Ezker abertzalea, Elgoibarkoa barne, udal eta foru hauteskundeetan
aurkeztu ahal izateko hautesle elkarteen (herri plataformak) aldeko sinadurak batzen hasi
da Hego Euskal Herriko herri guztietako udaletxeetan eta sinadura
bilketarako egokitutako notario bulegoetan. Gure herrian Elgoibarko
Abertzale Sozialistak izena edukiko luke sortuko litzatekeen
herri plataformak. Nolanahi ere, herritarren 500 sinadura behar dituzte
aurkeztu ahal izateko.
500 sinadura behar dituzte
Lortu beharreko sinadura kopurua herriaren tamainaren araberakoa izango da: 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenetan, 50; 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, 100 eta 10.000 eta 50.000 bitarte dituztenetan, 500. Azken hau da Elgoibarko kasua, 10.538 biztanle baititu gure herriak.
Bestalde, Udal eta Foru Hauteskundeetan plataforma horiek aurkeztu ahal izateko, 30.000 sinadura bildu beharko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan.
Non eta Noiz sinatu
• Udaletxeko idazkaritzan
Apirilaren 10etik 20ra (Astelehenetik ostiralera. Zapatua 14, 09:00-13:00)
• Notaritzan (Aita Agirre 5, Leku Eder)
Martitzena 10, eguena 12 eta martitzena 17 (16:00-19:00)
∞ Informazio gehiago:
∞ Berria
∞ Gara
|
Kaixo PAKITO 2007-04-11 22:57:38 Badakit nik esandakoa tira-bira zor daiteskeela baina...... nola, zori txarrez, leihatila hau anonimoa denez huzartuko naiz. Zuek eskatuko duzue zinadurak zuen proposamenak aurrera ekintzeko......baina zuen arazoa zera da, [B]null[/B]KENDU ZUEN LEPOTIK E.T.A. ren UZTARRIA !!!!!!! | anonimatasuna zoritxarrez?? berrigorri 2007-04-11 23:11:47 pakito, bigarrenari no comment, baina zoritxarrez diozu? zuk zeuk diozu horregatik atrebitu zerala eta kexatu egiten zera aukera hortaz? ez da ulertzekoa... | Aukera guztiak Roger 2007-04-11 23:32:45 Sinadurak eskatzen dira aukera guztiakbozkatu ahal izateko. Lehenik eta behin, aukera guztiak egon daitezela mahai gainean eta ondoren bakoitzak erabaki dezala zein bozkatu. | Aukera guztiak? Lur 2007-04-12 09:41:36 Ni ere aukera politiko guztiak libreak izatearen aldekoa naiz: ezker abertzaleak aukera izan behar du hauteskundeetan aurkezteko, baina PPko edo PSEko zinegotziek ere bizkarzainen beharrik gabe aurkezteko aukera izan behar dute. | Bizkarzainak?? Bizkarzaina 2007-04-12 10:06:58 Noski PP eta PSOEko zinegotziak bizkarzainik gabe aurkestu behar direla, eta horrek zer ikusi du ezker abertzaleak aurkesteko duen eskubidearekin. Bestalde, nik dakidala ETAk alderdi horietako hautetsiak erasotzea itxitzat jo zuen eta ez daude bere jo puntuan, beraz bizkarzainik gabe aurkesteko aukera guztiak dituzte. | bizkarzaini bull 2007-04-12 11:10:48 Hi zer mundutan bizi haiz bizkarzain? bizkarzainik gabe aurkezteko aukera guztiak dituztela??? Errazegi hitz egiten duzula uste dut. Ez zara bizkarzain beharrean daudenen azalean jartzen. Jakizu ETAk su etena ere iragarri zuela, bai, baina Barajaseko atentatua nik su eten bat ulertzeko dudan modutik oso hurrun dago. ETAk mehatxatuetako bat banintz bizkartzainaren beharra izaten jarraituko nuke, dudarik gabe. Nor fidatu daiteke burua kaputxa batekin estaltzen duten koldar asasino batzuekin. Hori da arazoak konpontzeko irten-bidea? indarkeriarik erabili gabe ideia politikoak defendatu ditzakegun garai eta testuinguru sozopolitiko batean bizi garela uste dut. Nire iritzi xumea da. Probatzeak, gutxienez merezi du, merezi dugu. Utzi behingoz armak! eta egin politika. Bizkarzainik gabe ibiltzeko aukera? Hitz egiteko askatasunik ere ez dago-eta Euskal Herrian, jende asko beldur da pentsatzen duena esateko. Ikusi bestela gorago Pakitok dioena "lehiatila hau anonimoa denez ausartuko naiz..." etab.etab... | ETAren jo-puntuak Lur 2007-04-12 11:15:08 Ekuatoriarrak ere ez zeuden ETAren jo-puntuan, baina ... | ** sorgin 2007-04-12 11:46:12 sinadurak biltzeanak da, aukera guztiak egotia mahai genian, demokrazian bezala; hala ere, horrek ez du ziurtatzen ezker abertzalean presentzia auteskundeetan, zeren beren zerrenda ilegalitzatzeko arriskuan dao juezak azkenengo hitza esan harte. | Euskera Ene gure euskera 2007-04-12 11:58:36 Zaindu mesedez euskerazko idatziak: aurkeztu da eta ez aurkestu/ hitza esan arte da eta ez, hitza esan harte/hauteskundeak eta ez auteskundeak/ ia ba euskaldunak garela esateaz aparte, praktikan jartzen dugun!! baina benetako euskaldunak eh!! euskeraz noiz behinak irakurtzen duten horietakoak eta hizkuntza benetan zaintzen dutenetakoak!! eneeee!! | zergak ez ditut ordainduko Zeru 2007-04-12 12:33:56 Ez badidate uzten bozkatzen nik nahi dudana, ez ditut zergak ordainduko, plaza erdian aparkatuko dut, zaborrak kalean botako ditut, eta pixa egingo dut udaleko atarian. Betebehar berberei Eskubide berberak. | etaren aitzakia ni 2007-04-12 12:36:50 Etaren aitzakiaz zuek -PNV, EA, EB nahi duzuena da udala mangoneatu. Aska zaitezte espainolen menpekotasunetik. | Zelako majoak! Lur 2007-04-12 13:15:52 Zuek bezala pentsatzen ez dugunok "espainolen menpekotasunetik" askatu behar gara, orduan? Eta espainolen menpekotasunetik askatu ondoren, zuen menpekotasunean jausi behar gara, ezta? | Arazoa Patxi 2007-04-12 16:04:40 Komentarioak irakurrita ... Geure artean ezin bagara ados jarri eta elkar laguntzen, nola kristo egingo diegu frente espaiņolisteri? | euskera gaztia 2007-04-12 16:17:38 ez da nere asmua gaitik ateratzia, baina argi utzi dezagun : ez al genun esan foro hau euskeraz guztiz ondo idazteko gaitasuna ez dutenentzat ere zabalik dagoela ? KAsu honetan garrantzitsuagoa da esaten dana , eta ez esateko modua . Eta benetako euskaldunak aipatzia ... Berria irakurri eta SAutrela eta HItzetik Hortzera ikusten duen jendea soilik ematen du dela euskalduna . Benetako Euskalduna? benetan, pentsatu bi aldiz idatzi aurretik, nahiz eta akats ortografikorik gabe idatzi | Santa Klara Vamos a ver Gaztia 2007-04-13 14:08:49 Ez zaitez moskeau euskaraz idazterakoan akats ugari egin ( edo nahita egiten dituzu eta ez dira akatask? ) eta batek atentzioa deitzen dizulako. Zuzen idazten ikasi eta lixto. Beste gauza bat: Ea oraingo hauteskundeetan iritzi guztiak beren ahotsa izateko aukera duten. Hala bedi | barkatu, baina ... gaztia 2007-04-13 19:59:28 BArkatu baina, ez det uste neri esna dianik akats ortografikuena , beraz , hitz egin aurretik irakurri idatzitakoa. | Oraingoan bai? Berria 2007-04-14 12:56:42 Esan beharra daukat inoiz ez diodala nire bozka ezker abertzaleari eman, baina oriangoan sinadura behintzat eman diet aurkeztu ahal daitezen. Orandik ez dut erabaki ze alderdiri emango diodan bozka baina uste dut eskubide demokratikoak ez daudela bermaturik eta ezker abertzalea hauteskundeetan egon behar dela. Baliteke beraientzat izatea nire botua, baina botu baldintzatua izango da, inoiz ez bait dut botu txuririk ematen, legealdi honetan ezker abertzalearen aldetik ETA-ren jokaeren aurkako mugimendurik ikusten ez badut, hau izango da ezker abertzaleari emango diodan aurreneko eta azken bozka, eta oriangoan bozka ematen badiot gure herrikide den Otegiri zenbait esanldi entzun dizkiodalako da, eta esaldi hauek beraien lan modua beste norabide batetik eramango dutela adierazten dit. Agur bat. | jokua jokatu Sousa 2007-04-17 00:13:30 Hemen denok jokatu behar dugu, bestela asuntu txarra. | demokrazia? katta 2007-04-17 20:04:34 Demokratikoa al da alderdi bateri hauteskundietan parte hartzerik ez ustia? Terrorismoari lotuta daudela? ta ez da terrorismoa Bush-ek,Aznarrek ta beste askok Irak-en in zabena? Ez ditxut PP kuak sinadurak biltzen ikusi! Ai, barkau! nahastu in naiz PP-ek hauteskundietan parte hartu laike! Ezker abertzaleko pentsaera eta ekintza batzuekin ados nau, beste askorekin ez, hala ere uste dot beharrezkua dala hauteskundietan parte hartzia. Guk daukagu aukeria botatzeko edo ez baina behintzat parte hartzeko aukeria izatia, benetan hauteskunde legalak izateko. ***Euskeriari buruz*** Foro honetan euskeraz idaztia beti derrigorrezkua da, guztiz ados, baina gainera ortografia zainduta? Bale askotan zaila izan laike jendiak esaten idazten duana ulertzia, baina ez nakixan EGA-ko esaminian geundela! A!foruan elgoibarko berbetia oso gutxi ikusten da. Zergaitxik ez dou berba itxen dogun moduan idazten? edo galdera zailaua zergaitxik elgoibarren (askotan)ez da elgoibartarrez berba itxen?Pentsau al dozue? Eskerrik asko |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |