Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Kiroldegiko sauna eta muskulazio gela berritu ditu Patronatuak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Kiroldegiko sauna eta muskulazio gela berritu ditu Patronatuak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-30 08:28
Klik haundi ikusteko
Azken hilabete honetan hainbat berrikuntza egiten ari da Udal Kirol Patronatua Olaizaga Kiroldegiko instalazioetan. Gizonezkoen sauna berritu dute, neskena Aste Santu ostean berrituko dute eta kiroldegiko muskulazio gelan zoru berria eta makina gehiago jarri dituzte, besteak beste. Bestalde, hatz-marka errekonozitzen duen sistema berritzailea jarriko dute sarrerako tornuetan datozen hilabeteotan.



Orain arte egin diren berrikuntzak

• Gizonezkoen sauna:
Zoru eta paretetan azulejo berriak jarri dira. Dutxa bakarra zegoen lehen eta orain 3 dutxa berri jarri dira.
Ateak ere aldatu dira.
 
Klik haundi ikusteko
Mutilen saunako aldagela berritua
 
Klik haundi ikusteko
Igerilekuko mutilen aldagelako dutxa berriak

• Emakumezkoen sauna:
Aste Santuaren ostean gizonezkoen saunan egin dituzten berrikuntza berdinak egingo dituzte.
• Kiroldegiko muskulazio gela:
Zoru berria eta makina berri batzuk ere jarri dira. Hauez gain, datozen egunotan bi makina berri jartzeko asmoa azaldu dute Kiroldegiko arduradunek.
 
Klik haundi ikusteko
Muskulazio gelako zoru berria
 

• Igerilekuko aldagelak:
Ate berriak jarri dira eta gizonezkoen aldagelako dutxak ere berritu dira.
 
Klik haundi ikusteko
Igerilekuko aldagelako ate berriak
 
Klik haundi ikusteko
Mutilen saunako dutxa berriak
• Kiroldegian sartzeko sistema berria:
Datozen hilabeteotan Olaizaga Kiroldegiko instalazioetara sartzeko kirol txartelaz aparte beste sistema berri bat jarriko da tornuetan, hatzaren sistema, hain zuzen ere. Jendeak kirol txartela erabiltzeko aukera izaten jarraituko du, baina behatza jarriz sartu ahal izango da, alegia, makinak gure hatz marka ezagutuko du.


Aste Santuan itxita

Aste Santuan, apirilaren 5etik 9ra (biak barne) Olaizaga kiroldegia itxita egongo da hainbat aldageletan eta igerilekuko zoruan ez labaintzeko tratamentu bat ematen ari direla-eta. Horretaz aparte, igerilekuetan konponketa batzuk eta garbiketa lanak egiteko aprobetxatuko dira egunok.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

polideportibua
ni 2007-03-30 11:37:39
kiroldegia txiki geratzen hari dela kontutan hartuta, merezi al du bertan dirua inbertitzeak? ez al da hobe berri batean pentzatzen hastea? gauzak hobetzekotan, ez legoke gaizki igerilekuko aldagelen tenperatura hobetzeko zerbait egitea. Dutxatu ta izerditan zaude bertatik irten baņo lehen!
Behatza?
Euskaltzaindia 2007-03-30 11:55:27
Oinetakuak kendu biharko al dittugu kirodegiko insalazioetan sartzeko?
Aste Santua
Mai 2007-03-30 17:45:28
Ba 2007ko egutegiaren arabera aste santuko asteburuan irekitzera zihoazen polideportibua baina azkenean, beti bezela, kaltetuak abonatuak; batzutan obrak, beste batzutan jai egunak,...
Kasualidadia
Pepe 2007-03-30 20:07:10
Kasualidadia, elekziuak gertu diala berritxu dabez instalaziuak. Oain aprobetxau beharko deu gauzak eskatzeko...
Olaizaga kiroldegia
Ramon Mugica 2007-04-02 09:45:35
2006 urtea positiboa izan zenez diru remanente bat geratu zaigu eta instalazioetan beharrezkoak diren berrikuntza batzuk egiteko aprobetxatzen ari gara. Ez dauka zerikusirik elekziuak gertu diala.  
Eta, Mai, diozun bezala urteko egutegian aste santuan instalazioak irekita egongo direla azaltzen da baina igerileku handian aberia bat daukagu eta hori konpontzeko derrigorrezkoa daukagu egun batzuetan ixtea. Bestalde, igerilekuko aldageletan eta takila inguruan zorua oso labainkorra eta arriskutsua dagoenez tratamentu berezi bat eman ahal izateko ixtea beharrezkoa da.  
2006ko urteko egutegian, aste santuan, instalazioak itxita egongo zirela adierazten zen eta egun guztietan 9:00etatik 13.00etara ireki genuen (ikusi www.elgoibar.org hemeroteka). Jakin dezazun baita ere, aste santuaren ostean saunetako ordutegia luzatuko dugula, ostiral goizetan ere irekiz. 
Neurri guzti hauek ez dut uste abonatuak kaltetuak izateko hartzen ditugunik, beti ere abonatu eta erabiltzaileetaz pentsatzen baitugu.
Kiroldegi berria?
Kiroldegiko bazkidea 2007-04-02 10:06:11
Ramon, posible baduzu, lehen komentarioari erantzuteko eskatuko nizuke. Hau da, planteatu al du Udalak kiroldegi berri baten beharra? Duela hilabete batzuk kiroldegi berri baten gaineko zaratak entzun ziren, baina aspaldian ez dut ezer ere entzun. Zer esan zenezake?
Ondo Ramon
ur2 2007-04-02 14:26:43
Ramonek foro honetan duen jarrera aktiboa zoriontzia besterik ez nuen nahi. 
Ez da lehenengo aldia foroan sartu eta argipenak ematen dituena eta hori oso positiboa iruditzen zait. 
Egindako gestioak gehiago edo gutxiago kritikagarriak izan daitezke, baina holako detaileak eukitzia ez da gutxi. 
Egia esan normala iruditu beharko litzaiguke holako jarrera, baina beste albiste batzutan ikusten degu protagonistak oso gutxitan hartzen dutela parte.
Santa Klara
Bazen Ordua 2007-04-04 08:16:50
Bazen ordua 
Polideportibora joaten garenok argi dugu Elgoibar moduko herri batentzat ( 10.500 biztanle inguru )polideportiboak eskaintzen dituen kirol aukerak ez direla nahikoak. 
4 kaleko pistina bat ( 1 haurren ikastaroetarako, 1 igeri ikasten ari direnentzat, 2 gainontzekoentzat ). 
20 metro karratuko gimnasioa ( orainarte antigualeko museotan jarrita ere inori atentzioa deituko ez lioketen bizikleta estatikoekin, eta armiarma sarez apaindutako makina batzukin ) 
Kantxa bakarra ( saskibalo, eskubaloi eta futbitorako ). 
Squash bakarra 
 
eta ez dut uste kirola egiteko gauza gehiago dituenik, beraz nola liteke, polideportiboko paretak margotu dituztela eta hori gauza positibo bezala zaltzea. 
Elgoibarko polideportiboa txiki geratu da. 
Galdera bat 
Jakin al daiteke instalazio horiek zenbat pertsonentzat diseinatu ziren? Bere garaian ondo egongo zen, baian polideportiboak izan duen bazkide kopuruaren hazkundeak, nola eragin dio honek ematen duen serbitzuari?
Egia al da....
Mai 2007-04-04 09:56:53
Egia al da udaletxeko planen barruan Mintxeta aldean, kiroldegi berri bat eraikitzea? Mesedez erantzun bat jasotzea gustatuko litzaidake.Agian, foroan sartu zarenez Remon Mugika, ez zaizu inportatuko honeri buruz azalpentxo bat ematea.Eskerrik asko.
xxx
xxx 2007-04-27 17:15:02
mintxeta aldian kiroldegi bat? ezin da urrutio jarri?
Alkortan
Alkortan 2007-04-30 20:44:29
Ta mintxetan biharrian alkorta aurreko kanpan eitxia? Mintxetakua txukundu krosserako ta kiroldegixa alkorta parian jarri. Igual pixkat urrutitxo dao baina bueno...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari