Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Unai Zulaika, 'Ezker Batua Berdeak-Aralar' koalizioko zerrenda-burua
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Unai Zulaika, 'Ezker Batua Berdeak-Aralar' koalizioko zerrenda-burua PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-29 10:30
Klik haundi ikusteko
Unai Zulaika (IU) elgoibartarra izango da Ezker Batua Berdeak-Aralar koalizioak maiatzaren 27ko Udal Hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrenda-burua. Izaskun Soraluze (Aralar) izango da bigarren zerrenda-burua.
 
 
 
 
 
Klik haundi ikusteko
Koalizio berriak atzo (martxoak 28) aurkeztu zituen zerrenda-buruak EB-Berdeak-en egoitzan. Koalizio berri batek berekin ekarri ohi dituen “ilusioa, zalantzak, kezkak, bat egitearen indarra, urduritasuna, desberdina ulertzeko ahalegina, e.a” aipatu zituen Zulaikak. Kultura politiko desberdinetatik datozen alderdiak izan arren, “elkarguneak topatzeko” ahalegin berezia egin dutela azaldu zuen.

Lau dira koalizioaren ardatzak zerrenda-buruaren berbetan: “Euskal Herria ezkerretik, justizia soziala, bakea eta autodeterminazioa”. Honez gain, ezkerrak eraginkorra izan nahi badu elkarlanean jardun behar dutela ere gaineratu zuen.
Elgoibar Euskal Herriko mapan letra handiz kokatu nahi dutela ere esan zuen Zulaikak, “Elgoibarrek aldaketa aurrerakoiaren eredu izan behar du Euskal Herri guztiarentzat. Horretarako, udaletxearen funtzionamendua eta Elgoibarko azpiegiturak hobetuko dituen egitaraua egiten ari gara”. Honek guztiak helburu bakarra duela esanez amaitu zuen, “Elgoibar garbiagoa, aisialdi aukera gehiagorekin, desberdintasun gutxiagorekin, kirol zaleagoa, kulturalagoa, azken finean Elgoibar bizia”. 
 
Ovidio Canpelloren aurkezpen ofiziala
Klik haundi ikusteko
Bestale, Jaime Ovidio Campello, zerrenda buruaren izena hilabete batzuk aurrerago jakinarazi bazuten ere Elgoibarko PSE-EE alderdiak, atzo (martxoak 28), egin zuen Udal hauteskundeetara aurkeztuko duen alkategaiaren aurkezpen ofiziala. Miguel Buen Foru Aldundiko Ahaldun Nagusirako PSOE-EEren hautagaiak lagundu eta babestu zuen Campello bere aurkezpenean.
 
 
Elgoibarko Hauteskunde DATUAK (2003ko maiatzaren 25ekoak)
Boto kopurua, ehunekoak eta zinegotzi kopurua (*Einbiouren botoak kontutan hartuta)
 
Klik haundi ikusteko
* EAJ-EA
: 3.683 boto (%56) 12 zinegotzi
* Einbiou: 954 boto (%14) 
* PSE-EE: 860 boto (%13) 2 zinegotzi
* PP: 749 boto (%11) 2 zinegotzi
* IU-EB: 338 boto (%5) 1 zinegotzi
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Lehen kale egin zuen
Madrazo 2007-03-29 12:29:49
Zulaika aurkezten da orain???? 
Lehen, azken legealdi honetan, hartu zun honek ardura hori, baina hilabete batzuk bakarrik izan zen aguantatzeko kapaz. 
 
Zertarako aurkezten zara, hilabete batzu barru, zure kargua lagatzeko??? 
 
Zure aulkia gure herria ezagutzen ez duen kanpoko bati lagatzeko??? 
 
Seriotasuna, mesedez! 
 
[B]null[/B]
Zorionak eta animo!
aitor 2007-03-29 13:05:57
Animo Unai! eta animo Izaskun! 
 
Gustatu zait proposatzen duzuen alternatiba! Betikoa proposatzera datozenei kasurik ez!
Unai Zulaika
Lur 2007-03-29 13:22:49
Egia da Unaik ez zabala paper onegirik bete aurreko legealdian, baina uste dot danok merezi dogula bigarren aukera bat. Unai, ea oinguan, urtetzen bazera, lan hobia egiten dozun.
nor?
Herritarra 2007-03-29 14:07:52
Nor da Izaskun? Ez dut inoiz ikusi herrian
Kanpotarra izango da
Patxi 2007-03-29 15:03:35
Ez da Elgoibarkoa izango, EB-k kanpoko jendea behar du bere zerrendak betetzeko eta hori ez zait ondo iruditzen.
Norr??
Herritar bat 2007-03-29 15:08:44
Izaskun jaiotzez ez dakit Elgoibarkua dan ala ez, baina bizi behintzat Elgoibarren bizi da. Eta badaramatza urte pilua hemen.
Elgoibarkua da
bat 2007-03-29 15:22:25
Izaskun Elgoibarkua da, bere gurasuak bizkaitxarrak dia, baina bera Elgoibarren bizi da aspalditik. Bi seme-alaba dittu eta Korrikako erretratuak ikusi badittuzue, hantxe azaltzen da Unai Zulaikan onduan korrika. Beraz, kanpotarrak bihar dituztela zerrendia osatzeko... alde batetik egixa da, baina zerrendako 15 elgoibartarrak dia. Ia suerterik dakaten. Eta Unaik bere kargua laga ein zaban, baina merkadilluan asuntuakin asko borrokatu zaban. Lan ona eingo dau, seguru.
ez det lanik ikusi
PATXI 2007-03-29 15:33:32
Unaik lan ona egin zuela? 
Nire ustetan ez zauan ezer ere egin, bere kargua utzi da egin zuen gauz bakarra.
Animo
Santa Klara 2007-03-29 16:36:05
Animo Unai!! 
Ikusten dezunez jendeak ez zaitu ahastu. Zer egin zenuen edo egin ez zenuen ondo gogoan dutela dirudi.  
Suposatzen dut zure arrazoiak edukiko zenituela eta guri arrazoiok errespetatzea besterik ez zaigu geratzen. 
Kritikatu nahi dutenek, egin dezatela, baina has daitezela beraien partidutik, izan ere Ezker Batua da ezagutzen dudan partidurik zintzoena. 
Ea zinegotzi bakarra beharrean bi lortzen dituzuen, nire laguntza izango duzue.
izaskun
mp 2007-03-29 17:41:25
Izaskun emakume konprometidua izan da gizarteko zenbait arlotan. 
Euskalduna (euskaraduna) euskalzalea eta solidarioa.(bera eta bere ingurukoak) 
Beste zenbat baino paper hobia egin dezake aurkezten den tokian. 
Aupa emakunia eta sorte on.
Gainontzekoak?
Losantos Omar 2007-03-29 17:52:57
Non azaltzen dira beste 13-ak? Mila esker.
Gainontzekoak?
Santa Klara 2007-03-29 20:31:05
Losantos jauna, badirudi erdi katxondeoan eginiko galdera dela zurea. 
Erantzuna jakin nahi izanez gero, Ezker Batuak Errosario kalean duen egoitzatik pasatzea besterik ez duzula uste dut. 
Eta ez dago zertan eskerrak eman, hurrenarte ondo segi.
Unai Alkate
Ander 2007-03-29 21:41:55
JOEEEEEEEEEE 
 
Utzi pakean Unairi. Denborak esango digu ondo egiten duen edo ez. 
Ez al dago zer kritikatu nahikoa PNV-EAri egindako lan benetan eskasagatik?  
Zer gertatzen da, Ovirio, Alfredo, Ion Peli, etb. kandidatu perfektuak al dira?  
Ordua da aldaketarako. 
UNAI ALKATE
Ika, ika, ika, badator, (Unai) Zulaika
Guiller 2007-03-29 21:47:28
Oso ondo Unai. 
Kritikeri -NI KASO-. 
Ezker Batua-Berdeak zu bezalako gehiago behar ditu, denak konturatu daitezen zein jende konprometituak zareten. Ezker Batua-Berdeak korrikan parte hartzeak azkenengo bi urteetan zuregatik da Unai. Mila ezker euskararen alde, ezkerraren alde, langeleen alde, diferentzia sozialak txikitzearen alde egiten duzun lanagatik. 
Berdurra ote kritika horien muina? Nahiko nuke alkate izango bazina.
Gure herrixa
kontzientzia 2007-03-29 23:14:03
Aupa! 
 
Bazan garaixa ezkerrari beste itxura bat emateko eta itxen dian jarduera guztixei itxura politikua ez emateko. Elgoibarrek bia dabana fundamento pixkateko jendia da, guztiok dakigu da ze falta jakun... ta ze zobratzen dan... zaila izango da, baina lortuko dou! 
 
P.d: eta Izaskun elgoibartarra ez dala insinuatzia bakarrik... bere semia elgoibarren eindako jarduera eta talde askotan eon da, eta bera ere han hemen ibili da beti, atara konklusiñuak... 
 
Aupa Elgoibar! Gora euskadi!
AUPA IZASKUN ETA UNAI
danok 2007-03-30 14:18:20
Kritikak konstruktiboak izan behar dira eta edozer gauza idatzi baino lehen ongi informatu. Nondik eta nora ea Izaskun Elgoibartarra den edo ez? Kalean ez dezuela ikusi? Non ibiltzen zerate? 
Unaiek lehen utzi zuela bai eta zer! Bere arrazoiak izango zituen. Orain lan talde poli bat bildu dia eta herriaren alde lanerako gogo handixarekin. 
ANIMO eta eutsi goiari.
Pozik nago
Neska gaztea 2007-03-30 17:57:52
Animo Unai .  
Lan txarra egin zenuela? Ez dute jarraitu zuk egindako lana. Urtebete izan zen baina gogorra, zenbat eta zenbat aldiz irten zinen prentsan ikusterik ez dago jakiteko izerdia bota zenuela sinisten zenituen gauzengatik. Esaterako Merkadilloa plazan gelditzeko burruka egin zenuen. 
Jakin dezala jendeak zuk Elgoibarko aurrekontuetarako egin zenituen aportazioak, adibidez, munduko pobreziarako %0,7 eman zezan Udaletxeak edo etxebizitza hutsen zenbakia jakiteko egin behar zen estudiorako dirua jartzea. Biak ezeztatuak! 
Batzuk jarraitzen dugu merezi duen jendearen traiektoria.  
ANIMO UNAI, AUPA EZKERTIARRAK. 
HAUTESKUNDE HAUETAN IRABAZLE!!!!
a bai?
elgoibarkua? 2007-03-30 17:59:53
Marivi elgoibarkua da ala? Aiba, uantxe enterau naiz... 
 
jos, zuek, pertsona bat ez ezagutziak ez dau esan nahi elgoibarkua ez danik, 10.500etik gora geala...
neska
. 2007-03-31 11:29:48
eutsi goiarri. proposamen polita eskeintzen hari zarete lgoibartarrer. 
inork ez du sinisten lau txarra eguin zenuenik,gehinez udaletxea diktadura baten bidea gobernatzen dutenak ex zizutela utzi nahi beste lau egiten. 
zihur nago 3 zinegotzi etarako dituzuela unai aurrera. 
balinteak zarete ezker batua-berdeak eta aralar
ea
ezker abertzalea 2007-04-02 16:07:53
ezker abertzalea aurrera!! 
 
IU_ARALAR LAPURRAK!! 
 
udaletxeetan lapurtu dituzuen kontzejalak itzuli!!! 
 
LAPURRAK!
Euskal Herri berria?
Lur 2007-04-02 17:41:26
Ea egunen batean Euskal Herri BERRIArekin batera zuen diskurtsoa ere berritzen edo aldatzen dozuen. Prozesu berriak ezin ditugu diskurtso zaharrekin eraiki.
IGNORANTZIA
EUSKALDUNA 2007-04-03 10:45:14
ezker abertzaleari zuzendua. 
Ignorantzia da erakusten dezun gauza bakarra, Ezker batua berdeak eta IU ez dira partidu berdina nahiz da zueri ondo etorri diskurtso hori, bestalde norbaitek zerbait lapurtu badu hori zuek zerate ,PAKEA,LASAITASUNA... BERRIZ EMAN DIGUZUENA , BELDURRA , KONPLEJOAK... 
Jakin beharko zenuen Ezker batua berdeak Elgoibarko udaletxean BETI defenditu zaituztela baita zuen mozioak aurkeztu ere. Kontrarios konfunditu zara. 
GORA ELGOIBAR ETA HEUSKAL HERRIA
Ezkerra?
Ane 2007-04-03 11:23:53
Zer da [B]EZKER ABERTZALEA[/B]? Patentea al daukazue? Ez diote ba horrelako komentarioek mesede handirik egiten!!!
herritarra eta ezkertiarra
herritarra 2007-04-03 11:32:51
Bada garaia ezker abertzale ilegalizatuaren diskurtsoak aldatzeko, betiko kontu berak jendea aspertzen baitu eta ez baitio inolako mesederik egiten alderdiari berari ere. 
 
Alderdi barruan eta batez ere jarraitzaileongan aldaketa sakon bat egiteko garaia dela begitantzen zait, jokamolde-estrategia aldaketa sakon bat egiteko garaia, alegia. 
 
Kexa, oihu eta zarata argumenturik gabeek ez dute ezertarako balio. Sasidemokrazia honetan zer edo zer lortu nahi badugu diskurtsoa aldatu beharra dago, bortizkeria linguistikoa alde batera utzi eta ideiak argumentu eta datuz josiz. 
 
Euskal Herri Berria, hori da batzuek nahi duguna, eta hori ez dugu Aralar eta Ezber Batuari oihuka eta kexuka lortuko. Elkarlanean dago gakoa. 
 
Ea hor goian daudenei horrelako ezer okurritzen zaien...
herritarra eta ezkertiarra-2
beste herritar bat 2007-04-03 12:08:03
Erabat ados goikoarekin.Denok dakigu alde eta alderdi guztietan denetariko "fauna" dagoela, baina geure burua ezkertiar eta abertzaletzat daukagunontzat tamalgarria da geure artean horrelako pentsamoldeak ere badirela ikustea
PROGARAMA
EUSKALDUNA 2007-04-04 12:08:02
Aupa neska mutilak. 
Badakat gogua ikusteko programa munizipalak,zerbait iritxi zait , Unai Zulaika eta berarekin listetan dijoazenen artean prestatutako programan badaude nobedadeak diren eta besteetatik desberdintzen dituzten Elgoibartarreri zuzendutako apostu batzuk. 
Ia zuertia dakazun Unai.
Lapurrak?
Mai 2007-04-04 12:25:58
Zelako erreza dan IUri edo Aralarri LAPURRAK deitzia! Baina, adibidez, zergatik ez diozue eskatzen ETAri Madrilen harrapatu edo apurtu zituan bizitzak itzultzeko? Horretarako balorerik ez daukazue, ezta?
reflexioa...
kontzientzia 2007-04-08 09:47:45
Elkarlanean dago klabea, ezkertiar eta abertzalea izatearen funtsa galduta dutenentzat eta faxismo hutsean sartuta daudenentzat, ignorantzian galduta... beraien hitzetan betiko diskurtsoekin engañatuta eta demokrazia faltsu baten ilusioarekin lausotuta...  
 
Beste alderdiak errespetatzen ez dituen talde politikoa... ze erraxa den trastoak botatzea. Umeak baño okerragoak gara... batzuetan lotsa ematen dit jarraitzen ari garen bideak... 
 
Zorte on Aralar eta EB, Aupa unai eta Izas![B]null[/B]
EZKER ABERTZALEA
EZKER ABERTZALEA 2007-04-08 23:29:11
aupa! 
 
lehenik eta behin ezin da ilegalizazioaren diskursoa aldatu, ilegala den partidu batek legeztatzea eskatzea ere gaizki iruditzen zaizue! bihar ETAk armak uzten baditu dena konpondua egongo al da?  
Guardi Zibila emendik joango da? Polizia Nazionala ere? Batasuna legala izango da? 700 preso politikoak kalean egongo dira? ETAk hil dituenak berpiztuko dira? GALek hiladakoak berpiztuko dira? zen bat jende hil dute euskla herrian? zenbat herritar, hil dituzte español eta frantsesek Euskal Herrian? FRANCOk? duela urte gutxi, PSOEk Nafarroa Euskal Herria zela zioen, eta orain PNVko askok, ez dute hau onartzen, bestela auteskundeak galduta ikusten dituelako! Partido del Negocio Vascori, ez zaio iparraldea eta Nafarroa bost axola! 
 
ez dut sinisten ETAk armak utziko balitu hau konponduko litzatekenik! 
 
Lehenik negoziaketa politikoa egon beharko luke! eta gero akordio politikoa! 
 
40 urtetan borrokari lotuta egoteak, eman dio Euskal Herriari, guk euskera mantentzea eta ikastolak aurrera ekartzeak, ETA gabe ez genuen momentu politiko garrantzitsu hau biziko, eta euskal herriaren autodeterminazioa eta eskubide zibil eta politikoak lortu arte , aurrera jarraitu behar da, emen barkamena eskatu behar duen bakarra gobernu española eta frantsesak dira, euskarari egin dioten zapalkuntzagatik eta milaka euskal herritar euskaraz hitzegiteagatik hiltzeagatik! 
 
armak uzten dituztenean, CRS, POLICIA NACIONAL, GUARDIA CIVIL, ERTZANTZA, KONTROLAK, ATXILOKETAK, TORTURAK, EPAIKETAK, eta EHri desizio eskubidea ematen zaionean, orduan ETAk artuko du bere erabakia, baina NEGOZIAKETA GABE BAKERIK EZ! ETA AMNISTIARIK GABE BAKERIK EZ! beraiek hil dituzte milaka eta milaka euskal herritar! barkamena eska dezatela, urteetako zapalkuntza eta umilazioengatik!
lekutik kanpo
euskalduna 2007-04-10 09:20:12
Ezker abertzalea beti bezala lekutik kampo zabiz, zer ikusirik dauka lapurrak deitzearekin eta ez errespetatzearekin ezker batua eta aralarri zuk argudiatutakoarekin. 
Gatazka konpontzeko lelengo gauza errespetoa eta barkamena dira norberatik hasita , gorrotoa nabaritzen da zure hitzetan .Denok sufritu dugu ez zu edo zuek bakarrik.
Animo !!!
Neu 2007-04-10 12:03:53
Independentista eta ezkertiarra naiz. Ez dot dudarik eukiko botua ematerakuan: Ezker Batua-Aralar. 
Zorterik onena Unairi, Izaskuni eta zerrendako beste guztieri. 
Hau bai ezker dotorea, interesgarria, eraginkorra, errealista, euskalzalea... 
Beste batzuk hor dabiz beti moduan: kulpa guztiak bestieri botatzen, pistoladunen esanetara lotsagarri makurtuta, biktimismo infantila eitxen... 
Kasurik ez !!! 
Animo Ezker Batua-Aralar !!!
ea
ea 2007-04-10 21:51:06
Lapurra deitzen zaio, bestearena dena, kentzen duenean, adib; PNV-EAk elgoibarren, einbiouren bi eserleku osto ditu, beste ainbat herritan, aralarrek, alkatetza lapurtu du, naiz eta batasunaren bozkak irabazle izan.... hori da errespetua, hori da herriari errespetua??? 
edo negozio da?? 
nik uste dut negozioa dela! 
 
eta argi daukat, LAPURRA beti LAPUR!! ARALAR EZKER BATUA LAPURRAK! ITZULI ALKATETZAK ETA EXERLEKUAK! LAPURRAK! 
 
PD: lekutik kanpori, ez ahaztu ezker abertzalea herri hontako 2garren indar politikoa dela, errespetu gehiago mesedez!
nahasten ari gera
gaztia 2007-04-11 11:44:34
Lehenengo, ez det uste ETAk armak uztian truk preso danak kalera urten bihar dianik . BUrla bat irudittuko litzaidake gende askorentzat, GAlen inplikatutakoei indultua ematea adinako burla . BAina gauza batek ez du bestea justifikatzen. 
 
BIgarrengoz, euskera nahasten dezu ETArekin ."40 urtetan borrokari lotuta egoteak, eman dio Euskal Herriari, guk euskera mantentzea eta ikastolak aurrera ekartzeak". EZ dakit borroka aipatzen dozunian ETAri egiten diozun erreferentzia , baina hala bada, nik uste dot neurri haundi baten ESpainian euskeriari dioten nazkiaren arrazoi nagusixetako bat ETArekiko binkulaziua izan dala . ETa gogoratu euskera ez dala abertzaliena bakarrik. Bestela ez dezagun gezurrik esan, denok (espainiar sentitzen direnak barne) euskeraz egitea nahi dugu, bai ala ez? ARgi esan dezagun desio duguna . 
 
Hirugarrenik, eta gaiari helduz, iruditzen zait ezker batuak eta aralarrek, memoria pixkat badute behintzat , gogora dezatela beraien historia eta izan daitezela kontsekuenteak diotenarekin, ezker abertzaleari dagozkion eserlekuak iztuliz . Herriak erabaki dezala alderdi bakoitzari eman nahi dion indarra .  
 
Denek hitz egiten dute oso erraz, baina ekintzak behar dira aurrera egin nahi bada
ezker abertzalea
bat! 2007-04-11 15:02:37
Zuek deitzen diguzue terroristak!!! 
Eta zuek zer??? 
Or dauzkazuez euskal preso pilo bat,jende pila bat hilda ,GUARDIA CIVIL,FRANCO...-ren erruz.Gernika eta Durangoko bonbardeoa,zenbat jende hilda...Eta zuek pentsatuko duzue,eta madrilkoak??barajasekoak???bai oiek ere pertsonak dira,eta guk ere ez genuen oiek hiltzea nai(batzuk bai...)Baina ez aztu,690/700 preso oiek iñoiz!!BERAIEK BIZIRIK DAUDE ETA EZ DAUDE HILIK! 
GORA BATASUNA! 
EUSKAL HERRI BERRIA! 
ETA GORA ESKER ABERTZALEA!
ea
nahasia delako nahasten gera 2007-04-11 15:07:28
Espainiarrek eta FRANTSESEK (ahazten zaizue, euskal herriko zati handi bat Frantziar estatuaren esku dagoela) GUGANAKO GORROTOA, ez da ETAkin hasi, ulertzen ez duten kultura eta hizkntza bat, deuseztatu nahi dutelako baizik! ETA egon ez balitz, eta baita, PNV ere, (gogoratu honek hasi zuela borroka armatua, EGIk)bere garaian, ez zen euskal herri bat egongo, ez zen kontzientzia nazional bat egongo, eta ezta gutxiago ere, euskaren eskubiderik egongo, adibidez, Nafarroan sekulako zailtasunak ditu jendeak euskaraz ikasteko, eta hau zergatik da? ez dutelako nahi ikasi? jendeak ikasi nahi, du, eta borroka armatua ez da eskusa bat, euskera zapaltzeko. Hor sartzen duzue anka! PNVk askotan esaten du, eta huts egiten du, independentziaren alde gaude, biolentzia gabeko eszenatoki batean, eta orain ez????? zein da beraien ideoloji politikoa? hori ere ETAk hartu behar gainean, PNVren ideolojia? oso erraza da ETA dagoen bitartean, ez dugu ezer egingo autodeterminazioaren alde! hauek ideak.... 
Bukatzeko, PNVk euskararekiko daukan jarrera lotsagarria da; aurreko urtean, agenda guztiak erderaz atera zituen, eta aurten berriz, MOJATE delako kanpaña ere dena erderaz atera dabe!!! ASKI DA PNV! NAHIKOA DUGU! BETI DANA ERDERAZ ATERATZEN DUZUE eta GURE DIRUAKIN GAINERA!!!
aralar - iu LAPURRAK
aralar - iu LAPURRAK 2007-04-11 15:10:29
LAPURRAK ITZULI GURE EXERLEKUAK!! 
 
ARALAR LAPURRAK!!
elkar ulertu
Alperrik da 2007-04-17 16:19:24
Ola ez dao ezer konpontzerik.... 
gure artian elkar ulertu ezin hau da aztertu bihar dana... hain desberdinak al gera ba hain km karratu gutxitan?  
tira, tira, ... bakoitzak bere burua soseau behar leuke ondokuari trastuak botatzen hasi baño lehen... 
Egin deigun danok ahalegin txiki bat elkar ulertzeko, mesedez!
Kertenkeriak
Neu 2007-04-21 10:33:47
Ezker abertzale ofizialetik datozen betiko irain eta kirtenkeriek nere pentsakera indartu besterik ez dabe egiten. Zuek ze uste dozue, beti daukazuela arrazoia? Bestieri kulpak bota beharrean hobe zenukete etxe barruan daukazuen kaka-nahastea konponduko bazenute. Gauza bat bakarrik eskatzen dizuet: errespeto piska bat. Asko eskatzia al da ? Ezker Batuak eta Aralarrek ez daukate zuen ilegalizazioaren erantzunkizunik. Laga alde batera biktimismo infantil hori eta errespetatu beste pentsakera batzuk. Seguruenik ezkertiar abertzale gehiago gaude ezker abertzale "ofizialetik" kanpo barruan baino. 
Animo Ezker Batua-Aralar !!!
Elgoibartar bat
Ezkertiarra eta abertzalea 2007-04-21 12:22:05
Nire burua ezkertiar eta abertzaletzat daukat, bain aez naiz batasunaren aldekoa. Sinadura bilketan nire sinadura jarri dut hautezkundeetan aurkezteko aukera izan dezaten, baina ez dute nire bozkarik jasoko. Nortzuk dira ezker alde abertzalearen jabetza beren gain ipintzeko? Ideologia baten jabe direla uste al dute? ba jakizue ideologia horren barruan asko eta asko garela ETA-ren aurka gaudenak eta biolentziarik gabe nahi dugunak herri hau aske eta independientea izatea. Zuek ez zarete ezker abertzalearen ordezkariak, ez ordezkari bakarrak behintzat. Maiatzaren 27an ikusiko da argi eta garbi indarrak ze alderuntz doazen. Ah eta inolako zalantzarik baduzue, gu ez gara espainolak eta euskal herriaren independentziaren aldeko borrokan tinko diraugu, baina arau etiko batzuk errespetatuz. Ongi izan
Ezker abertzale "ofizialari"
Geu 2007-04-21 14:06:14
Laga pakian Ezker Batua-Aralar koalizioari. Ez dira zuen ilegalizazioaren errudun. Eskatu kontuak ETAri, horiek bai direla errudun.
gauzak argi
J. Karlos Marcos 2007-04-25 15:38:12
Elgoibarko Ezker Abertzaleak oraindik orain ez du eman bere iritzia BARRENeko espazio honetan eta ez du emango. Beraz, edonork idatz dezake nahi duena, baina mesedez, ez erabili Ezker Abertzalearen izena.Ezker abertzaleko jarraitzaileren batek edo pertsona partikularrek ematen badute beren iritzia beraiek dira esaten dutenaren arduradun bakarra. Bestalde, horrelako espazioetan zaila da jakitea zein den idazten duena. 
Hori dela eta, mesedez utz ezazue bakean bai batzuek eta besteek ezker abertzalearen izena eta kritikatzekotan, kritika ezazue bakoitzak egindako lana.  
Amaitzeko, ezker abertzalea zein den denok ondo dakigu eta askotan edo hainbestetan izen hori erabiltzeak arrazoi sinplea dauka: beste eragileek nahi duten izena erabil dezaketen bitartean guk ezin dugu gure erakundeen izena erabili, kartzelara joateko arriskua dugulako; bakar bakarrik izen bat erabiltzeagatik..Eta hori ez da biktimismoa. Oso erreala da.  
Eta Ezker abertzale “ofiziala”-ri buruzko komentarioek ez dute zentzurik, nahiz eta batzuei asko gustatu. Ezker abertzalea bakarra da, PNV bakarra den moduan. Adibide bat jartzeagatik, EAkoak ere “partido” bat dira eta “nazionalistak”, eta “baskoak”, baina inoiz ez dira izango Partido Nacionalista Vasco. Modu berean, batzuk (Aralar,...) ezkerrekoak eta abertzaleak izango dira, baina ez dira ezker abertzalekoak izango. Eta hau ez dut esaten modu ofentsiboan. Ez dago “patenterik” ...Ulertzeko sinplea da. Ondo segi danok!
Patentea dela eta
anttonio 2007-04-25 16:55:17
kaixo Juankar, 
 
Gertatzen dana da Ezker Abertzalea, izen propio bat baino lehenago adjetiboa zela, ikuspegi politiko zabalagoa barneratzen zuen ideologia bat definitzeko erabiltzen zena. 
 
Egun Herri Batasunak izen hori bereganatu izana beharraren eraginez izan bada ere, beste izen bat jartzea egokiagoa litzatekeela deritzot, jende asko baitago ezker abertzale dena eta Herri Batasuna babesten ez duena. 
 
Espero dezagun ahal bezain laster berriz ere Herri Batasuna izena berreskuratu ahal izatea bakoitzak bere bidea jorratu dezan. Bienbitartean bazter ditzagun eztabaida txatxuak eta berba egin dezagun gauza garrantzitsuen inguruan. 
 
PD: Nik Herri Batasunari Herri Batasuna deitzen diot, Aralarri aralar eta PPri Partido Popularra. Lehenengo biak ezker abertzaletzat dauzkat, hirugarrena aldiz ultra-eskuin nacionalista-catolicistatzat.
???
Bat 2007-04-25 16:57:01
"ezkerrekoak eta abertzaleak izango dira, baina ez dira ezker abertzalekoak izango" 
 
ze??? 
 
ze esan nahi du horrek? 
 
eta : "Ezker abertzalea bakarra da" ... 
 
benetan? zuk diozulako?
Hausnarketatxoa
Bat 2007-04-25 17:12:35
Inork ez dit erantzungo seguruenik, baina... 
 
Nere ustez arazo asko ditugu ez gaudelako ados hitz horien definizioei buruz. Zer esan nahi du "abertzale" izenak? Nazionalismoa? "Norberaren herria maitazea" (denok gara abertzale definizio txatxu horrekin, zerbait gehiago izan beharko da...)  
 
eta zer "sozialista" edo "ezkertiar" edo "Marxista" ezker abertzaleak erabiltzen ditunean? Txina bezelako diktadura bat nahi dute? Edo PSOE-ren antzerako "ezker berria" zentrista bat?  
 
Azkenean ezker abertzalekoa izatea herri nonetan, status-quo-a jarraitzea eta konsigna sinplista batzu ohiukatzea dela dirudi. Non dago "mamia"?
definizioak
gaztia 2007-04-25 18:48:33
Sozialismoa ezarri daiteke diktadurarik gabe . Gehiengoak nahi duena bada, zergatik ez?
Bat-i
Hausnarketatxoa II 2007-04-25 21:40:37
Noiz ikusi dugu debate politiko serio bat herrialde honetan, bakoitzak nahi duen eredu ekonomiko, AHT, etxebizitza politika ... edozerri buruz? 
Zeuk diozun moduan postura sinplista batzutara mugatzen gara, alderdi guztiak azkenean beraien postura esplikatzen dute "Euskal konfliktua"ren inguruan eta beraien deklarazio eta denboraren %95-a horretara mugatzen da: Biktimak, autodeterminazioa, Ibarretxe plana ... 
hainbeste denbora pasatzen dugu gure zilborrera begira... enrokatuta bakoitza bere posturan eta beste ezertaz hitzegin gabe. 
Benetako kultura politiko falta da herri honetan.
III
Bat 2007-04-25 23:32:38
Aurrekoarekin guztiz ados. 
 
eta gaztiari:  
 
Uste dezu hortarako prest gaudela? Denok funtzionario? zenbat iraungo gendun dana pikutara joan aurretik...? 
 
gainera sozialismoak ez dauka kurrikulum oso ona... ez?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari