Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Pertsonako urtean 4.000 litro ur aurrezteko asmakuntza banatu du Udalak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Pertsonako urtean 4.000 litro ur aurrezteko asmakuntza banatu du Udalak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-04-12 11:06
Klik haundi ikusteko
Ura aurrezteko kanpainaren barruan, famili elgoibartar bakoitzari Erreduktore Bolumetriko bat emango dio Elgoibarko Udalak. Komuneko zisternaren hondoan jartzen den urez betetako plastiko malguzko tramankulu honi esker, pertsona bakoitzak urtean 4.000 litro ur aurreztea espero dute udal agintariek, alegia, ur kontsumoa %12 murriztu ahal izatea.

 
Joan zen martitzenean (apirilak 10) hasi zen Udala Erreduktore Bolumetrikoak banatzen. Familia elgoibartarrek postontzian jasoko dituzte erreduktoreak.

Erreduktore bolumetrikoaren ezaugarriak:
 
Klik haundi ikusteko
Zisterna barruan sartu behar da erreduktorea
• Pertsona bakoitzak urtean 4.000 litro ur aurrezten ditu.
• Zisterna erabiltzen dugun bakoitzean 1,5 litro ur aurrezten ditugu.
• Komuna da etxeko uraren %30 gastatzen duena. Hortaz, etxeko ur kontsumoaren %12 aurreztu daiteke asmakuntza honekin.
• Dirua aurrezteaz gainera, ingurumenean eragin txikiagoa izatea lortzen da.
• Metodo hau erabiliz gero, 400 lagunek urtean, igerileku olinpikoak hatzen duen ura aurrezten dute, Udalak emandako datuen arabera. 


Erabiltzeko modua:

Klik haundi ikusteko
Erreduktore Bolumetrikoaren lehen planoa
• Urez bete eta gatza bota (2 koilarakada).
• Zisterna hondoan jarri eta bertan laga behin betiko.
• Bere tamainaren pareko ur kopurua aurrezten du Erreduktore Bolumetrikoak.
• Bere diseinuari esker, zisterna guztietara egokitzen da bere mekanismoa hondatu gabe.
• Plastiko malguzkoa da eta apenas hartzen du bolumenik zisterna barruan.
• Instalatzeko ez da behar teknikaririk.
• Merkatuan dauden gainontzeko ur aurreztatzaile guztiekin bateragarria da.


Aholku praktikoak
:
Elgoibarko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Batzordeak ura aurrezteko hainbat aholku eta aurreztuko litzatekeen ur kopuruaren inguruko datuak zabaldu ditu:

-Hobe da dutxatzea bainatzea baino. (90 l.)
-Ura aurrezteko mekanismoak jarri. (20 l.)
-Garbigailua beteta dagoenean bakarrik erabili. (25 l.)
-Platerak eskuz garbitzen badituzu, ez eduki kanila irekita. (50 l.)
-Kanila itxi, hortzak eta eskuak garbitzen direnean edo bizarra kentzerakoan. (15 l.)
-Ontzi garbigailua, beteta dagoenean bakarrik erabili (75 l.)
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

iradokizuna
herriko bat 2007-04-12 12:30:03
Gustora jaso dogu ekimena eta erredukotea bolumetrikoa baina deigarria egin zaigu gaztelera hutsean dagoela ikustea.
zergatik euskaraz ez
euskaldun bat 2007-04-12 20:13:05
gustora jaso dot nik ere, ideia ona beintxendu jata, eta jarri dot komunian, baina ez dot ulertzen zegatik udaletxe onek erderaz bakarrik bialdu digun poltsatxua, eta papelian dauan itzulpena ere oso txarra da...oso jarrera txarra dao euskararekiko, ezin dot ulertu, formak ere ez dituzte gordetzen.
euskara eta PNV
euskara eta PNV 2007-04-12 21:33:55
ez da normala PNVren jarrera euskararekiko, beti berdin dabiltza, aurrekoan ajenda, eta orain hau, plenoetan ere berdin dabiltza, dana erderaz.... normala da bere izena idazten ez dakien alkatesa batekin..... (aguirregomezcorta)eta abar....
euskera
gaztia 2007-04-12 21:50:05
Lelengo, uste det EAk kontrolatzen dabala euskara saila . Oker banabil zuzendu nazazue, eta barkatu. 
 
Horrez gain, udaletxe honek arrespetu gutxi azaltzen du hizkuntzekiko, behin eta berriro euskera edo gaztelania, bietako bat marginatuz. Bestela begiratu polikiroldegiko kantxan jarri dituzten kartelak, edo zuek esan bezala agenda hura. 
 
Azkenik, uste dut txalogarria dela ura aurrezteko ekimen hau, baina administrazioak baditu lan garrantzitsuagoak, hala nola, horrenbeste ur (batzuen arabera uraren %30a) galtzen duten hodiak konpontzea .
marginazioa
munduko bat 2007-04-13 07:36:32
Ura aurrezteko neurriak hartzea oso ideia ona iruditzen jata eta denok kontzientziatu beharko ginake iturria zabaldu eta faltarik ez edukitzea ez dela toki guztietan gertatzen. 
Euskarari buruz, gaztia, hizkuntza minorizatu bat indartu nahiz izanez euskara hutsean jarri ezkero kartel ulerterrazak, marginazio egokia begitantzen jata.
Dagokiona dagokionari
betikoa 2007-04-13 15:06:12
Hemen ari zerate euskara dala ta ez dala baina hemen aritzeak ez gaittu inora eramaten. Udalaren jardunari buruzko kexak bertara bideratu bihar diazela pentsatzen dot,eta idatziz badiaz hobe, horrela erantzuna jasoko debe udaletik, hor dago Herritarrentzako Arreta Bulegoa, aprobetxa dezagun!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari