|
Elurrak zuriz jantzi du Elgoibar |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-03-21 11:15 |
Udaberriko lehenengo egunak zuriz jantzi du Elgoibar. Goizean, 9:00ak
inguruan, hasi den elurte ikusgarria hainbat arazo sortzen ari da Elgoibar eta
inguruetan. Elgoibar eta Azkoitia lotzen dituen Azkarateko errepiedean
bidetik atera diren 3 kamioik trafikoa geldiarazi dute. A-8 autopistan,
Elgoibar parean, berriz, auto ilara luzeak sorrarazi ditu elurrak. San
Migelgo mendatea gurutzatzea ere ez da batere gomendagarria. (Argazkiak eta bideoak dauzka)
Herriko kaleei dagokienez, Udaleko langileak goizean goizetik ari dira kaleetatik elurra kendu eta gatza botatzen. Udaltzaingoko agenteak ere kale eta auzoetako elurra kentzen ari dira elurra kentzeko daukaten autoarekin.
•
ARGAZKIAK:
◊ BIDEOAK
•
Ikus hemen elurtearen ondorioak
•
Ikus hemen udaltzaingoaren elurra kentzeko autoa lanean
|
A-8tik trafikoa geldo Gidari 2007-03-21 14:14:38 Oraindik ere ilara handiak daude A-8 super autopistan. Inori interesatzen baldin bazaio Donostiarantko norantzan ilara luzeak aurkituko dituuzue oraindik. Bestalderantz, Bilborantz, Elgoibar parean behintzat nahiko ondo dago trafikoa. | Trafikoaren berri Itxaso 2007-03-21 14:54:51 Niri bai, interesatzen zait. 6ak aldera, Elgoibarrera itzuli behar naiz Bilbotik, autobusez. Oso txarto baldin badago, badakat Bilbon geratzea, beraz eskertuko nizueke egoeraraen berri ematea, denbora aurrera jun ahala. Eskerrik asko! | ze politxa! gaztia 2007-03-21 14:58:14 Badakit arazo asko sortzen ditxuala, batez ere kotxiekin. Baina ez da politxa elgoibar elurtuta ikustia! Neri behintzat elgoibar zuriz jantzita politxaua iruditzen jata bestietan baino! Zorionak udaltzainei, kriston inbentua in dabe elurra kentzeko! | Trafikoa 15:44 Berriemailea 2007-03-21 15:45:33 Badirudi arazo gutxiago daudela orain autopistan, jausitako elurra urtzen joan baita...gogoratu udaberrixan gaudela... Retentzioak 2 kamioiek eragin dituzte, guraizearena egin ondoren... AIO!! | joe!! ... 2007-03-22 09:57:57 badakit elurrak arazuak ematen ditxuala baino olan politx politxa ez al dao???elgoibar berez zatarra da,baina elurrakin askozen politagua dao. | zero akats. gaueko 2007-03-22 10:30:08 San Migel gainean elurra ez zen arazoa,txingorrada batek kamioi txekiar bat gurutzatu zuen eta trabatuta geratu zen garabi baten beharrez mugitzeko goizeko 9 etatik.Goizean pasatu ziren ertzainek bakarrik bidea moztu eta han utzi zuten gidari gizajoa.Ez udaltziangoa ,ez ertzainak,ez 112a inor ez da kargu egiten eta gidariari dirua duen garabia ordaintzeko eskatzen diote.Oraindik gaur ostegunak 22 han jarraitzen du mugitu ezinik.LOTSAGARRIA!! | gidarixa San Migel 2007-03-22 11:17:51 Ia noiz kentzen daben kamioia. Gidarixan hoberako ta egunero San Migel igo bihar daben baserritar ta langilientzako. | txalo bat san migeltarrei gaueko 2007-03-22 12:11:47 Eskerrak hauzoko jendeari kamioi gidariaz arduratzeagatik (jatekoa,kafea,gaua pasatu...)txalo bat hauei.Besteei gure babesas arduratzen direnei eta agintariei ea lotsa pixka bat duten,huts galanta. | Galdera n 2007-03-22 13:42:56 Kendu dabe kamioia San Migeletik? | txekiarra kepa ansola 2007-03-22 17:09:42 bai, eguerdiko 12etan libratu da bidea. Garabiak lagundu dio trabatuta geratu den tokitik ateratzen. | elur zuria,heydy basati 2007-04-07 07:35:26 elur zuria belenen,gartzela zuloan ikatza...no rima pero tiene gracia.justicia gurpegui y pa mi tambien ke soy del pueblo komo el padre de hoedi,benga wapos bi muxu |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |