Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Kalteak salatu dituzte Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzen zituen erdi aroko bidean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2008ko inauteriak

Gida komertziala

Kalteak salatu dituzte Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzen zituen erdi aroko bidean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-03-14 08:58
Argazkia: J. Leon
Orain dela 500 urte baino gehiago gure arbasoek, Elgoibar Deba eta Mutrikurekin lotzeko, eraiki zuten bidean kalteak eragin dituztela salatu du Mutriku Natur Taldeak, Eibarko Ertzaintzaren polizia-etxean. Dirudienez, Deba eta Mutriku urez hornitzeko Diputazioa egiten ari den lanek eragin dituzte kalteok Sasiolako monastegi frantziskotarraren parean. Erdi aroko bidearen 150 metro kaltetu dituztela dio natur taldeak.
 
 
 
Kalteak Sasiolako monasteriotik gertu 
Kaltetutako bide zatia Sasiolako San Antonio monasterio zaharretik 100 metro hegoalderantz dago, Debako lurretan. Gipuzkoako Foru Aldundiko garapen iraunkorrerako departamendua Deba eta Mutrikura ura eramateko azpiegitura lanak egiten ari da inguruotan eta Mutrikuko Natur Taldeak salatu duenez, erdia aroko bidea “txikitu” dute.
Mutriku Natur Taldeko Javier Castrok elgoiBARREN.net-i adierazi dionez, Debako Udalari, Diputazioari, ingurugiro fiskalari eta Eusko Jaurlaritzari ere bidali diote salaketaren kopia bat, lanak geldiarazi eta bidea lehen zegoen moduan, "azken 500 urteetan egon den bezalaxe" laga dezaten.
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Erdi aroko bidea 
1394. urteko dokumentuetan jadanik jasota dago bide honen berri. “Debako Udal ordenantza batean jasotzen da Debarantz (Monreal de Deba garai hartan) ‘bide zahar’ bat zegoela”. XVI. Mende erdialdera, 1565. urtean, Sasiola inguruan zegoen zubi bat ere aipatzen da. “Oraindik ere nabari daitezke zubiaren arrastoak. Frantziarrek suntsitu zuten zubia 1794ko Konbentzio gudan”.
 
Bidearen arrastoak 
Gure aurrekoek Elgoibartik Debara eta Mutrikura joateko eraiki zuten bidea ibaiaren eskuineko ibaiertzean, “Deba ibaitik oso gertu eraiki zuten Ala edo hondo lauko txalupei ibaian gora egiten lurretik lagundu ahal izateko”. Bide garrantzitsua, "estrategikoa" izan zela diosku Castrok "Elgoibar itsasoarekin lotzen zuen bide honek eta funtsezkoa zen Elgoibarko produktuak itsasoratzeko eta alderantziz, itsasoko produktuak herrira iristeko".
 
Mendaron bitan banatzen zen bidea. Bide batek Azpilgoetara egiten zuen, Arnoaterantz, eta handik Bizkaiara. "Bigarren bide adarrak ibaiaren eskuineko ibaiertzetik jarraitzen zuen Errekabarreneko zubitik Aranerreka (Kilimon) erreka gaindituz. Handik Trinitateko ermitara egiten zuen bideak”. Javier Castrok esan digunez berak ez dauka daturik bideak nola jarraitzen zuen Altzolaraino lehenik eta San Antolineraino gero.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

kamino de santiago ez da bakarra
ragge 2007-03-15 06:57:34
Lehenguek in dako kamiņuak ez dia apurtu bihar. Ez zan txarto egongo kamiņo hori(ta holako beste asko) berrezkuratzia, oinez, bizikletaz edo zaldi gaiņian ibiliz (gozatuz)beste herritara juteko. Baina nahiago dute autopista, bariante ta abiadura handikotrenak ipiniz inguru danak txikitzia.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari