Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow 43 garajetan sartu eta hiru auto ostu dituzte Upaiz Zaharra kalean

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
43 garajetan sartu eta hiru auto ostu dituzte Upaiz Zaharra kalean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2011-03-01 10:40
Klik haundi ikusteko
 
Upaiz Zaharra kaleko garaje batean sartu eta 43 garaje itxitako ateak bortxatu zituzten ezezagunek, joan den astelehen goizaldean. Hainbat garajetatik baliozko gauzak (bizikletak, moto kaskoak, ardo botilak, e.a.) ostu eta gero hiru auto ere eraman zituzten eurekin.


  Lapurrek lagatako zantzu guztien arabera profesionalek eginiko "lana" izan dela jakinarazi dute Elgoibarko Udaltzaingoko iturriek. “Bazekiten zertan ari ziren. Behin garajean sartuta gau guztia izan zuten bazter guztiak arakatu eta komeni zitzaiena lapurtzeko. Garaje itxietako sarrailak bortxaz nola ireki ere ondo baino hobeto zekiten, eta horretarako gailu bereziren bat izango zutenik ere ez dugu baztertzen, 43 garaje bortxaz irekitzea ez baidezake edonork egin”, adierazi du Elgoibarko Udaltzain buruak, Jabier Oñederrak. Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean ari direla gaineratu du, eta baita orain artean salaketa asko jaso dituztela ere. Udaltzaingora edo Ertzaintzara jo behar dute salaketak jarri nahi dutenek.
  Ostu dituzten hiru ibilgailuak ez ziren gamarik altuenekoak, erdi mailakoak baizik: Opel Zafira bat, Citroen C4 bat eta Seat Ibiza bat, hain zuzen ere.
•Lapurretak Durangon eta Elorrion
  Ertzaintzako iturriek jakinarazitakoaren arabera, bestalde, antzerako lapurretak izan dira, joan den asteburuan, Elorrion eta Durangon. Hiru herrietako lapurretek elkarrekin zerikusia izan dezaketela uste dute eta ikerketa abian jarri dute.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

Bideo eta argazkiak



San Bartolomeak 2012

Azken komentarioak


Txiki Eguna abuztuaren 26an, a...
2013ko Txiki Eguna, abuztuaren 26an, astelehenean, ospatuko dugu aurten elgoibartarraok.
(elgoibarren.net)

Txiki eguna noiz da?
Aurten abuztuak 25 igandea izanik, noiz izango da ...
(Hergon)

MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 16 bisitari