Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow Elgoibarrek ere 'Korrikari heldu' zion
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Elgoibarrek ere 'Korrikari heldu' zion PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-26 10:25
Klik haundi ikusteko
Sekulako jendetza atera zen atzo (martxoak 25) kalera Korrika 15i ongi-etorria egitera. Eguerdiko 14:30ean, puntual, sartu zen Korrika Sigmako zubian. Herriko kaleak zeharkatu eta gero Mendarora joan zen, eta handik Iruñerako bidea jarraitu zuen, Nafarroako hiriburuan amaituko baita Korrika apirilaren 1ean. (Argazkiak ditu)


Parte hartzea benetan handia izan da aurtengo Korrikan. Beharbada, orduak (eguerdiko 14:30) eta egunak (domeka) izan dute zeresanik. Euskaltzaleek, gainera, eguraldia ere lagun izan zuten, ateri egin baitzuen.

Guztira 25 izan ziren errelebo bana egin zuten herriko elkarte, alderdi politiko, enpresa eta ikastetxeak.
 
• ARGAZKIAK:
 
Klik haundi ikusteko
Gu ere korrikaren alde!
 
Klik haundi ikusteko
Pilar Ikastetxea
 
Klik haundi ikusteko
Alkorta Brockhaus-LAB
 
Klik haundi ikusteko
Haritz Euskal Dantzari Taldea
 
Klik haundi ikusteko
Gazte Asanblada
 
Klik haundi ikusteko
AEK euskaltegia
 
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea
 
Klik haundi ikusteko
Udaleko Euskara Batzordea
 
Klik haundi ikusteko
Caja Laboral-Euskadiko Kutxa
 
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko ezker abertzalea
 
Klik haundi ikusteko
Eusko Alkartasuna
 
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Ezker Batua-Berdeak
 
Klik haundi ikusteko
P.M. Urruzunon gora
 
Klik haundi ikusteko
Ikastolako langileak
 
Klik haundi ikusteko
Korrika barrutik
 
Klik haundi ikusteko
Giro aparta!
 
Klik haundi ikusteko
Ikastolako Ikasleak
 
Klik haundi ikusteko
Kimetz Elkartea
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Txankakua
 
Klik haundi ikusteko
Euskaltzaleak antxintxika egiteko gogoz
 
Klik haundi ikusteko
Morkaiko M.E.
 
Klik haundi ikusteko
Etxepeko erreleboa, zain
 
Klik haundi ikusteko
Etxepe
 
Klik haundi ikusteko
Altzola
 
Klik haundi ikusteko
Korrika 15 joan da.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Bikain Korrika!!
Pakito 2007-03-26 13:03:36
Joan zen igandean Korrika Elgoibartik pasatu egin zen. Oso ondo, jende asko egon zen eta benetan, giro zoragarria. 
Hausnarketa bat egin nuen eta, Barreneko leihatil honen bidez denoi luzatu nahi dizuet. (Agian oker nabil baina...) 
A.H.T.ri buruz aldarrikapen bat azaldu zen. Euskal presoen beste aldarrikapen bat ere (3), azaldu zen. Ez dakit baina, zuen ustez foro egokiena al da KORRIKA, aldarrikapen horiek azaltzeko??. 
IHESA (SIDA) zergatik ez? 
LANGILEEN EGUNA.....agian? 
MENDIZALEEN EGUNA..........? 
URGAZI DUHATLOI TALDEA.....? 
ELGOIBAR FUTBOL TALDEAK.....BAI? 
MERKADILOren aldarrikapenak ....agian?? 
Hainbat adibide ipin ditzakegu..... 
Zergatik nahastu egin behar dugu EUSKARA beste gauza batzuekin? Utzi dezagun EUSKARA BAKEAN. Noski, zenbat eta ekintak gehiago Euskararen alde, hobeto, baina ez dezagun nahastu gaiak.Euskarari unbersitalsuna emateko beste gai horiek bastertu egin behar dira edo beste foro batzuetan azaldu. Ez erabili EUSKARA bakoitzaren gustora.  
 
Mila esker eta ondo izan.
GOIKOARI
NOSKI BAIETZ 2007-03-26 13:09:37
EDOZEIN MOMENTU DA IDEIAK ADIERAZTEKO MOMENTUA, HORI DA ADIERAZPEN ASKATASUNA!  
 
EUSKARAREN ZAPALKUNTZA JASATEN ARI GARA ETA BAITA BESTE BATZUK, JENDEAK NAHI DUENA ATERATZEKO ESKUBIDEA DAUKA, ADIERAZPEN ASKATASUNA!!!
AI AMA
EZ DA POSIBLE 2007-03-26 13:11:48
NORMALA DA, ZE HONA ERE ERTZAINZA BIDALI BEHAR AL DUZU, LEMAK ETA KAMISETAK BEGIRATZEA? nahikoa da mesedez!
aibala
aibala!! 2007-03-26 13:28:56
korrika pasatu zen. san bartolome kaletik errosario kalera pasatzera zihoanean, aibala! kotxeak errosario kalerako bidea oztopatzen zuten. korrikaren furgonetak komeriak izan zituen bertatik pasatzeko, baita korrikalari eta DIA-koek ere. aibala!10minutu lehenago udaltzaigoa errosario kealeko piboteak kentzen. aibala! zapatu gauetako patruya ongi antolatua dute itxuraz, baina bi urtean behin pasatuko den korrikarentzako antolamendu falta. aibala! asko kostatzen al zen ostiraletik edo larunbatetik kartel bat jartzea bertan ez aparkatzeko esanez? aibala! nai dutenerako mugitzen dira udaltzaigo eta udaletxea. patruyatzeko bai, beraien gustura, eta behar denean lanak egiteko??? 
hori da hori gure herrko udaltzainen antolamendua, aibala! aibala, diot inori minik ez egiteko, gaur egungo egoera ikusirik, laister kondenatuko naute eta idatzi honengatik! 
aibala!
Irakurri arretaz, mesedez
Pakito 2007-03-26 14:01:05
Nik ez dut esan ertzainak etorri behar duenik. 
Edozein lema ipini daitek?, bai? seguru? 
zuen gustokoak ez badira? baita? jejejeje gezurra!!. Gustora ikusiko nuke zuen aurpegia, P.P. edo P.S.O.E edo E.A.J. edo E.A. edo ARALAR eko lemak agertuko balira.  
Bai badakit alderdi politikoak bakarrik aipatu ditudala, beste hainbat erakunde aipa daiteke.....baina alderdi politiko azaldudan "bakarra" badakizue zein izan da.( badakit alderdi batzuk korrika egin dutela, eh?, baina nire "husnarketa" ez da hori izan. 
ondo izan 
 
Ondo izan
arretaz
gaztia 2007-03-26 14:04:09
arretaz irakurrita ere, nik behintzat ez det ulertzen, os nahasixan idatzi dezu. 
 
mesedez, esplikau zaitte hobeto
Institutuko kide bat
Mikel A. 2007-03-26 14:18:25
Ez dakit argazki gehiago dituzuen edo falloren bat dagoen,baina Elgoibarren testigua Saturixon hartu zen eta Haizea eta Haur Eskola-Herri Eskola- BHInstitutua-IMHko kideok ere han egon ginen eta argazkiren bat ere merezi genuela uste dut.
galdera
ez dakien bat 2007-03-26 14:23:26
Nik uste nuen kilometroa erosiz gero, hor goiko denek zutela Korrikan ateratzeko eskubidea. Ezker Abertzalea, EA, EB... argazkietan ikusi ditut. Ez dakit beste alderdiek zergatik ez zuten parte hartu. Kilomteroa erosiz gero, ez ziren aterako futbol taldea, merkadilloaren inguruko plataforma eta gainontzekoak? 
 
Dena den, ez da hori kezkatzen nauen arazoa. Kontua da Korrikaren inguruan bidu zen jendetzaren erdiak egunerokoan euskaraz egingo balu, beste egoera batean egongo ginatekeela. Ez dakitenak eta ikasten ari direnak, bela. Baina makina bat jende zegoen ederki dakiena baina egiten ez duena. KORRIKA EGUNERO DA.
Euskara eta gainontzeko errebindikazioak
Piru 2007-03-26 14:34:50
Ba nere ustez Euskarak presente egon behar du foro guztietan, eta foro guztiek apoiatu beharko lukete euskara eta Korrika!!! 
PPkoak ere euskararen alde baleude nere ustez lekua edukiko lukete, ez bakarrik bi urtean behin egiten den korrikan, baita konsekuenteak izan eta egunero edo astero egiten dituzten bileretan ere bermatu beharko lukete euskararen erabilera! 
gainera, Pakito, aipatu dituzun horiez gain, korrikak berak ere emakumeek euskararen alde egindako lana errekonozitu du aurtengoan. 
hori ere ezabatzean alde zaude?
Korrikako argazkiak
elgoibarren.net (Asier Orbea) 2007-03-26 14:44:05
Momentuz jarri ditugunak dira dauzkagun argazkiak. Zuotako norbaitek Haizea eta Haur Eskola-Herri Eskola- BHInstitutua-IMHk egin zuten erreleboko argazkirik baldin badauka, edo Korrikako beste edozein, eskertuko genizueke bidaltzea eta berehala jarriko ditugu. Sentitzen dugu errelebo guztien argazkiak ez jarri izana, baina ahal duguna egin dugu.
euskara
irakurri arretaz-i 2007-03-26 16:49:06
Beno ba, espero dut egun batez, PNV, eta PPko eta PSOEko zinegotziak KORRIKAREN alde ikustea, eta kilometro bat erostea, ORDUA DA!! ados nago, ze aurpegi geldituko zaidan? POZ POZIK egongo naiz, euskararen aurka jo ta ke dabiltzanak, ideak aldatu eta EUSKARA onartzea, hizkuntza ofizial bezal! Baina ez det uste PPeta PSOE hor ikusiko ditugunik, B]ARALAR ostera, NORTZUK DIRA?[/B] ez al dira desagertu onez gero?
Ostiraleko "korrika"
ikasle bat 2007-03-26 17:06:09
Ostiralean, Igandeko korrika medio zela eta, Elgoibarko Institutuan (MEKAn) Korrika moduko bat egin genuen. Argazkiak badaude eta pentsatzen dut Korrika txikikoak agertu diren bezala, hauek ere ager daitezkeela. 
 
Argazki hauek eskuratzea nahi bada, Institutuan eskatu daitezke. 
 
Besterik gabe, eskerrik asko.
aldarrikapena
ni neu 2007-03-26 17:30:10
Ideia ona trenakin ateratziana. 
Hurrengo geltokia: sapatu hontan Durangon. 
Baitxa ere zorionak AEK-ri indako lanagatik!
Ni neu
Kiribil 2007-03-26 20:10:08
Korrika beti izan da polita. Eta parte hartu dudan guztietan, sentsazio polita bizi izan dut nere barrean. Biana aurtengo korrika, niretzat behintzat...oso espeziala izan da. Kiribil estiguakin korrika ikustea oso politxa izan zan. Originala. Ez al duzue uste? Zergaitik geratzen zarete denok gustatu ez zaizkizuen gauzekin? Zergaitik ez zarete geratu originaltasun horrekin?
pakitori erantzuna
pakitori erantzuna 2007-03-26 23:59:08
aupa pakito! hasteko a.h.t ari eta preso politikoei buruzko adierazpenak korrikan agertzea ez du esan nahi euskararekin zerikusia duenik(zuzenki). denok dakigunez korrikaren inguruan jende asko biltzen da eta adierazpen hauek agertzearen arrazoia da, atentzioa bereganatzeko momentu aproposa dela. baita ere, hiesaren,merkadilloaren etabarren inguruko aldarrikapenak agertzeko, mugimendu horretan dabilen jendea mugitu behar da eta aldarrikapen horiek kalera atera. besterik gabe aio eta zapatu hontan denok durangora!
GALDERA
MJE 2007-03-27 08:32:59
HAINBESTE HITZ EGIN AHT ETA PRESO ETA ABARRI, ZER GERTATU ZEN BA? ZE BARRENEN EZTET TREN EZ EZERREN ARGAZKIRIK IKUSI!!! 
HAINBESTE HITZ EGITEKO GAI BATI BURUZ ZENSURA DAGO ALA?
Bukatzeko
Pakito 2007-03-27 09:00:10
agian gaizki azaldu dut nire esan nahia. 
Nik esaten dudana zera da.  
KORRIKA, KORRIKA "bakarrik" izango balitz, jende eta erakunde gehiago parte artuko lukete. Hau da; agian batzuek ez dute parte artzen, Euskal presoen argazkiak ateratzen direlako. Beste batzuk bai, noski. 
Beste batzuk......A.H.T. azaltzen delako. 
Besteek.........gauza asko aipa daitezke. 
 
Emakumeen parte artzearen alde nago, eh?. Ez nahastu gauzak. Emakumeak gizartearen %53 dira eta horrek indarra ematen dio KORRIKARI. 
 
ondo izan
bukatzeko
Piru 2007-03-27 10:15:19
Bale Pakito, ados, orduan zuk erabaki euskara zeintzuk bultzatu bihar daben konsensu handixaua lortzeko, ze batzuk euskaran alde in biharrian zeintzuk apoiau, bultzau eta lantzen daben albo batera laga, eta interes partidistak demostratzen ditxuelako? 
Ontxe bota dok edarra!!! Hori nere aburuz euskaran alde lan itxeko gogo falta da!!!  
Euskaran alde zenbat eta jende gehixo egon hobe, ahaztuta zeintzuk dauden albuan. PPkuak UPNkuak eta ermuako forokuak ere etorriko balia? Danontzat hobe, euskarantzat hobe eta korrikarentzat ere!!! 
Eta hauek euskaran alde egotiarren beste danok ezingo bagina egon hobe litzateke? Hori ulertzen dot zure hitzetan!!! 
Euskara eta korrikaren alde lan itxia nahi dabanak in beza, eta eztabanak nahi aitzakixak asmatzen jarraitxu dezala; emakumiak bai, aht ez, presuak ere ez, horregatik batzuk eztia urten…jajaja 
Zure jarrera eduki ezgero… pilarrekoak dijoazelako ikastolakoak ez lirateke joango, eta ikastolakoak dijoazelako herri eskolakoak. Edo Ezker abertzalea doalako EA ez litzateke joango, edo hauek doazelako EB… 
Barkatu, baina aipatu ditudan guzti hauek Euskararen alde daudela demostratu dute, eta ez euren artean kontra eta hori da nere ustez korrikaren helburua, denok batera Korrika bultzatzea!
PAKITORI
PAKITORI 2007-03-27 12:49:15
ADIERAZPEN ASKATASUNA ZE GUTXI GUSTATZEN ZAIZUEN! 
UDALETXEAN (elgoibarren) PPkoak HITZ EGITEKO ESKUBIDEA DUTE, ETA EZKER ABERTZALEAK EZ, HORTAZ ARDURATUTA EGON BEHARKO GARA, HERRIAREN NAHIA BETETZEN EZ DUEN PNVTAZ!
Pakitokin ados
Txokolatero 2007-03-27 23:07:20
ni Pakitorekin ados, ez dut uste adierazpen askatasunaren kontra dagoenik, adierazpen horiek Korrikan egitearen aurka baizik. zer gertatuko litzateke AHTren kontrako pankartekin joango balira? edo Zubietako zabortegiaren alde? edo merkadillo berriaren alde? edo Aralarri botoa eskatuz? Nola ulertuko zuten batzuk adierazpen askatasuna? Non bukatuko zen Korrika?
kilometroa ordainduta
Txokolatera 2007-03-28 13:23:15
Txokolateok dion beste horiek guztiak ez badira joan, da ez dutelako kilometroa ordaindu. 
Ez zenuen ikusi Eusko alkartasuna, Ezker Batua eta Ezker abertzalea joan zirela korrikan, ala? aralar, PNV, Psoe ez baziren joan ordaindu ez dutelako da. 
Utzi lelokeriak behingoz.
tristea da
erdogan 2007-04-03 13:49:02
baina azkenik hemen ikusten danez, euskararen aldeko aldarrikapenak, euskaldunak batu beharrean banatu egiten gaitu, tristea da.
aralar izan zen korrika
aralar 2007-04-03 18:10:23
txokolaterari erantzunez, Aralarren parte hartu zuen Korrikan Elgoibarren, Ezker Batuarekin batera.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari