki iruditzen zait trenetan komunik ez egotea aurretik aipatu bezala, ordu t'erdi behar denean Donostiara iristeko. | Komunak aitatu dira Lur 2007-04-16 12:16:36 Komunen premia lehen komentarioan aitatzen da (Loreak egindakoan). Eta bai, horrelako bidai luzeetarako derrigorrezkoa izan beharko litzateke komunak jartzea. | Tren puntualak ni 2007-04-16 12:46:36 Euskotrenen alde hitz egingo dot nik (ia makinista lanpostu bat ematen diaten). Esan nahi dut trenen puntualitatea oso ona dela. Beste paraje batzutako trenak ezagutzea tokatu zait, eta inpuntualitatea eta trena batera doaz, leku askotan asumituta daukate trena beti berandu iristen den medio bat dela. Hemen ere lehen horrela zeneko inpresioa daukat, estaziora minutu batzuk berandu iritxi eta bazegoela oraindik trena hartzerik. Orain na-nai... ordurako ez bazoaz galdu duzu trena. | dana kontran? erabiltzaile bat 2007-04-17 20:21:09 Ni ere etorritxa nau donostitik elgoibarrera pare bat aldiz trenian ta egixa da oso inkomoduak diala! Baina inguruko herrixetara joateko, bidaia motzak itxeko, ez daude hain gaizki. Hori bai konpondu biarrekua nere ustez udan dau. Eguardixan ez da hondartzara juateko tokirik egoten eta sardinak lata baten barruan egongo baginan bezela juten gera danok beroz itotzen! A! Ez dogu nahi AHT itxia, baina euskotrenek ditxuan trenak azkarro jutia nahi dogu. Horrek ezitxuan AHT-ek ditxuan arazo berdin asko ekarriko, zarata adibidez? Onartzen det trenak kutsadura akustikua sortzen dabala (lur azpitik pasatzia oso ideia ona), baina bakoitza bere kotxian jun da ez al dogu geixo kutsatzen? Arnasteko oxigeno gabe gelditxuko dia gure birbilobak martxa honetan Beti ibiltzen gera kejatzen, askotan gauza onei erreparatu gabe! Trena ez dau hain gaizki! ***Aholku bat*** Eibarrera edo Debara jun biar bazerate adibidez nik behintzat trena erabiltzen dot.Askotan autobusa baino azkarro ailegatzen da ez duelako trafikorik harrapatzen. Eibarrera jun da etorri 2€ bakarrik da (kotxian jun ezkero gasolinia, parking-a... ordaintzen ditxugula kontutan hartu biar da) Ta gutxiau kutsatziaz gain, lasaixo ibiliko zera,kotxiak ekartzen ditxuan estres guztixak ahaztuta. | Txu-txukin bat Itxaso 2007-04-18 17:21:42 Txu-txuk idatzitakoa irakurri, eta iruditu zait norbaitek neure iritziak idatzi egin dituela. Argi dago garraio publikoari buruz erabakitzen dutenek ez dutela erabiltzen, bestela ez lukete tren hori horrela mantenduko. Nik askotan hartu izan dut tren hori Bilbotik bueltatzeko (garai luze batzuetan egunero), eta benetan txundigarria da. Komunarena, nik ez dakit nagusiek zelan aguantatzen duten. Eta hotza egiten duenean, Zornotzan, Durangon eta Eibarren egiten dituen geldialdi luzeetan, ateak zabalik... Tren erosoago bat badago bai, nik Bermeorako bidean ikusi dut maiz. Behin horretan tokau jatan, "ze suerte" pentsatu nuen. Egun horretan botata laga ninduten ez-dakit-ze-herritan, aldaketa batzuk zirela eta... Nik garraio arduradunak gonbidatuko nituzke bueltatxo batera, ia bizkarra nola amaitzen duten. (Rollo luzea, baina gai honek berotzen nau) |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |