Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Erabaki ditugu elgoiBARREN-net atarian parte hartzeko arauak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Erabaki ditugu elgoiBARREN-net atarian parte hartzeko arauak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-28 12:57
Eztabaidatu eta erabaki ditugu elgoiBARREN.net web orrian parte hartzeko bete beharreko arauak. Irakurle asko izan zarete parte hartzearen gainean zuen iritziak eta ekarpenak egin dituzuenak; estimatzen dizuegu. Denak aztertu eta eztabaidatu ondoren hartu ditugu segidan ikusiko dituzuen erabakiak. Ea zer irizten diozuen.

♦ Hauek dira elgoiBARREN.net-en partehartzeko bete beharreko arauak:
•    Ezin da irainik idatzi.
•    Errespetuz idatzi behar da. Badakigu errespetua ulertzeko eta interpretatzeko modu asko daudela; ondorioz, sen ona erabiltzeko eskaria luzatu nahi dizuegu.
•    Gaiaren gainean idatzi. Honek ez du esan nahi gaiaren eremua zabaltzerik ez dagoenik, baina ezin dugu nahastu malgutasuna irizpide ezarekin.
•    Komentarioak euskaraz idatzi behar dira. elgoiBARREN.net euskarazko medio bat da, baina euskaraz ez dakitenei ere zabalik dago. Hauei, ahalegin bat egin eta gurean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu.

•    Arauak betetzen ez dituzten komentarioak kendu egingo ditugu. Komentarioren bat kentzen dugunean, esan egingo dugu kendu egin dugula eta zergatik kendu dugun.  
•    Proiektu honek moderatzailea izango du, eta bera izango da parte hartzearen segimendua eta zaintza egingo duena. Moderatzaileak erabakiko du, besteak beste, komentarioek arauak betetzen dituzten ala ez. Komentarioak kentzeko eta azalpenak emateko ardurak ere moderatzaileak hartuko ditu bere gain.  
 
Erabaki ditugu web orrian parte hartzeko arauak, eta moderatzailea ere izendatu dugu, baina kontziente gara irakurleon laguntza eta konplizitaterik gabe, ezer gutxi lortuko dugula. Aurreko batean esan genizuen moduan, irakurleon borondate onean sinesten dugu, eta seguru gaude denon artean web orri bizia eta parte hartzailea egingo dugula. Eskerrik asko, denoi. 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

arauak direla eta
Nerea 2007-03-28 15:24:34
Uste dut web orri honen iritzi atala araututa egotea oso ideia ona dela. Aspalditik ari gara irakurtzen "edozein motatako" iritziak, batere eskrupulurik gabe idatzitakoak, gehienak anonimatoan... Dena den, ez dut bidezko ikusten, behin arauak ipinita, guri, herritarroi, oraingoan arau hauei buruzko iritzia emateko aukera ematea. Hau da, albistearen amaieran, "Esa zer irizten diozuen" ipini dozue. Berriz ere aukera ematen ari zarete guri, herritarroi, 11000 pertsoneri, honen inguruan eritziak emateko, eta uste dut honetan ezin garela sartu. Zuek erabilitako irizpide batzuen arabera, arau hauek ezartzera iritsi zarete, eta guztiek koherentzia eta zentzu bat dutela iruditzen zait. Azken finean arauak arau dira, eta ez gaitezen bada orain arau hauen inguruan eritziak botatzen hasi, hartutako erabakiak zentzua baitu edozein tokitik begiratuta ere. Azken finean, anonimatoan idaztea oso erraza eta erosoa baita, eta ni ere sartzen naiz anonimato honetan, baina edozein gauza idaztea, bai jendea irainduz, erdaraz mintzatuz, etab... ezta zentzuzkoa. Eta hemen guztioi idazteko aukera ematen bazaigu, goazen bada arau minimo hauek betetzera. Ez zaigu eta asko eskatzen. Eskerrik asko.
nola?
gaztia 2007-03-28 18:02:43
"Komentarioak euskaraz idatzi behar dira. elgoiBARREN.net euskarazko medio bat da, baina euskaraz ez dakitenei ere zabalik dago. Hauei, ahalegin bat egin eta gurean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu." 
Nere galdera da, nola hartuko dute parte erderaz ezin bada idatzi?
Gaztiari
Imanol 2007-03-28 18:57:06
Gaztia, BARREN astekaria ere euskarazko medioa da eta euskara hutsean argitaratzen da; baina badakigu, ondo jakin ere, euskaraz ez dakien jende askok hartzen duela astekaria eskuetan. Zertarako? Irakurtzeko erreztasun handirik ez izan arren, zerbait irakurtzeko kapaz ia denok gara, eta, gainera, besterik ezean, erretratuei begira ere jarduten dute euskaraz ez dakitenek. Bestalde, euskaraz ez dakien jendea ere protagonista izaten da astekariko atal diferenteetan. Beraz, BARREN astekaria euskaraz ez dakien jendearentzat ere zabalik dago.  
 
Ba, elgoiBARREN.net web gunearekin berdin. Web gunea bertan komodo sentitzen den guztiarentzat dago zabalik; eta euskaraz hainbeste ez dakitenek ere parte har dezateke atariak eskaintzen dituen atal diferenteak kontsultatuz. Eta, zergatik ez, baita komentarioak idatziz ere. Euskaraz idazteko erreztasunik izan ez arren, dakitena praktikan jartzera animatuko nituzke; dakiten apurra euskaraz idaztera. Badakizu, gaur dakizuna praktikatzea da bihar gehiago jakiteko bide bakarra. Gainera, ez dut uste gure herrian jende asko egongo denik euskaraz ezer ere idazteko gauza ez denik. Beraz, eta hasiera batean arraroa dirudien arren, nere ustez, euskaraz hainbeste ez dakitenek ere parte har dezakete web gune honetan. Baina ez dut uste hau berria denik. Orain arte ere, komentario bat baino gehiago ikusi dugu euskaraz trakets xamar moldatzen den jendearen eskutik idatzitakoak. Eta aurrerantzean ere ikusiko ditugu.  
 
Hala ere, igual, "euskaraz ez dakitenei ere zabalik dago" baino egokiagoa izango litzateke "euskaraz moldatzeko zailtasunak dituztenei ere zabalik dago" jartzea. Lehen esan dizudan moduan, zorionez, oso jende gutxi dago Elgoibarren euskaraz ez dakiena (batere ez dakiena).
arauak
gaztia 2007-03-28 19:12:42
barkatu imanol, baina nik uste dot elgoibarren dexente jende dauala euskeraz idatzeko gai ez dana
Gaztiari
Imanol 2007-03-28 19:24:37
Euskaraz zuzen idazteko gai ez direnei buruz badiharduzu, konforme nago zurekin. Baina, nere ustez, zuk eta nik uste dugun baino jende gehiago da gauza elgoibarren.net-en parte hartzeko; euskaraz parte hartzeko. Kontutan hartu, gainera, Interneten, normalean, jende gaztea ibiltzen dela. Eta jende gaztea, nik dakiadala, kapaz da euskaraz idazteko. Hobeto edo okerrago, konforme, baina oso jende gutxi geratuko da zerbait esan nahi eta ezinean.
Hi gazte
Fede 2007-03-28 23:27:13
Ba ikasi dezatela, ze demontre.
gaztiantzat
aupa elgoibar 2007-03-29 09:54:24
Dagoeneko foro honetako hainbat berri irakurri ditut eta zure mezu bat baino gehiago irakurri ahal izan dut, eta gai honen inguruan behin eta berriro foro honetan gaztelaniaz idatzi ezin daitekeela salatzen duzu, hori diskriminatzailea dela esanez etab... Gezurra dirudi nola defendatzen duzun postura hori. Hainbesteko gogoa baduzu gaztelaniaz komunikatzeko milaka eta milaka foro dituzu interneten hau egiteko.  
Bai, agian foro hoietan euskara hutsean idazteagatik ez didate mezurik ezabatuko (ez dakit seguru) baina azken finean autodiskriminatua nago, inork ez bait dit ezer ulertzen eta beraz ezin naiz foro hoietan euskaraz mintzo.  
Badakigu euskadin zein hizkuntza den nagusi eta seguru nago foro honetan (eta euskarazko foro guztietan) gaztelaniaz idaztea onartuko balitz hizkuntza hau gailenduko litzatekeela mezuetan eta azkenean ia gaztelania hutsezko foroak bihurtuko liratekeela.  
Bada, nik foro honetan euskara hutsean idatzi ahal izatea defendatzen dut, bestela ez bait daukat apenas foroetan euskaraz mintzateko aukerarik.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari eta baimendutako 1