Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Ibon Gabilondok 15. postua lortu zuen Pyrenea triatloian
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Ibon Gabilondok 15. postua lortu zuen Pyrenea triatloian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-27 10:10
Klik haundi ikusteko
Korrika, bizikleta eta eski trabesia uztartzen dituen proba gogorra da Pyrenea triatloia, Frantziako Pirinioetan, Gouretteko eski estazio inguruan egiten dena. Elgoibarko lagun talde batek neguko lasterketa honetan parte hartu zuen: hiru lagunek banakako proban eta Jendetxa 1 eta Jendetxa 2 taldeek erreleboko proban. Ibon Gabilondo meritu handiko 15. postuan sailkatu zen banakako proban.
 
 
 
Pyrenea triatloiak entzute handia du Frantziako hegoaldean eta aurtengoa antolatu den 21. edizioa izan da.
Ibon Gabilondo, Urgazi Triatloi taldeko kidea ezin gusturago, “inpresio oso onarekin”, itzuli da Pirinioetatik. Gisa honetako proba batean parte hartzen zuen estreinako aldia zela argitu digu eta zirkuitua ere ez zuela ezagutzen. Hala bada, meritu handiagoa du sailkapenean lortu zuen 15. postuak. Guztira 145 lagunek parte hartu zuten banakako proban, hauetako batzuk goi mailako kirolariak; espainiarrak zein frantziarrak.
 
Ibilbidea:
Parte hartzailek 17,5 km. egin behar zituzten korrika, 40 km. bizikletan (1050 m-ko maldarekin Aubisque eta Gouretteraino) eta azken proba 7 km.ko eski trabesia (700 metroko desnibela gaindituz) Gouretteko eski estazioan gora eta behera. 

Bizikletan primeran, eskiekin larriago
Elgoibartarrak bizikletako proban ibili zela gusturen aitortu digu. Sailkapenak ere halaxe adierazten du, parte hartzaile guztien artetik 3. denborarik onena egin baitzuen bizikleta gainean. Ibilbidea, gainera, edonor beldurtzeko modukoa zen, Aubisque-ko aldapa gogorrak igo behar baitzituzten (goraino beharrean Gouretteko estazioraino). Aldiz, eski gainean ez zen gurpil gainean bezain eroso sentitu, “behin bakarrik joan naiz aurten eskiatzera eta falta hori sumatu nuen”. Dena dela, eski proba oso berezia izan zela dio Gabilondok, “eski trabesiako proba daukaten triatloi gutxi baitaude”.

Elurra Aubisquen gora
Hotzik ez zuela igarri aipatu digu, “Aubisquen gora elurretan hasi bazen ere”. Gogoan edukitzeko moduko eguna izan zela esanez agurtu gaitu, baina emaitza bikain honen atzean lan eta entrenamendu ordu asko eta asko sartu behar direla gogoratuz. Jose Ramon Sousa mendaroarrarentzat eta Aitor Romera elgoibartarrarentzat ere esperientzia bikaina izan da Pyrenea triatloia.
 
Klik haundi ikusteko
Danel Fdz. de Jauregi Jendetxa 1 taldekoa
Andoitz Agirregomezkorta, Jendetxa 2-koa
Andoitz Agirregomezkorta, Jendetxa 2-koa
 
 
Ibon Gabilondo eski proban
Ibon Gabilondo eski proban


Jendetxa 1 vs Jendetxa 2

Errelebotako proban parte hartu zuten bi taldeek afari bat egin zuten apostu, ia nor lehenago iritsi. Azkenean, Jendetxa 1 taldeak 8 minutuko aldea atera zion helmugan Jendetxa 2 taldeari. Azpimarragarria da Ibon Gabilondok taldeek baino denbora hobea egin zuela, Jendetxa 1 taldeak baino ia 5 minutu gutxiago behar izan baitzituen ibilbide berdina osatzeko.
 
Klik haundi ikusteko
Aitor Romera eskiekin
Zaletuen berotasuna ingurune hotzean
Zaletuen berotasuna ingurune hotzean
 
 
Eski proba hasi aurretik, lagunak
Lagunak, eski proba hasi aurretik...

Sailkapenak:

Banaka:

Ibon Gabilondo: 03:54:59 (postua: 15)   

>Korrika: 01:11:59 (postua: 17)

>Bizikleta: 01:36:01 (postua: 3)

>Eski: 01:06:59 (postua: 44)

Jose Ramon Sousa: 04:35:52 (postua: 75)

>Korrika: 01:19:31 (postua: 76)  

>Bizikleta: 01:59:50 (postua: 77)

>Eski: 01:16:31 (postua: 80) 

Aitor Romera: 04:53:43 (postua: 97)

>Korrika: 01:29:25 (postua: 136)  

>Bizikleta: 02:05:40 (postua: 132)

>Eski: 01:18:38 (postua: 88)

 

 
Klik haundi ikusteko
Aitor Romera, ezkerrean
 
Klik haundi ikusteko
Ion Urbieta aldapan gora

 

Taldeka:

Jendetxa 1: 03:59:53 (postua: 46)

>Danel Fdz. De Jauregi (korrika): 01:13:42 (postua: 48).

>Jon Urbieta (bizikleta): 01:45:35 (postua: 51). 

>Manex San Martin (eski): 01:00:36 (postua: 66)

Jendetxa 2: 04:07:56 (postua: 59)

>Imanol Santos (korrika): 01:10:42 (postua: 31).

>Andoitz Agirregomezkorta (bizikleta); 01:45:14 (postua: 46)

>Gaizka Astorkiza (eski): 01:12:00 (postua: 105)

*Ibilbidea bientzat berdina izan arren, banakako eta taldekako sailkapenek ez dute zerikusirik bata bestearekin.

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Kirolari finak
Milikito 2007-03-27 12:55:24
Kirolari finak direla demostratu dute elgoibartar hauek !
Zorionak denei
CAFeteroak 2007-03-27 13:20:45
Zorionak denei. 
 
Ibon-i bereziki zorionak. Aupa Gabi txapeldun!!!!
apustua
ur2 2007-03-27 13:21:42
Hor zihar entzun dudanez, Jendetxa2 taldekoek apustua galdu eta Jendetxa1 taldekoei afaria ordaindu behar izan zieten. 
Egia ote??
Afaria
1000 2007-03-27 13:34:08
Bai, eta gustura ordaindu zutela entzun dut gainera. Hurrengo baten ere dena horren ondo joaten bada eta horren ondo pasatuz gero, ez omen zaie berriz ordaintzea inportako. Hori bai, aurkariek gogor ekin beharko diote berriz irabazi nahi badute.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari