Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow 'Eramos Pocos' Borja Kobeagaren film laburra emango du Ongarrik
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

'Eramos Pocos' Borja Kobeagaren film laburra emango du Ongarrik PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-15 11:14
Klik haundi ikusteko
Azken Ordua: Herriko Antzokira joan ezin zenutenontzat ikus hemen: YouTube Borja Kobeagaren Eramos pocos film laburra. Lan honi esker Oscar Sarietako film laburren ataleko 5 hautagaietako bat izan zen Kobeaga zuzendari donostiarra. Ongarri Zine Klubak zinta lortzeko aukera izan du eta gaurko (martxoak 15) Zine Klubeko saioan eskainiko du Herriko Antzokian.
 
 
 
Klik haundi ikusteko
Borja Kobeaga zuzendari donostiarra
Eramos pocos-ek 15 minutuko iraupena du, eta aita-seme batzuen istorioa kontatzen du. Oso gazte hasi zen Kobeaga (Donostia, 1977) filmak egiten eta bideo jaialdietan parte hartzen. Ikus-Entzunezkoetako lizentziatura egin zuen EHUn, eta telebistan aritu da lanean -errealizatzaile, gidoigile zein zuzendari-; besteak beste, Espainiako Tele5 kateko Gran Hermano saioan eta ETB2ko Vaya Semanita-n.
 
 
Eramos pocos filmaren gidoiarekin Medina del Campoko Zinearen Asteko film laburren proiektuen Estatuko VIII lehiaketa irabazi zuen. Sari horri esker lortu zuen proiektu hori filmatzea eta estreinatzea.
 
Ondoren luzemetraia
Ramon Barea eta Marivi Bilbao protagonista dituen film laburraren ostean Aki Kaurismaki finlandiarraren Luces al Atardecer luzemetraia eskainiko du Ongarrik. Ohikoa dutenez, 21:30ean hasiko dira emanaldiak.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Merezi du ikusteak
Izaro 2007-03-15 12:54:12
"Eramos pocos" oso ona iruditu zitzaidan. Aurrekontu gutxirekin bada ere kontatzen dena interesgarria bada zerbait "txukuna" egin daitekeela erakusten digu. Superprodukzio asko baino hobea.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari