|
Gonzalez eta 'Xala' pilotariek auto istripua izan dute A-8an, Elgoibar parean |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-03-27 11:44 |
Autoak kalte ugari izan dituen arren, iparraldeko bi pilotariak onik atera dira. Ives Salaberri "Xalak" eta Sebastian Gonzalezek A-8 autopistan izan dute istripua, Bilbaorantz zihoazela, Elgoibar parean, hain zuzen ere.
Euskadi Irratiak adierazi duenez bi pilotariak ongi daude, baina autoak kalte ugari jaso ditu eta hondatuta geratu da. Hortaz, zorte handia izan dute bi pilotariek.
Ives Salaberri "Xalak" (Lekuine, Lapurdi, 1979ko azaroaren 14a), hain justu, Binakako txapela irabazi berri du (joan zen domekan) Martinez de Eulate nafarrarekin bikote eginez.
 Sebastian Gonzalez |
|
|
elgoibar kaotikoa bat 2007-03-27 13:03:32 zer pasatzen da Elgoibarren? azkenaldixan istripu mordua egoten dia hemen inguruan! | Desastrea! Mai 2007-03-27 13:11:32 Lehen zapatu arratsaldeetako mobidengatik entzuten zen gure herriaren izena hedabideetan; orain, berriz, gure herriaren inguruan izaten diren istripuengatik da ezaguna! Trafikoaren partea ematen duten bakoitzean, Elgoibar parean zer gertatu den entzuteko zain egoten gara. Gaur goizean, oker ez banago, pare bat aldiz entzun dut Elgoibar izena. | ISTRIPUAK ISTRIPUAK 2007-03-27 13:31:28 LARUNBATETAN DABILEN JENDEAK IGUAL ZERIKUSIRIK BADU, GUASSk ADIBIDEZ? | A-8 autopista Imanol 2007-03-27 14:01:10 Gure lankide batek ISTRIPUPISTA deitzen dio A-8 autopistari. | A-8 astopista Caros Sainzzz 2007-03-27 14:18:40 Bai nonbaitxen irakurri naban punto beltz horietako bat dala Elgoibar paretik pasatzen dan autopista zatiren bat, istripu asko gertatu diazelako. Bada ordua zerbait egin eta konpontzeko, derrepente. Are gehixao pagatzen dan zerbitzu bat dala kontutan hartuta. Zeren zain daude arduradunak? ia pertsona ezagun hauek izandako istripuak (zorienez ez omen zaie ezer larririk gertatu) zerbaitetan laguntzen duen, ia horrela... |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |