Indarkeria eta mehatxupean egin zuten lapurreta bi gaztek San
Frantzisko kalean dagoen txinatarren arropa dendan. Lapurrek dendaria
labanarekin mehatxatu eta aulki batera lotu zuten arratsaldeko lehen
ordutan, joan zen martitzenean (martxoak 26). Ordenagailua eta dirua
lapurtu zituzten. Dendako jabea onik atera zen arren, oraindik ez zaio
sustoa pasa eta demaseko beldurra pasa zuela azaldu digu.
Burua eta aurpegia bufanda eta txapel batekin estalita sartu ziren arren, lapurrak oso oso gazteak “16-17 urtekoak” zirela ohartu zen dendaria. Bezerorik ez zegoen momentua aprobetxatu zuten lapurreta egiteko, egun argiz, arratsaldeko 17:30-18:00ak inguruan. Dena oso azkar gertatu zela gogoratzen du. “Zinta batekin eskuak lotu eta aulki batean eseri arazi ninduten, ixilik egotera behartuz”.
Lapurreta bat jasaten duen estreinako aldia da eta ikaraturik egon zela aitortu digu. Bere aurpegian oraindik nabari daitekeen beldurra. Ertzaintzak paisanoz jantzitako agenteak bidali zituen Elgoibarrera, baina ez zuten lapurren arrastorik topatu. Arrasto bakarra lapurrek dendan laga zuten labana da.
Zoritxarrez, honakoa ez da azken aldian Elgoibarren gertatu den lapurreta bakarra izan. Epe oso motzean lapurreta bat baino gehiago izan da gure herriko komertzio eta etxeetan.
|
Ikusi genduzen Erosle bat 2007-03-30 10:00:11 Lapurreta hori seirak jota izan zala uste dot. Neskia ta bixok seirak aldian sartu ginan denda horretan erosi berri naban aterki bat aldatzera eta sarreran bi mutil koskor zaozen, esandako edadekuak, txanodun jertziekin... Neskiak susmo txarra hartzen ziela esan zian, baina ez genien garrantzirik eman. Txarrena aurpegixekin ez gerala gogoratzen, inundik inora. Bat bestia baino dexente altuaua zala bakarrik gogoratzen dot. | penagarria anttonio 2007-04-05 17:51:16 Nola esan dezakezu horrelakorik? Eskubide osoa dute lan egin eta bizitza aurrera eramateko. Akaso ez al zuten gauza bera egin milaka euskaldunek Ameriketan duela 80-60 urte inguru? Komentario penagarria... | txina asiako nazioa agitz ongi 2007-04-07 07:29:44 begi itxi hauek oso jatorrak dira.todo a cien minimo saltzen dute,gaur egun ni un txupo degu por un puto euro,justicia gurpegui,mas anfeta y koka y menos munipas.elekzioak hor daude maribi uy pnv-eros....andar kon kuidao ke el tigre las gana | chinesse maite 2007-04-07 07:43:33 izorra daitezela dudarik gabe!!!ea horrelako gauzekin hemendik alde egiten duten!!! gora eusko alderdi jeltzalea!!! | bat mesedez! 2007-04-08 16:05:58 no comment | penagarria herritarra 2007-04-08 22:38:59 Horrelako komentarioak oso eredu txarrekuak iruditzen jataz, hemendik kanpo egon bihar dianak. Ta bestalde danok dauzkagu eskubide berdinak askori ez gustau arren. Beraz, danok ahal gera bizi ta lan in nahi degun lekuan. | penagarria herritarra 2007-04-08 22:40:08 Horrelako komentarioak oso eredu txarrekuak iruditzen jataz, hemendik kanpo egon bihar dianak. Ta bestalde danok dauzkagu eskubide berdinak askori ez gustau arren. Beraz, danok ahal gera bizi ta lan in nahi degun lekuan. | euskal herria euskal herria 2007-04-08 23:11:09 penagarria da holako jendearen mezuak ez borratzea, beraz espero dut barreneko jendeak mezu razistak kenduko dituela hemendik, berdin da politikaz hitzegiten bada eta diskutitzen bada, eta idea ezberdinak egotea. Bain hau ezin da onartu, razistak kanpora!!eta joan zuek euskla herritik! gainera ziur zuen gurasoak ere emigrazio bizi izan dutela eta emigranteak direla, espaņolak..... edo beste nunbaitekoak, beraz utzi pakean langileak eta hasi zuek zerbait egiten herri onen alde, ainbeste droga hartu beharrean, borroka egin EHren alde, SISTEMA KAPITALISTAREN BESTE ERREPRESIO MOTA DIRA, DROGAK! | mundua abraham 2007-04-09 19:47:42 ea aizuek! gai hau ez zen arrazista eta ez esatea. gai hau txinatarren dendan gertatutakoa jarri. adibidez erosle bat. eta gogoratu nozbaiten denak izan gara imigrante edo etorkoi. | Komentario arrazistarik ez moderatzailea 2007-04-10 09:23:24 elgoiBARREN.net ez dago mezu arrazistarik onartzeko prest, hortaz, hiru mezu ezabatzea erabaki dut. | TXALOAK TXALOAK 2007-04-10 21:53:22 Milesker BARRENeko jendeari, eta mesedez, segi horrelako jendearen mezuak kentzen ze, penagarria da! | zentsura gaztia 2007-04-11 11:49:27 hori hori, zentsura a tope | nola leike? munduko bat 2007-04-11 14:14:35 txarrena ez da zentsura edo ez zentsuratzea, txarrena sentitzen dan gorroto hori sentitzia da eta hori errealitate hutsa da zoritxarrez. Oraingoan batek dioen "begi itxi" hoiek dia baina beste edozein arlotan ere gorrotoa besterik ez da sentitzen. Gu geralakuan unibertsoaren zilbor hestea. Baina hemen gaia lapurreta bat zan eta inportantzia nori lapurtu dioten eman zaio, hau da hau gaiaren gainian idaztia!Hau da hau errespetuz idaztia (noski errespetua ta iraina subjetiboak direnez...) | gorrotoa gaztia 2007-04-11 14:33:41 uste dozu gorrotua , kometarixo hoiek borrauta desagertuko dala? Neretzat hobeto da uztia, hola euren burua deskalifikatzen debe . | zentsurarik ez mikel 2007-04-17 21:35:19 francoren garaiak gogoratzen barren bere zentsura errodiloa erabiliaz!!!! euskal herria deritzon tipoari:drogak lagaitzak hik campeon,horrelako tontokeriak esateko drogaren menpe egon behar da ez dago beste esplikaziorik!!!! | Kaixo Barren anttonio 2007-04-18 00:03:41 Kaixo Barren, Badakit moderatzaile lanak egitea oso lan zaila dela, esperientzia baitut horretan, baina arazo batzuk sortzen ditu mezuak ezabatzeak. Izan ere, mezuak bata bestearen ondoren idazten direnez, bata besteari erantzunez, mezu bat kentzeak gainerako mezuetan esandakoa baldintza dezake, gaizkiulertuak egon daitezkeelarik. Honenbestez, mezuak guztiz ezabatu beharrean testua editatu eta mezua zegoen lekuan -mezu hau ezabatu egin da- edo horrelako zerbait ipintzea gomendatuko nizueke. Ea zer beintxazen jatzuen. Ondo segi ta zorionak. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |