Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow Elgoibarko Izarrak onartu ditu 2007rako helburuak eta asmoak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

Elgoibarko Izarrak onartu ditu 2007rako helburuak eta asmoak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-28 08:35
Klik haundi ikusteko
Astelehenean (martxoak 26), egin zuen Bazkideen Urteko Batzar Orokorra Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak, eta bertan, 2006ko memoria azaldu eta onartu ondoren, 2007rako dauzkaten helburuak, egitasmoak eta aurrekontuak onartu zituzten. Gainera, Elkarteko Zuzendaritza Batzorderako kide berriak ere onartu zituzten.

   

2007rako proiektuak eta asmoak:

IDAZKARITZA:

              Elkartearen komunikazio plana: Elkarteak egiten duena bazkideen eta herritarren artean zabaltzeko egitasmoa.

              Bailarako telebistaren proiektua: Hamaika Telebista Taldearekin batera, telebista proiektua prestatzen dihardute bailarako euskara elkarteek.

BARREN astekaria:

              42 zenbaki argitaratuko dituzte: 40 ohikoak eta 2 bereziak.

                               *BARRENen 15. urteurreneko ale berezia, Gabonetan.

              Udal Hauteskundeei arreta berezia maiatzean.

              BARREN berria prestatu nahi dute Gabonetarako: edukia eta formatua.

elgoiBARREN.net:

              Proiektua asentatu nahi dute.

              Atal berriak prestatu: blogak, besteak beste.

              1. urteurreneko jaia egin nahi dute urriaren 23an.

HAUR eta GAZTETXOEN saila:

Atxutxiamaika:

              Aisialdi jarduerak: Udalekuak, jarduera solteak, Olentzero, ...

              Hezitzaileen formazioan eragin nahi dute.

Gaz-t:

              Gaztetxoentzako kirol ekintzak eta jarduera bereziak prestatu nahi dituzte.

Ludoteka, Gazte Lokala eta Gazte Informazio Gunea:

              Proiektua amaitu eta lehiaketara aurkeztu.

ERREFORTZU EGITASMOA:

Euskaraz berba egiteko zailtasunak dauzkaten ume eta gaztetxoei prestatutako programa berezia.

              5 eta 9 urteko haurrentzat daukaten eskaintza mantendu.

              10-16 urte bitarteko gaztetxo etorkinei eskaini.

KIRIBILKA:

Txikienentzat eta hauen gurasoentzat prestatutako programa berezia da Kiribilka.

*              Betiko Jolasak programa daukate aurtengorako: 12 emanaldi eta 4 kultur ikuskizun.

KUADRILATEGI egitasmoa:

12-14 urteko gaztetxoen koadriletan euskaraz berba egiteko ohitura finkatzea da proiektu honen helburua.

              Bi orduko 24 saio, egun osoko 4 irteera eta asteburuko 3 irteera prestatu dituzte.

GUREAN BAI-MERKATARITZA:

Dendak:

              Jarraipena egin eta zerbitzua ematen jarraitu.

Ostalaritza:

              Proiektua prestatu, ostalariei bisitak egingo dizkiete, diagnosia egin eta ekarpenak jasotzeko.

              Aurkezpen publikoa egin eta proiektua martxan jarriko dute.

HELDUEN EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA

              Tertuliak egitasmoarekin segituko dute.

KULTUR ESKAINTZA:

              Santa Ageda eskea, otsailaren 4an.

              Gabonetako bertso jaialdia.

              Elgoibartik Mundura programa, urrian: beste herri eta kultura batzuk ezagutzea da programa honen helburua.

NAZIO eta BAILARA MAILAKOAK:

              15. KORRIKAn parte hartu.

              Nazio eta bailara mailatik iristen diren eskaera eta egitasmoei erantzun.

 

558.500 euroko aurrekontua eta 25.000 euroko defizit aurreikuspena

Batzar Orokorrak 558.500 euroko aurrekontua onartu du 2007rako (92 milioi pezeta pasa). Aurrekonturik handiena haurren eta gaztetxoen atalak dauka (218.000 euro). Defizita, berriz, 25.000 eurokoa onartu dugu, baina administrari-buruak esan zuen moduan, defizita hau txikiagoa izateko bideak jorratuko ditugu.

Hona 2007ko proiektuen aurrekontuak:

Atxutxiamaika eta Gaz-t .................................  171.000 euro

Kuadrillategi ...................................................    26.000 euro

Euskara errefortzuak .....................................     20.500 euro

BARREN astekaria: ........................................  212.000 euro

elgoiBARREN.net web orria: ..........................    36.700 euro

Gurean Bai-Merkataritza: ...............................    37.000 euro

Kultur eskaintza: .............................................     8.000 euro

Tertuliak programa: ........................................     3.000 euro

 

Zuzendaritza Batzordeko kide berriak:

Klik haundi ikusteko
Amaitzeko, Elgoibarko Izarrako Zuzendaritza Batzorderako kide berriak onartu zituen Batzarrak. Aurrerantzean 8 lagunek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea:

Lehendik zeudenak: Ane Zabala (presidentea), Gaizka Argarate, Ander Soraluze, Amaia Lariz eta Imanol Larrañaga

Kide berriak: Ibon Serrano, Leire Agirrebeña eta Maider Etxaniz.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

eskerrak!
elgoibartarra 2007-03-29 18:10:16
Eskerrak elgoibarrren norbaitxek behintzat ume eta gaztientzako gauzak eta euskaraz berba geixo itxeko ekintzak antolatzen ditxuan. 
Benetan eskerrik asko! Kriston lana itxen dozue ta!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari