Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Iritzia arrow Aitor Zabaleta “Gure arazo madarikatuak bete-betean harrapatu ditu Ekuadorreko bi familia”
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Anbolokeriak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Aitor Zabaleta “Gure arazo madarikatuak bete-betean harrapatu ditu Ekuadorreko bi familia” PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-19 10:32
Klik haundi ikusteko
Aitor Zabaleta kazetari elgoibartarra Ekuadorren izan da ETAk Barajaseko atentatuan hildako Carlos Alonso Palateren eta Diego Armando Estacioren familien etxeetan, zer pentsatzen zuten eta nola bizi ziren jakin nahian. Han ikusi eta bizitakoarekin, emigrazioaren gaineko gogoeta egin du “Ekuadorreko eta Europako señoritoak” iritzi artikuluan (Argia astekaria 2007-03-18 -- 2080.zenb.)
 Osorik irakurri: Ekuadorreko eta Europako señoritoak
  Aitor Zabaletak Argian idatzitako artikulu gehiago


 
Ekuadorreko eta Europako señoritoak

Klik haundi ikusteko
Dorre Bikien kontrako erasoan hamasei ekuadortar hil zituzten. Madrilgo trenen atentatuetan lau. Barajasen bi. Emigrazioak sortutako tragediaren adierazle gordinak dira hogeitabi hildakook, globalizazioak gizartea nola aldatu duen erakusgarri.
Ez ziren helburu, baina larrutik ordaindu zuten gobernuei min egiteko kalean eraso egiten dutenen krudelkeria.  
Gure arazo madarikatuak bete-betean harrapatu ditu Ekuadorreko bi familia. Kolpe latza eman die Euskal Herria existitzen denik ere ez dakitenei.
 
Bi mutilen herriak bisitatu ditut, senitartekoekin eta lagunekin berba egin dut, zer pentsatzen duten eta nola bizi diren jakin nahian.
Emigrazioak zeharo markatutako herrialdea da Ekuador. Hego Amerikako emigrazio tasarik txikiena izatetik, munduko handienera pasa da hamar urtetan.
 
Krisi ekonomikoak, 2000. urteko dolarizazioak eta gora-behera politikoek –hamar presidente hamar urtetan– parekorik ez daukan exodoa eragin dute. Lau milioi ekuadortar bizi dira Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan, hogeita bi mila Hego Euskal Herrian.
Etorkinak bidaltzen duten dirua da aberastasunik handiena, petrolioaren atzetik. Horri esker bizi dira milaka eta milaka familia, atzerriko dibisek eutsi ahal izan diote dolarizazioak ekarri duen estualdiari.
 
Arazoa da diru hori kontsumorako erabiltzen dela gehien, ez produkzioa edo ekimen berriak bultzatzeko. Ez dira bankuekin fidatzen. Duela hamar urteko krak finantzieroak zauri sakona eragin zuen, eta nahiago dute dirua ondasunetan gastatu; etxeetan, autoetan, tresna elektrikoetan…
 
Jendea larri dabil. Hilean 150 eta 300 dolar artekoa da batez besteko soldata. 500 dolar irabaztea gutxi batzuen luxua da.
Euskal Herriaz galdetuta, erantzunik ez Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio familien etxeetan. Batzuetan isiltasunak mila hitz baino gehiago esaten du.
 
150 dolarreko soldaten herrialdean ez daukate Europa urruneko señoritoen gatazketan pentsatzen jarduteko pribilegiorik. Nahikoa daukate egunerokoari aurre egiten.
 
Aitor Zabaleta
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ederrak
joxe 2007-03-19 23:21:54
ikusi nituen ETBko albistegietan emandako erreportajeak, benetan ederrak izan ziren, ea gure buru karratu hauek borobiltzeko bidean laguntzatxo moduan balio duten. 
 
zorionak aitor
Señoritoen gatazka
HY 2007-03-20 09:14:13
Gustatu egin zait esaldi hori, eta egia da, gurea señoritoen gatazka da.
Haize berriak
Sid 2007-03-20 20:08:49
Niri ere gustatu zait Aitorrek erakutsi digun ikuspuntua, horrenbeste ikuspunturen artean beste bat, baina besteak bezain edo interesgarriagoa. Askori komeniko litzaieke/guke Euskal Herritik kanpora joan eta mundua ikustea, beti gure zilborrari begira egon beharrean, beste errealitate, arazo, desio... batzuk ezagutzea, eta hala, gureari beste ikuspuntu batetik begiratzeko. Kazetariak beharrean politikariak bidaliko nituzke Ekuadorrera.
Gezurra dirudi
Santa Klara 2007-03-21 11:43:43
Aitoren iritzi artikulua benetan interesgarria iruditu zait ( bai hau eta baita Argian publikatu diren beste hainbat ere), baina ez du ezer berririk esaten.  
Noski jendea ( munduko %80 ) gu baino askoz okerrago bizi dela, eta zer egiten dugu guk horren aurrean? Ezer ez. 
Artikulu hau irakurri eta zenbat iraungo du Hego Ameriketako etorkiñekiko "sinpatiak" edo "penak". 5 minutu? edo eta akaso Afrikako gerrateei buruzko artikulu bat irakurri arte, orduan Afrikarrak izango dira gure "sinpatiaren" edo eta "penaren" jabe ( 10 minutuan bada ere). 
Mundu hau kaka inda dao, ta eskerrak toki onean jaio garela. Zer egin dezakegu hau konpontzeko? gure lastimarekin ez dugu ezer konponduko behintzat.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Pedrori
Zure izen-abizenak txarto jarri dituztela diozu et...
(Maixu)

Eskerrak emanez
Horrela gustora hartu leike parte! Goizean izena e...
(uri)

San Pedrora Txirrindulari Igoe...
Zuen webgunean sartu naiz eta nire izen-abizena tx...
(Pedro)

iazkoa bakarrik?
Zuek diozuen moduan, iazko irabazleak eskua hartu ...
(errebueltakua)

zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko