Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Botaink! arrow Herri euskalduna iruditzen al zaizu Elgoibar?
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Herri euskalduna iruditzen al zaizu Elgoibar? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-23 12:05
Domekan KORRIKA gure herritik pasatuko dela aprobetxatuta, galderatxo bat egin nahi dizuegu: Herri euskalduna iruditzen al zaizu Elgoibar? Gure herria euskalduna dela begitantzen al zaizuen jakin nahi dugu. Gure nahia herritarron inpresioak jasotzea da. Adibidez, kanpoko lagunen batek Elgoibar herri euskalduna den galdetuko balizue, zer erantzungo zeniokete? Elgoibarko kaleak, lantokiak, ikastetxeak, kuadrillak, erakunde publikoak, .... euskaldunak al dira?  
Hona hainbat datu soziolinguistiko gure herria eta euskararen artean dagoen  lotura hobeto ulertzeko:  

Euskararen ezagutza. Elgoibar, 2001.
Euskaldunak: % 60,90
Ia-euskaldunak: 12,90
Erdaldunak: 26,20
 
Bilakaera urtez urte   

 

 

 

1986


 

1991


 

1996




 

2001



 

Debabarrena 2001


EUSKALDUNAK


53


56,3


59



60,9


60,1


IA EUSKALDUNAK


13


9,9


9



12,8


16,1


ERDALDUNAK


33,7


33,5


31,7


26,2


23,6

*Datuak: azken erroldaren arabera (2001), eta EUSTATek emandako datuen arabera, eta beti ere 2 urtetik gorako biztanleak kontuan izanik.

Informazio gehiago:
(*euskararen ezagutza, erabilera, erabilera adinaren edo sexuaren arabera, urtez urteko bilakaerak, hezkuntzan duen sarbidea, beste herri eta eskualdeekin konparaketa, etab.)
 
Elgoibartarron hizkuntza-gaitasuna (5 urtetik gorakoen ezagutza neurtzen da hemen) Iturria: EAS (Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema) 
 
  
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

herri euskalduna baina...
gazte 1 2007-03-24 01:20:15
Argi dau Elgoibar betidanik euskeran murgilduta egon dala bai hitz egiten bai ekitaldixetan eta abar. Baina danok dakigu azken urte hauetan euskeran erabilera asko gutxitu dala.Arrazoi nabarmenena?¿ Jadanik euskera ez da hain beharrezkoa eta gainera ez da euskerari hainbesteko garrantzixa ematen. Aber hemendik aurrera egoeria mejoratzen dan... Elgoibarrek euskerian biharra daka!!!
euskera
gaztia 2007-03-24 13:05:14
ze garrantzi eman behar zaio ba euskarari?
gaztiari
beste gazte bat 2007-03-24 16:57:29
Euskarari? Gaztia ez al dozu uste euskeria inportantia dala euskaldun batentzat? Ez dakizu euskera dala euskaldun itxen gaitxuna? Ez dakizu inork ez badu erabiltzen liburuetan idatzitxa bakarrik agertuko dala gure hitzkuntza? 
Galdera hori irakurtziak mina ematen dia
euskera
gaztia 2007-03-25 13:11:49
berriz gaude berdinakin, euskalduntasuna , identitarixua eta sentimentala danez, bakoitza gauza desberdinengaitxik sentitxu laike euskaldun . Oin arte, milaka ta milaka hizkuntza desagertu dia, gugandik oso gertu ere bai asko, eta munduak aurrera jarraitzen dau .
euskera
gaztia 2007-03-25 13:13:21
herri bat ezin da euskalduna edo japonesa izan, bertako pertsonak izango dira . Elgoibarri dagokionez, uste dot nahiko elebitasun erreala dagoala gaur egun.
Elgoibar elebia?
gaztia naiz barren 2007-03-26 09:01:18
Gaztia, ez dozu uste elgoibar elebitasunetik nahiko urruti dauala? Elgoibarren euskararen ezagutza %60 inguruan egoteak ez du bere erabilera bermatzen, are gehiago gendea lasaitu egiten dela iruditzen zait. Eta egia esan zurea bezalako pentsamoldeekin ez dakit zertarako ari garen herri hau euskaldundu nahian, ez dakit zertarako dauden hainbat ekintza eta elkarte eusakra susutatu nahian, izan ere, hizkuntza bat baino ez bada... ez da? euskara hizkuntza bat baino gehiago da. Banatuta eta sakabanatuta dagoen herri baten lotura bakarra( gehiegitso esatea da beharbada) da, euskal herriaren 7 lurraldeak lotzen dituen lotura da, eta munduan dauden hizkuntzetatik aintzinenetakoa. Ez dugu hizkuntza hau desagertarazten, beztela herri bezela desagertuko gara, gure nortasuna galduko dugu, eta beste edozein lurralde bezalako a izango gara. Gaur izan behar gara bihar izatea bermatzeko. Euskal Herrian euskaraz!!!!!!!
ia ia gaztia
Nahikoa ez 2007-03-26 14:48:58
Elgoibar herri euskalduna den galdetzen den momentutik argi dago faltan duela galdetzen dena. Bestela, ba al dauka zentzurik Albacete herri gazteleraduna denik galdetzeak? 
Baina bagabiltza. 
Medizaleak aurrera...
elgoibar euskalduna
gaztia 2007-03-26 16:57:20
nik uste dot momentu honetan gauza bakarrak failatzen dabala, administrazio publikoan euskara ezagutza maila oso baxuak
administrazio euskalduna?
gaztia naiz barren 2007-03-27 08:42:02
Kaixo berriz gaztia: 
Zuk idatzitakoarekin bat nator, ala ere kritika txiki bat egiteko asmoa daukat, jeje. Egia da administrazioan euskara maila nahiko baxua dela, eta dakitenen maila..., baina hori beste kontu bat da. Elgoibar bezalako herri baten, non alderdi jeltzale batek dauka bera gobernatzeko ardura, lotsagarria iruditzen zait bertako funtzionario lanetarako eta gende aurrean lan egiteko postuetarako euskara profilik ez eskatzea, naiz eta gero, hori bai, euskaltegi ikastaro bat ordaintzen dieten. Baina zergaitik daude horrenbeste udaltzain, egunero gendearekin lan egin behar eta hitz egin behar dutenek, euskaraz ezertxo ere jakin gabe? Eta udal honek bermatuko al ditu euskal hiztunon eskubideak? JA!!! Egia esan udal honek ASKO dauka egiteko eta erakusteko euskal kultura eta euskal herriaren alde lan egiten ari dela.
pentsatu esandakoa
gaztia2 2007-03-27 13:08:45
Gaztiak dio "herri bat ezin da euskalduna edo japonesa izan, bertako pertsonak izango dira". 
Mesedez, azaldu esaldi hau, zentzurik ez duten esaldiekin ezin da eztabaidatu eta. Ez dut ulertzen, ez dagoelako ondo adierazia. Lehenengo zatiak ez dauka zerikusirik bigarrenarekin.  
Seriotasun pixka bat.  
edozer ez da idatzi behar.
euskal herria
euskal herria 2007-03-27 13:18:53
euskal herria euskalduntzeko dena euskaraz izan behar da derrigorrez, eta lana egiteko euskara exijitu! orrela ikasiko du ez dakienak! hori da soluzioa, gogorra baina orrela bakarrik lortu al dugu euskara mantentzea, gainera A eta B ereduak deuseztatuz, berdin da kanpotar batek ez duela nahi euskaraz ikasi, gure herria da eta euskara, erdera eta frantsesa dira hizkuntza ofizialak, beraz guk gurea, obligatu behar diegu euskara ikastera, gure hizkuntza eta gure herria delako! berdin gu kanpora goazenean, adibidez londresera, ikasi beharko dugu ingelera, ez? ba beraiek berdin!!  
EUSKARA DENONTZAT!eta OBLIGATU BEHAR BADA OBLIGATUTA!BATEZ ERE ZERBITZU PUBLIKOETA, ERTZAINTZAK, ASKOTAN ERANTZUTEN DU HABLAME EN CRISTIANO, ETA HORRELAKOAK....
euskera
gaztia 2007-03-27 17:09:08
Ez badozu ulertu berriz esango dizut : herri batek ez dauka naziotasunik edo identitaterik, bertan bizi denak, norbanakoak du identitatea . Nortasuna sentimendu guztiz pertsonala da, orokortu ezin dena. 
 
Euskal herriaren izenian sinatzen daban horrentzat : nahiko diskurtso faxista iruditu zait ( espero dot faxista ez hartzea iraintzat). GAinera, zuk desautorizatu dittuzu zure hitzak, gaztelera eta frantsesa ere gure hizkuntza ofizialak direla esanez . Gogoratu gure herrian ez garela foro honetan idazten dutenak bakarrik bizi . Hemengo denok euskaraz dakigu, baina beste askoren hizkuntza beste bat da , baina hoiek ere gure herrikoak dira . Bukatzeko, uste dot behartuta ez dala ezer lortzen.
Egoera diglosikoa eta abar
anttonio 2007-03-27 18:19:15
GAZTIAri, 
 
Diskurtso oso korrekto eta berdinzalea izan ohi duzu beti (izen horren azpian pertsona bera badago behintzat), egoerak ikusita korrektoegia (sinpleegia?) esango nuke nik. Agian probokazio soila izango da, eztabaida sortzeko beharrezkoa izaten dena, portzierto, eta ez zaidana batere gaizki iruditzen. 
 
Hala ere nire iritzia plazaratuko dizut eta dizuet. 
 
Euskal Herriak ez du egoera elebidunik bizi, egoera diglosikoa baizik. Ez gara ari gaztelania eta frantsesa berdintasun osoz erabiltzen diren herri bati buruz, 600 milioi hiztunetik hitz egiten duten bi hizkuntza eta 600 mila hiztunek hitz egiten duten bati buruz, baizik. Hau da, mila aldiz euskal hiztun gutxiago existitzen dira.  
 
Gaztelaniak eta Frantsesak duten indar mediatiko eta politikoa, boterea, azken finean, ez dago Euskarak duenarekin konparatzaerik eta beraz hainbat diskurtso ez dira balekoak Euskarak biziraungo badu. 
 
Hona zuk esandakoei nire erantzunak. 
 
1-[QUOTE]Oin arte, milaka ta milaka hizkuntza desagertu dia, gugandik oso gertu ere bai asko, eta munduak aurrera jarraitzen dau.[/QUOTE] 
 
Arrazonamendu sinplista eta hutsal honek ez dut uste erantzunik ere merezi duenik, paralelismo bat egitea baino: Azken lau urteetan milaka ta milaka lagun desagertu dia Iraken eta munduak aurrera jarraitzen dau. 
 
2-[QUOTE]Bukatzeko, uste dot behartuta ez dala ezer lortzen.[/QUOTE] 
 
Legalki behartuta baliteke ezer gutxi lortzea, baina sozialki behartzeak duen indarra neurkaitza da. Atzo bertan ikusi nuen Korrikari buruzko dokumentala ETBn eta ikasle batek zera zioen: hemen ez dago euskara jakin beharrik eta ondorioz jendeak ez du ikasten. Hori da aldatu behar dena, hitz egin dezagun euskaraz, ipin ditzagun kartelak euskaraz; azken finean, normalizatu dezagun euskara. 
 
Herri euskalduna den Elgoibar? Ez naiz ezer erantzuten atrebitzen. Kontzientzia kultural, politiko eta sozial gutxiko herria iruditzen zait Elgoibar, eta orokorrean, Euskal Herri osoa.
Elgoibar eta Euskal Herria-ren kontzient
Gaztia naiz barren 2007-03-27 23:54:46
kaixo anttonio: 
Zure mezua irakurrita esan behar dizut egin duzun analisia oso interesgarria dela, izan ere gaur egun gure hizkuntz ofizialek duten estatusa kontuan hartuta argi eta garbi ikusten bait da hau ez dela lurralde elebiduna, baina are gehiago esango dut, ez da inoiz izango lurralde elebiduna. Hainbat hizkuntza hitzegingo diren lurraldea izango da, baina ez elebiduna, izan ere elbiduna izateak bi hizkuntzak menderatzea esan nahi duelako, baina hemen batzuk erderaz bakarrik eta beste batzuk erderaz eta euskeraz jakingo dute, eta asken hauen oreka maila ez da berdina izango.  
Baina herri honetako hizkuntz ofizialek, gutxienez, estatus berdina izan dezaten gobernuek eta udal agintariek hizkuntz gutxituari, euskarari alegia, garrantzia eman behar diote, eta beraien eskutitz eta dokumetu ofizialetan euskara bakarrik erabili behar dute, normalkuntza lortzeko bide bakarra bait da, eta inor ez dadila beldurtu gaztelania ez delako inon ikusten, gaztelania hemen hitz egiten ez bada ere miloika biztanle daude munduan bere jarraipena bermatuko dutenak. Eta udalak eta bertako langileek, gutxienez, euskara jakin beharko lukete, ez dut EGA izateko eskatzen, baina gendearekin harremanak izateko gaitasuna izan beharko lukete. LANGILE GUZTIEK, herritarrek ordaintzen bait dituzte beraien soldatak, eta gutxienez herriaren hizkuntzan hitz egitea eskatu beharko litzaiekete.
Gero eta euskaldunagoa
Lillo 2007-03-28 15:07:32
Elgoibar "gero eta euskaldunagoa" da. Euskalduntzen ari den herria da gurea. Prozesu horretan sartuta dago, eta datuek erakusten dute hori (ezagutzaren eta erabileraren inguruko neurketek eta emaitzen hala diote, eta kalean ibilita ere horixe nabaritzen da). 
"Herri euskalduna den"? Kontxo..., zeinekin konparatuta? Ez da Mutriku eta Azpeiti bezain euskalduna. Baina Ermua eta Irun baino askoz euskaldunagoa da. 
"Herri euskaldunaren kategoriarik" daukan? Kontxo, ba hori oso zaila da neurtzen... 16 graduko tenperatura zer da, hotz ala bero? PPko zinegotziak nahiko lukeena baino euskaldun-kategoria handiagoa dauka, seguru! Ez, ordea, herriko hainbat euskaltzalek nahiko genukeen beste. Dena den, gaur egun gehiago dira Elgoibarren euskaraz dakitenak ez dakitenak baino, eta hori bada datu bat.  
Eboluzioa da inportantea, eta aurrera goaz, inguruko herrien erritmo berean edo azkarrago. Eta hori ez da gutxi. 
Elgoibar geuk nahi duguna izango da etorkizunean. Euskararen trena pasatzen ari da Elgoibarko estaziotik, eta nahi duenak hartuko du trena, obligaziorik gabe, nork bere borondatez... Bidea luzea da. Nik argia ikusten dut tunelaren amaieran. Ea nolako bidaia egiten dugun elkarren ondoan...
Erabilera
Abel 2007-03-28 22:34:51
Batzuentzat euskara etsaiaren hizkuntza da, eta hori da nire ustez hizkuntza batek izan dezakeen arazorik handiena: bizi behar duen herrian bertan, bera gabe erosoago sentitzen den jendea egotea. Euskara, bakoitzak modu ezberdinean bizitzen eta ulertzen dugu. Bakoitzarentzat esanahi ezberdina dauka. Batzuentzat ama hizkuntza izango da edo Europako hizkuntza zaharrena edo Euskal Herria batzen duen herraminta edo Sabino Aranaren proiektuaren parte edo ligatzeko hizkuntza edo euskaldun egiten gaituena edo abertzaleen hizkuntza edo Espainiako hizkuntza bat edo aberria bera izan daiteke euskara... Euskara ulertzeko modu guztiak dira onargarriak, hizkuntza bera errespetatzen duten bitartean. Baina euskarak, munduko hizkuntza guztiek duten ezaugarri bat badu: biziraun ahal izateko, kontzentrazioa ezinbestekoa da. Hizkuntza bat desagertu ez dadin, hamar miloi hiztun ez dira nahiko, hamar miloi hauek munduan zehar barreiaturik badaude. Seirehun mila hiztun berriz nahiko izan daitezke, denak herri baten bizi badira. Hizkuntzek, kontzentrazioa eskatzen dute. Horregaitik, garrantzitsua da gaur egun euskara presente dagoen herrietan, kontzentrazio hori bilatzea. Horrela bakarrik bermatuko dugu bere erabilera eta erabilera ezinbestekoa da desagertuko ez bada. Horregaitik, nahiz eta euskara, hizkuntza guztiak bezala, unibertsala izan, denona izan (nahi duenak ikasi eta erabili dezake euskaldunoi edo euskaltzaindiari baimenik eskatu gabe), guk euskal herritarrok badugu ardura bat gure bizkar gainean: kontzentrazioa eta erabilera bermatzea, gure herrian bizi behar duen hizkuntza gal ez dadin. Elgoibar herri euskalduna den? hizkuntza zabaldua izan arren, oso mehea da (Atxagan esandakoa gogoraraziz), eta kontzentrazio gutxikoa. Biziraun behar badu, hori baino gehiago erabili behako dugu.
euskera
gaztia 2007-03-29 16:44:36
gehienian bat abelekin, behinguagatik euskerian aldeko jarrera zintzo bat agertu da
Zorionak Abel!
Imanol 2007-03-29 18:37:56
Zorionak Abel! Orain arte iñork ere lortu ez dabana lortu dozu: "Gaztia" konforme egotia euskeriaren aldeko diskurtso batekin!!  
Neri ere asko gustau jatan Abelen gogoetia. Akaso egixa izango da diskurtsuekin ez dogula asmatzen.
behinguagatik ados
gaztia 2007-03-29 19:33:42
jejejeje, gaur umore onez topau nauzue, baina ez pentsau beti hola izango danik eeee . jjejejej , oindiok gerra ematen segitxukot
Zaharra ere ados
Musta 2007-03-30 00:46:57
Gaztia bakarrik ez zaharra ere ados orainguan, baina gaztiak esan daben moduan ez pentsa beti hola izango danik. Ni ere gerra emoteko prest
elgoibar euskalduna??
pri pra pru 2007-03-30 13:37:39
nere ustez elgoibar ez da euskalduna gende asko ez dalako esforzatzen euskeraz itz eitten. ta setako balio du ba euskerak???ez det ulertzen
Euskeraren erabilera
danok euskeraz 2007-04-10 19:11:48
Nere iritziz, Elgoibarren euskararen erabilera jeisten ari da, umiak entzun besterik ez dao, txiki-txikitatik lagun artian erderaz hitz egiten eta penagarrixa iruditzen zait. Catalunya-ko lagun bat Elgoibarrera etorri zan baten atsekabetuta zauala esan zian, berak euskera entzun nahi zaban eta kalian ez heldu, ez gazte eta ez haurren artian ez zan ixa euskerarik entzuten.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 18 bisitari