Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Hasteko, ilunabar bat


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Anbotori buelta mendi bizikletan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Azterketak amaitxu eta mendira!


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Bertso finala eta Garaziren begiak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Leonard Cohenen 'Motxailaren emaztea'


Barren astekaria

Gida komertziala

Kultur Etxea txiki geratu zen 'Elgoibarko Euskara' liburuaren aurkezpenean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-28 19:40
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko euskararen ezaugarri eta berezitasunak jaso ditu Jesus Mari Makazaga filologoak Elgoibarko Euskara. Berbak, egiturak eta irakurgaiak liburuan. Herritarren ikusmina eta interesa piztu du lan honek, horren lekuko, Kultur Etxeko hitzaldi gela txiki geratu zela joan zen martitzenean (martxoak 27) egin zuen jendaurreko aurkezpenean. (Bideoa eta elkarrizketa ditu)


◊    BIDEOA 
•      Ikus hemen Jesus Mari Makazaga liburua idazteko arrazoi nagusiak azaltzen.
 
Aurkezpenean esandakoak
Klik haundi ikusteko
Aurkezpeneko une bat
Herriak probetxua ateratzeko asmoz idatzi du liburua Jesus Mari Makazagak, “ez dut apalategi batean dotore emateko egin. Ez nuke nahi horretan geratzea” adierazi zuen.
Bestalde, egindako lanarekin gustura eta aurrera segitzeko gogoarekin geratu da. Etorkizunean ere gai honetan sakontzeko asmoa azaldu zuen, zertan jardungo duten xehetasunik eman ez bazuen ere, “alde batetik (Udala) eta bestetik (Elgoibarko Izarra) gonbiteak jaso ditut eta nik neuk ere laguntza jaso nahi nuke”.
Lan hau ahal den osoen ateratzen ahalegindu dela ere gaineratu zuen, nahiz eta, "sakontzeko eta gehiago lantzeko gauzak: hiztegia, esamoldeak, e.a.” egon badaudela aitortu zuen. Bere burua jantzien ikusten duen alorretan saiatuko zela aurreratu zuen.
 
Liburua salgai
Liburua eskuratu nahi izanez gero, momentuz, herriko liburu dendetan (Gorostizan eta Pitxintxun) eros daiteke 15 euroren trukean. 1.000 ale kaleratu dituzte.
 
 
Klik haundi ikusteko
Kultur Etxea beteta
 
Klik haundi ikusteko
Liburuak DVD bat dakar, non elkarrizketatuen ahotsak entzun daitezkeen
 
Klik haundi ikusteko
Jesus Mari Makazaga seme-alabekin
 
Klik haundi ikusteko
Ale bat baino gehiago sinatu behar izan zituen egileak
 
Elkarrizketa:

Klik haundi ikusteko
 
Jesus Mari Makazaga 
41 urte, Euskal filologoa,
EHUko irakaslea.
 
 
 
 
"Liburuan jaso dittudan ezaugarri eta egittura asko eta asko desagertu egingo dira"

-Elgoibarko euskeriaren gaiñeko liburua idatzi dozu. Elgoibarrek ba al dauka berezko euskerarik?

Bai, edukiko ez dau ba! Gertatzen dana da, galdera hori egitterakuan salatu dozu, zeozer ez dabillela ondoegi sumatzen dozuela: esate baterako, sasoi bateko ezaugarri asko eta asko galtzen ari jakuzela.

-Zein dittu ezaugarri garrantzitsuenak?

Nahasketia da nire ustez ezaugarririk nabarmenena; bizkaieraren gauza asko daukaz, baiña batzuetan ez inguruko beste herri batzuk (Eibarrek, Soraluzek) dauken indarrakin, edo hárek bezain garbi; aditza, esate baterako, bizkaierakua da gehixena, baiña badittu Gipuzkeraren ikutu batzuk. Hiztegixan nabaritzen da, esango nuke, Gipuzkeraren eragin haundixa.

-Zein da liburu honen helburua?

Gure aittitta-amamen hizkeria ahalik eta era fidelenian eta osuenian jasota lagatzia.

-Zer jaso dozu liburuan?

Hizkuntzaren alor guztixak landu dittut, gehixago edo gitxixago: fonologia, morfologia (deklinabidia eta aditza), sintaxia eta hiztegixa. Irakurgai eta entzungai batzuk ere bai. Bai eta lagunarteko hizkera adierazgarrixa errezteko ezinbestekuak ikusten dittudan esaerak, esamoldiak, lokuziuak, interjekziuak, eta abarrak ere.

-Zenbat jendek lagundu dizu lan honetan?

Era batera edo bestera, jende asko egon da lanari lotuta: Elgoibarko Izarrakuak (Imanol, Iñasio Garmendia, Beñat Bilbao, Ane Zabala; Ibon Arriola, Ainhoa Lodoso eta Irune Iriondo lanaren hasierako laguntzaille nekaeziñak; Asier Orbea argazkixekin...), Udalekuak (Euskara batzordia eta Euskara zerbitzua), berri-emaille mordo bat, oin dala pare bat urte eman nittuan ikastaruetara etorri zan jendia, lagun dittudan irakasle batzuk, liburua eta diskua prestatzen ibili diran Belen, Iñigo Astigarraga eta Naiara Errasti, etxekuak ...

-Zenbat elkarrizketa egin dituzue? Zenbat protagonista hartu dittuzu?

30 bat berri-emaille erabilli doguz. Bakoitzari egin jakozen hasieran bi elkarrizketa mota: bata irikixa eta bestia lotua. Gero, hórretako batzuekin bakarrik jarraittu dot, bigarren maillako elkarrizketa lotuen bidez, zalantzak argitzen.

-Elgoibarko gaztiak ba al dakixe elgoibartarrez hitz egiten?

Badakixe, bai. Nola ez, ba! Kontua da aldatuz dixela “elgoibartarra” izatiaren kontzeptua, hizkuntzia bera aldatuz dixen bezela. Ez da gauza bera oin dala 40 urteko elgoibartarra eta gaur egunekua; ez da gauza bera gaur egungo basarrittar gazte baten elgoibartarra eta adin bereko kaletar batena. Danak dira, baiña, elgoibartarra. Zer izango da bestela (euskera batua ez bada behintzat)?

-Erabiltzen al da kalean Elgoibarko hizkera, ala baserrietan geratu da?

Esan bezela, bixetan erabiltzen da. Kontua da basarrixetan hobeto gorde dirala kalian galdu diran ezaugarri asko. Hikako aditz-formak dira adibide nabarmenetako bat. Baiña hori beti gertatu izan da: aldaketak, beti datoz kaletik; basarrixa izan da beti kalia baiño kontserbatzailliagua. Sasoi bateko basarritar batzuek ere gogor kejatzen ziran kaletarrak [eitxia] ahoskatzen zabelako, eta ez [eittia]. Edota ekarri zi(d)an esaten zebelako, ekarri ninddun-en ordez.

-Nolako etorkizuna ikusten diozu euskeriari, eta Elgoibarko euskeriari? Galtzeko arriskurik ikusten al diozu?

Erabat galtzeko arriskurik ez diot ikusten; hori bai, liburuan jaso dittudan ezaugarri eta egittura asko eta asko desagertu egingo dira. Liburuan behin eta berriz esaten dot halako forma edo ezaugarrixa indargalduta dauala gaztien artian. Denporiarekin hórretako asko galdu egingo dira. Baiña horrek ez dau esan nahiko euskeraz egiñ ezingo dogunik; beste era bateko euskeria izango da; homogenuagua, esan baleike: gero eta desberdintasun gitxixago egongo dira herrixetako hizkeren artian.

-Zer egin leike kalian Elgoibarko euskeria zabaltzeko?

Nik oso ontzat ematen dot Elgoibarko Izarra eta Udala euskeriaren erabilleran egitten ari diran lana. Ez dauke lantegi makala, gero! Erderiaren presiua oso-oso haundixa da eta. Jendia erakartzen ahaleginduko nitzake eukerara, gaztiak eta erdaldunak: hizkera erabilgarrixa eskaiñi gaztieri, euskeria “rollo” bat izan biharrian gauza dibertigarrixa izan leikela erakutsi, euskeriarekin jolastu leikela erakutsi, gramatika-ariketa lehorrak bakarrik eskaiñi biharrian, euskeria euskera batuarekin amaitzen ez dala behin betiko sinistu, gaztieri eta umieri ematen dieguna baiño ejenplo hobia eman, euskeria alderdikerixetatik babestu (ez da iñona; edo, hobeto esanda, danona da. Norbere alderdirako bakarrik nahi badogu euskeria, zeren izenian eskatuko diogu gero etsai politikuari euskeria erabilli deixan?), katalaneri pixka bat gehixago begiratu (han, PP-kuak ere normal-normal egitten debe katalanez)... 
 
OHARRA
Bariku honetako BARREN astekarian irakur dezakezue elkarrizketa osorik. Goizeko 9:00etatik aurrera elgoiBARREN.net-en bertan, PDF formatoan.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zorionak!
Iban Arantzabal 2007-03-29 11:03:16
Zorionak Maka!!! 
 
Eskerrik asko elgoibarren.net-ekuei. Sakon eta politto emondako informaziņua.
ZORIONAK
Azaldu ezin izan zuen bat 2007-03-29 11:20:56
Zorionak bene benetan, Maka-ri ta lagundu dioteneri (izarra, euskera batzordea ta boluntarioak). 
Benetan poztekoa eta zoriontzekoa da horrelako ekitaldietan aretoa txiki gelditzea. Ea liburudendetako arrera ere antzekoa den
Perutik Gemma,Dioni eta Gabrielito
Gemma 2007-03-29 16:59:36
ZORIONAK MAKA!!! ETA MILA MUXU.
Zorionak Maka!!!
mariapi 2007-03-29 18:48:25
eskerrikasko egin duzun lanagatik eta zorionak merezimendu osoz jaso zendun txaloengaitik
Eskerrik asko!
Alber 2007-03-30 00:29:18
Eskerrik asko egindako lanagatik eta lehengo eguneko aurkezpen politagatik. Orainguan ez dukat aitzakiarik Elgoibarko euskeria ikasteko. Zorionak eta segi lanian.
baina
herritar bat 2007-04-03 13:58:21
maka elgoibarkua al da? nik ez dot sekulan kalian ikusi,.... 
ah barkatu ez dela alkatetzarako aurkezten...konfunditxu in naiz
eskerrak
herritar bat 2007-04-03 14:00:06
politikan sartuta ez hagoela maka 
zorionak 
liburua oso ederra da, gusto handixaz irakurtzen nao.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Inauteriak 2010

Gotzon akorduan hartuta

Elkarrizketak


Zuhaitz Gurrutxaga

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Merezi dugulako
Kultur etxeko igogailua, mintxetarako eskailera me...
(jon larraņaga)

ZORIONAK BIKOTE
Balentria bikaina lortu dezute. Argazki eta bideo ...
(Morkaiko)

IGOGAILUA SOTORARTE EZ!!
Sinuose elkartetik, ez dugu ikusten igogailuak sot...
(sinuose)

Eskerrik asko Eņaut !!!
Gaur egon gera Eņauten aurkezpenean, eta egia esan...
(itxaspe)

Barren-en kazetaririk ez
Doala aurretik ez dudala ezer Zuhaitz-en aurka. Gu...
(mtt)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari