Herri polita al da Elgoibar? Gustatzen al zaizue? Zein dira gure herriko txokorik politenak? Eta zatarrenak? Hau da BOTAINK! atalerako prestatu dugun bigarren gaia. Eztabaidarako edo jolaserako gaia, nahi duzuen moduan. Gure herriari erreparatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Zabaldu begiak eta begiratu Elgoibarri; eta esan zer ikusten duzuen. Esan ikusten duzuena gustatzen zaizuen ala ez.
Guk erretratu batzuk etara dizkiogu Elgoibarri, baina zuek ere, hartu zuen erretratu kamara eta erakutsi iguzue zelakoa ikusten duzuen Elgoibar.
Gustatzen al zaigu gure herria?
• ARGAZKIAK
Zure argazkia hemen ikusi nahi baduzu, bidali helbide honetara: elgoibarren.net(abildua)elgoibarkoizarra.com
|
Bere zatarrean polita! Penelope 2007-03-16 13:11:23 Bere zatartasunian politxa beitxantzen jata Elgoibar. Beti pentsau izan dot guria herri zatarra dala, eta hala esan ei diuet nere herrixan berri Elgoibar ezagutzen ez dabenei ere. Denboriakin baina zatartasunak bere xarma daukala konturatu naiz. Erreka bazterreko etxe txiki eta zahar hoiek, esaterako, ikutu berezixa ematen diobe Elgoibarri. Pertsonalidadia. Kanpotarrek errepide nazionaletik pasatzerakuan ikusten daben lehen gauza dia etxe hoiek. Hau dala eta, gure herriak eskaintzen duen irudia hobetzeko zenbait ukitu egin daitezkeela pentsau dot. Nere proposamena etxe hoien fatxadak margotzea da. Ez edozein modutan, ordea. Indibidualki margotu beharrean konjuntoa hartuko nuke kontutan. Hau aurrera eramateko ideia lehiaketa bat antolatzeko eskatu nahi nioke Udalari. Zergatik ez?, mendeurrenak ospatzeko logotipo lehiaketak antolatzen badira. Ideia edo proiekturik onenak herritarren bistara jarriko nituzke gero. Baina, klaro, honetarako etxe hauetako bizilagunek ere ados egon bihar dabe eta laguntasunak emon bihar jakuez. Distantziak salbatuz, Hondarribiako arrantzaleen etxeak etortzen zaizkit burura. Imaginatzen al duzue zenbat irabaziko lukeen gure herriak. Badakit gauza garrantzitsuagoak daudela egiteko, baina hau ere kontutan hartzeoa beitxantzen jata. | Zatarra da Lur 2007-03-16 17:09:31 Gure herrixa, bere osotasunian hartuta, zatarra dala uste dot; baiņa, badakizue, norberaren umiari beti begiratzen jako beste begi batzuekin. | Gauza asko mejoratu daitezke Gauza asko mejoratu daitezke 2007-03-16 18:26:59 Nire ustetan herria ez da zatarra baina mejoratu daitezkeen gauza asko dago. lehenik eta behin berdegune gehiago behar ditu herriak laister ito egingo bait gara horrenbeste etxebizitzen artean, ondoren San Lazaro zaharren egoitza berritu beharra dagoela ere uste det eta zaharrak lasai ibil daitezkeen lekurenbat izatea aproposa izango zen! Elgoibarrek jada eraikita dituen etxeetatik 600 inguru libre daude, zertarako ari gara etxe gehioago eraikitzenŋ zaharrak berritu eta listo!! | .... Miren 2007-03-16 19:24:49 Baliteke 600 etxe inguru libre egotea, baina etxe berriek herria zatartzen dutela iruditzen al zaizu? etxe politak dira oso, agian hauek mejoratu dezakete Elgoibarren aspektua | zatarra baino geixao ez funtzionala berrigorri 2007-03-17 04:36:51 kanpotik nator, eta zera esangot, herrixa ez da polita. oin esplikatu eingot zergatia. herrixak ez daka azerarik. kaliek oinezkoen eta kotxien arteko oreka-desorekan mugitzen diez. berdeguneak distiratxu bere ezean. aldatsak hor eta hemen. plangintza herrikoiak etxebizitzen esplotazio ikuspuntuakin bakarrik (ez gaude nahiko? ez daude etxebizitza nahiko?). herrixan ez dau gazterik, edo behintzat hori ematen du, zer daukagu beraientzat?? uhhmm, denak arratsalde pasa uxuaneko parkean ur magikoei begira edo eliza pareko pistan argitik argira saltaka (ironiarik gabe, benetan). baina bai herri jatorra topatu dotala, behintzat inguruan tokatu xatezenak (eta gutxi ez zarie eh..). eta hemen dau oinarrixa niretzat, ikuspuntu honetatik hartuko nuke herria gustuan izan edo ez: edukian geixau fijatu, eusten duen ontzixan baiņo. apaingarriak baiņo, akzesibilitatearen inguruan kontzientzia gehiago, herrixan oinezkoen aldeko apostu argia, herri-udaletxe-elkar-komunikazio bide argiak eta zuzenak martxan jarri... horrek botatzen dotaz faltan.. baina seguru ezer berririk ez dotela esaten. ointxe datoz elekziņoak, gure esku erabakitzea zelako izatea nahi dogun GURE elgoibar ez? ondo izan. | elgoibar anonimoa 2007-03-17 14:10:01 elgoibar oso zatarra da, bueno baina eibar baino politxaua bai da | ........ elgoibartarra 2007-03-17 15:30:28 Herri zatarra, baina bizitzeko politxa ez? | politxa edo zatarra gaztia 2007-03-18 22:32:36 mireni erantzunez, egixa esan nik bai uste dot etxe berri asko zatarrak diala . Edo zer esaten diazu gabriel kurzelegi kaleko etxien inguruan ? Etxe zaharrak dia berritxu biharrekuak . BAina danak botatzen ari dia ... Horren aurrian bai in bihar dala mobilizazio bat, manifa bat edo , eta zeozer in dezaken norbaitxek irakurriko baleu mezu hau, eskertuko nioke udaletxia presionatzia arlo honetan . Lotsagarrixa da gure ondariakin itxen gabizena. anonimo, egixa esan eibar baino politxaua bai da, eta ermua baino ere | Zerbait falta Yol 2007-03-19 12:58:03 Kontxa eukiko baleu bainutxo bat hartzeko, Bilboko Zazpi kaleak pote batzuk hartzeko eta Loyolako paseua hankak luzatzeko... orduan bai leku perfektua Elgoibar. | Yol-i ni 2007-03-19 13:09:50 Baina hori dana eukitxa ezan elgoibar izango! Gainera elgoibarren potiak hartzeko tabernetaz ezin gera kejau. Egixa da ganorazko paseo bat falta dala (Maltzagaraino dixena oso gaizki dao) eta mintxetako pistinak... mejorau laikez! | Aiastiatik Gauza asko mejoratu daitezke-r 2007-03-20 11:51:27 San Lazaro dala ta, amorrua ematen dau, zaharrak leku lasai batera eraman nahi dittuztenak. Zaharrak agian ez dute jardin aspertu baten eon nai, pelikuletan bezela. Igual herri erdiko ambientia gustatzen jakue!! baten batzuek, nik uste, begi bistatik kendu nahi dittuzue zaharrak!! baina haiek, herria begi bistatik galdu nahi al dabe?? | elgoibar politxa??? bat 2007-03-21 21:47:16 elgoibar oso herri zatarra dek. Bere toki polittak eukikoitxu baina bestela oso zatarra da begira: Ez dauka umeak jolasteko tokirik,ta gutxi balitz ere parkean egoteko adina jarri dute!!!ez da normala!!!! malako boteiloia ez dao aguantatzerik! baina ala ta Guztiz ere D.P.M bizitzen da hemen. | plaza txikian zer? nineu 2007-03-22 21:47:29 niretzat herria eztao hain gaizki baina asko hobetu daiteke gauzia. niretzat herriko erdigunean egin behar dira hobekuntzak. herri barruan bedeguneak jartzen baditugu edo parke politxat jarrita asko hobetu daiteke. plaza txikixa izan daiteke ortarako onena. aspalditik entzun nuen lurrazpiko aparkaleku bat egin nahi dela edo xurrumurruak daude. nire ustez plaza txikia, leku eder parkea eta taxien geltokia hartzen duen lurrazpiko aparkaleku andi bat egin daiteke pisu batekin nahikoa izango ze orain sartzen diren autok hirukoiztu daitezke.horrekin aparkaleku falta zeozer obetuko zen eta bistarakoaskoz politago geratuko zen gaineko dena. goian parke handi handi bat atera daiteke ongi zaindutako berdeguneekin eta nahi duenarentzako pasiaran egiteko leku aproposa izango zen. gainera, leku handi ortan gauza asko egin daitezke adibidez gabonetan eta jaietan.gabonetan gabon zaharreko feria ( eta urteko feriak ere ) egiteko leku handiagoa eta aproposagoa edukiko genuke eta jaietarako han kontzertuak eta abar jartzeko lekua soberan egongo litzateke. urtean zehar ere ume asko ibiltzen dira leku ortan eta autoak kentzen baditugu arrisku gutxiago egongo da umeentzako ere.ideia bat da baina orrek asko hobetuko luke herria. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |