|
Tecnifuelle eskubaloi taldea Euskadiko txapeldun eta Lojantzi txapeldunorde |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-04-12 09:10 |
Senior mutilen mailako Tecnifuelle eskubaloi taldeak Euskadiko Liga
Txapelketa irabazi du eta Lojantzi, senior nesken taldea, berriz,
txapeldunorde geratu da. Lorpen hauei esker Espainiarako Ligarako
igoera fasea jokatzeko txartelak eskuratu dituzte.
Neskek Barañainen (Nafarroa) jokatuko dute apirilaren 20tik 22ra
bitartean. Mutilei dagokienez, Sanlo taldeak igoera faseko partidak
Elgoibarren jokatzeko eskaera luzatu dio Espainiako Eskubaloi
Federazioari. Erantzunaren zain daude.
•
Tecnifuelle Igoera Fasean
 Tecnifuelle eskubaloi taldea
Tecnifuelleko mutilek maiatzaren 4,5 eta 6an jokatuko dituzte Espainiako Ligarako igoera faseko partidak. Espainiako Eskubaloi Federazioak oraindik ez du erabaki igoera faseko partiduak non jokatuko diren, nolanahi ere, Sanlo klubeko arduradunak itxaropentsu daude, “ Igoera fasea Elgoibarren antolatzeko eskaera egin dugu eta orain federazioaren erantzunaren zain gaude” adierazi digu Rafa Alvarez Sanlo EKTko presidenteak.
•
Lojantzik Barañainen jokatuko du Igoera Fasea
 Lojantzi eskubaloi taldea
Senior nesken taldeak Barañainen (Nafarroa) jokatuko ditu igoera faseko partiduak apirilaren 20, 21 eta 22an. Euskadiko Liga Txapelketan txapeldunorde geratu ondoren lortu dute igoera fasea jokatzeko sailkatzea, bigarren urtez jarraian lortu ere, iaz Iruñean jokatu zen igoera fasean aritu baitziren. Orduan ez zuten mailaz igotzerik lortu, ia bigarren saiakeran zorte hobea duten.
Honako talde hauen aurka jokatuko du Lojantzik:
-SIERO DEP.BM (Asturiaseko txapeldunak)
-BM CHAPELA (Galiziako txapeldunak)
-LAGUNAK (Nafarroako Txapeldunak)
Errifak salgai
Igoera Fasea antolatzeak suposatuko lukeen gastuari aurre egiteko errifak ater aditu Sanlo EKTk. Euro baten trukean salduko dituzte. Saria, berriz, Tenerifera 2 pertsonentzako bidaia izango da (*6 egun 4 izarretako hotel batean pentsio erdian).
 Poz estanda. Tecnifuelleko jokalariak Liga Txapelketa irabazi berritan |
|
|
ZORIONAK!! Lorea 2007-04-12 10:49:52 ZORIONAK, bai senior mutil eta neskeri, kriston temporadia in dezue eta!! Pozten naiz, aber fasietan suertia dakazuen!! Eta Zorionak ere Infantil mailako 2 ekipueri (Aterpe eta Olalsa) 2. fasian biok lenengo postuan bukatu degulako eta animo handi bat semifinaletarako!! AUPA SANLO SIRE KETAKE BU!! | elgoibarko eskubaloia gaztia 2007-04-12 16:51:48 Zorionak aipatu dittuzuen taldiari , eta Sanlo klubari orokorrian, eskubaloiaren punta puntan dabilelako. Sekulako ohoria da Elgoibar bezelako herri baten holako klub bat eukitzia . | Jokalari ohia ZORIONAK!!!! 2007-04-12 19:08:17 Zorionak Elgoibarko bi talde haueri ta bereziki senior mutilen entrenatzaileari urte guzti hauetan egin duen lan politagatik!!! | ZORIONAK jarraitzailea 2007-04-13 11:33:26 Zorionak bi taldeeri, batez ere neskeri, kasu honetan ere gutxitxuago baloratuta dauden irudipena daukadalako. Eta aipamen berezia merezi du Igorek bere lan on eta desinteresatuarengatik. AUPA NESKAK! | beste ni ZORIONAK TEKNIFUERTE 2007-04-13 18:09:52 ZORIONAK TECNIFUELLE ELGOIBARri, aurten "inork" espero ez zuenean liga irabazi dutelako. Agian, espektatiba gutxien izan duen urtean, liga guztian zehar aurrean ibili dira, eta azkenean, urte hauetan bila ibili diren titulua eskuratu dute. ZORIONAK!!!! GORA TEKNIFUERTE!!!! | DANOK TXAPELDUN senior mutila 2007-04-13 21:49:47 Jarraitzaile batek komentatzen dau nesken ekipua gutxio balorauta daola. Bueno beraiek urte askuan dabiz fasiak jolasten eta mutilok zeoze lortzen degun lehenengo urtia da, nik uste det horregaitxik heman zaiola garrantzi pixkat gehixo. Ezdet uste inungo balorazio faltarik daonik. Nere partetik zorionak senior neskei (naiz eta ez duten fasia oso oso urruti jolastuko jeje) eta animo fasian. Nere ekipuari ere zorionak. Aupa teknifuerte !!! | Azkenian kanpora joan behar Zaletu bat 2007-04-18 07:33:09 Atzo jakin zenez, mutilen taldeak ere, neskenak bezala, kanporuntz jo beharko du igoera fasea jokatzeko. Colindres (kantabrian) izango da, eta nahiko talde zaila tokatu omen zaio. | Aupa Eskubaloia!!! Gizon feminista bat 2007-04-22 21:07:56 ZORIONAK bihotz bihotzez bi taldeei! Baina bereziki neskei beti ere gehiago demostratu behar dutelako. | Aupa neskak! beti sanlo 2007-04-22 23:56:08 Zorionak neskak! Ez dezue lortu igotzea baina kriston fasea in dezue! Baraņainen egon garen guztiok arro sentitu gera talde osoko lana ikusten. Hirugarrenian bai, eh? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |