Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Maiatzak 12, Morkaikoren Eguna


Okil Beltzak
Mokoka eraikiz
Okil Beltzak
Elgoibaristan


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Vostok lakua, iraganera begira


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal izen-abizenen historia


Barren astekaria

Gida komertziala

Oier Ariznabarretak estreinatu du Arnoateko Igoerako palmaresa PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2011-03-09 19:46
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Oier Ariznabarreta durangarrak, azken Karakateko Igoerako irabazleak, hain zuzen ere, estreinatu du Arnoateko Igoerako irabazleen zerrenda. Mendaroko Aingeru Guardako jaien barruan antolatu dute aurten, estreinakoz, Arnoateko Igoera. (Aingeru Guardako jaietako eta Arnoateko Igoerako argazkiak dauzka)


Klik haundi ikusteko
Parte hartu zutenetako batzuk lasterketa bukaeran.
Arnoateko lehen igoeran parte hartu zuten 18 korrikalariek, Mendaroko Plaza auzoa eta Arnoate artean dauden 4, 5 kilometroak eta 500 metroko desnibela gainditu behar izan zituzten. Oier Ariznabarretak ezarri zuen markarik onena, hogei minutu eta 42 segundotan geratu zuen-eta kronometroa. Durangarraren atzetik sailkatu ziren Josu Uriarte markinarra (20:47) eta Joseba Altuna azpeitiarra (22:52). Jon Larrañaga izan zen mendaroarretan azkarrena (23:16).
Lehen elgoibartarra, berriz, Iñigo Ortuoste izan zen. Laugarren postuan sartu zen helmugan Ortuoste, 22 minutu eta 59 segundoko denborarekin.
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Oier Ariznabarreta garailearen koparekin.
Klik haundi ikusteko
Ikusleak eta parte hartzaileak Arnoate gainean.

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Aingeru Guardako jaiak giro onean

 Aurtengo nobedadea izan den Arnoateko Igoeraz gain, giro onean joan dira Aingeru Guardako jaiak. Joan den martitzenean hasi zituzten, baina zapatua eta domeka izan dira jaietako egun handiak. Domekan, ermita inguruan hasi zuten eguna. Meza ostean, eta Aizpera bazkaltzera joan aurretik, bertsoez eta herri kirolez gozatzeko aukera izan zuten han. Andoñi Egaña eta Aitor Sarriegi bertsolariek girotu zuten gero bazkalostea.
 Zortzi bat urtean galduta egon ziren Aingeru Guardako jaiak, baina, iaz, herriko hamar gaztek [Plaza auzoan hazitakoen ondorengoak guztiak] jaiak berreskuratzea erabaki zuten. Pentsatu eta egin. Egitarau apala antolatu zuten, eurek ezagutu izan zituzten Aingeru Guardako jaietan izaten zenaren parekoa, baina argi laga zuten buruan ideia berriak ere bazituztela aurtengoari begira. Eta izan dute ideia horietako batzuek gauzatzeko aukerarik. Ondorengo argazkietan jai batzordekoek aurten antolatutako ekintzetako zenbait une ikus ditzakezue.
Argazkiak:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko


 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
San Bartolomeak 2011

Elkarrizketak


Esteban Antxustegi

Azken komentarioak


ez dau eskubiderik
Hispaniako juezak betiko bidean..
(berrigorri)

Food Inc. bideoaren jarraipena
Lehenik eta behin eskerrak eman gure jarraitzaleor...
(OKIL BELTZAK)

Zapalketaren ikurra udaletxean
Lotsagarria da trapu espainiarra Elgoibarko udalet...
(Neu)

Ongi etorri!!
Plazan izan ezin ginenon partez ere, ongi etorri Ainara!!
(Antton)

merkeena??
Baliteke elgoibarko izatea inguruku kiroldegietako...
(zuri)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 29 bisitari