|
Merkadilloko saltzaile gehienak joango dira Sigmara |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2006-06-14 15:47 |
Merkadilloko saltzaile guztiek sinatu dute Sigmara joateko lizentzia, batek izan ezik. Ekaina amaiera alderako, beraz, ostegunetako merkadilloa Sigman izango dugu.
Ekaina hasieran banatu zituen Udalak salmenta postuak Sigman jartzeko lizentziak, eta jakin dugunez, batek izan ezik saltzaile guztiek sinatu dute Sigmara joateko papera. Udaletxetik jakinarazi digutenez, ekaina amaiera aldera edo uztaila hasieran jarriko da martxan Sigmako merkadilloa.
Alkatea baikor
Marivi Agirregomezkorta alkateak esan duenez, "normaltasunerako bidean gaude eta orain mobilizazioekin hasteak ez luke zentzurik izango". Merkadilloaren gatazka honek luze jo du, baina badirudi amaitzear dagoela. Alkateak esan duenez, merkadillo bikaina izango dugu Sigman: "Plaza Handitik 300 metrora dago Sigma, leku bikaina da merkadilloa jartzeko, euria egiten duenean ez da arazorik izango eta azkenean herritar guztiak eta saltzaileak pozik egongo dira".
|
Zeinek ez du sinatu? imanol 2006-06-15 09:09:09 Jakin al daiteke zein den sinatu ez duena? Eta zergatik ez duen sinatu? Honen iritzia jakitea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |