| Elgoibarko Izarrak onartu ditu 2007rako helburuak eta asmoak |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||
| 2007-03-28 09:35 | |||||||||
|
Astelehenean (martxoak 26), egin zuen Bazkideen Urteko
Batzar Orokorra Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak, eta bertan, 2006ko memoria
azaldu eta onartu ondoren, 2007rako dauzkaten helburuak, egitasmoak eta
aurrekontuak onartu zituzten. Gainera, Elkarteko Zuzendaritza
Batzorderako kide berriak ere onartu zituzten.
2007rako proiektuak eta asmoak:
558.500 euroko aurrekontua eta 25.000 euroko defizit aurreikuspena Batzar Orokorrak 558.500 euroko aurrekontua onartu du 2007rako (92 milioi pezeta pasa). Aurrekonturik handiena haurren eta gaztetxoen atalak dauka (218.000 euro). Defizita, berriz, 25.000 eurokoa onartu dugu, baina administrari-buruak esan zuen moduan, defizita hau txikiagoa izateko bideak jorratuko ditugu. Hona 2007ko proiektuen aurrekontuak: Atxutxiamaika eta Gaz-t ................................. 171.000 euro Kuadrillategi ................................................... 26.000 euro Euskara errefortzuak ..................................... 20.500 euro BARREN astekaria: ........................................ 212.000 euro elgoiBARREN.net web orria: .......................... 36.700 euro Gurean Bai-Merkataritza: ............................... 37.000 euro Kultur eskaintza: ............................................. 8.000 euro Tertuliak programa: ........................................ 3.000 euro
Zuzendaritza Batzordeko kide berriak: Amaitzeko, Elgoibarko Izarrako Zuzendaritza Batzorderako kide berriak onartu zituen Batzarrak. Aurrerantzean 8 lagunek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea: Lehendik zeudenak: Ane Zabala (presidentea), Gaizka Argarate, Ander Soraluze, Amaia Lariz eta Imanol Larrañaga Kide berriak: Ibon Serrano, Leire Agirrebeña eta Maider Etxaniz.
|
|||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































