Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Brontzezko domina Mausitxako gaztarentzat 'World Cheese Awards' sarietan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Brontzezko domina Mausitxako gaztarentzat 'World Cheese Awards' sarietan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-04-10 10:14
Klik haundi ikusteko
Mundu mailako gazta lehiaketa garrantzitsuenetakoa dira World Cheese Awards sariak. Urtero Londonen egiten den lehiaketara munduko bazter guztietako 2.000 gaztatik gora aurkeztu dira aurten, tartean Jesus Maria Ansolak Mausitxa baserrian egiten duen jatorrizko Idiazabal gazta. Gaztagile elgoibartarrak babestutako gazten atalean irabazi du brontzezko domina.
 
 
 
Idiazabal Jatorri Deiturako gaztek 12 domina irabazi dituzte World Cheese Awards lehiaketa prestigiotsuan. Ez da marka makala, batez ere, kontutan hartuz munduko gaztarik ezagunenekin lehiatu behar izan zutela, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako 250 gazta edo Hegoafrikatik aurkeztu ziren 50 gazten aurka.
Gauzak horrela, esan daiteke munduko gaztarik onenen parean dagoela Arriaga auzoko Mausitxa baserrian ardi esnearekin egiten dutena. 
 
Honako hauek dira dominak irabazi dituzten gaztagile euskaldunak:
Urrezko dominak:
-Patxi Otaegi (Beizama)
-Idoia Leonet (Beizama)
-Jose Maria Jauregi (Araba)
-Ricardo Remiro (Nafarroa)
Zilarrezko dominak:
-Nikolas Segurola (Arantzazu, Oñati)
-Ekain Murua (Oñati)
Brontzezko dominak:
-Jesus Maria Ansola (Elgoibar)
-Pedro Zuzuarregi (Tolosa) 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

goxoa...
gaztaizalia 2007-04-10 19:20:13
Gazta goxua benetan Mausitxakua. Zorionak!!
Samurra...
Beste gaztai zale bat 2007-04-10 20:43:05
Ni ere gaztai zalea naiz eta Mausitxan egiten duten gaztaia jateko aukera izan dut. Oso gozoa dela aitortu beharra dut.  
Zorionak!!
Samurra...
Beste gaztai zale bat 2007-04-10 20:44:40
Ni ere gaztai zalea naiz eta Mausitxan egiten duten gaztaia jateko aukera izan dut. Oso gozoa dela aitortu beharra dut.  
Zorionak!!
errepikatuta
beste bat 2007-04-10 20:51:55
Gaztaizale, Mausitxako gaztaiak errepikau eitxen al du? ja, ja... broma da. Oso ona da Mausitxako gaztaia.
beste bateri, errepikatu? uuummm
gaztai zaleak 2007-04-11 14:53:48
Bai, lehenengo gaztai zatiak bigarren bat jatea dakar, jajaja. Hauxe ere broma da. Ez dadila gal euskal baserriaren sostengu ekonomikoa izan dena, artzaintza alegia.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari